Betirako
Duela 40 urte jaiotako jendeak pentsa ohi du gaur egun dugun ongizate gizartea beti izan dela. Gure herrian eta ingurukoetan adierazpen askatasuna edo botoen bidez ordezkariak aukeratu eta aldatzeko ahalbidea gizakia bezain zaharrak direla. Gazte askorentzat egungo sistema politikoa bat eta bakarra da, uste dute hobetu bakarrik egin daitekeela, lorpenak iraunkorrak direla, ez dutela behar aparteko euskarririk.
Europan 75 urteko epean, gizateriak ezagutu dituen hiru gerra basatienak eta beldurgarrienak bizi izan genituen; orain, aldiz, gerra haien eragile nagusiek, historian izandako gerrarik gabeko denbora tarte luzeena, elkarren ondoan, elkarlanean bizitzea lortu dute. Garai bateko etsai amorratuek, urte hauetan giza eskubideak eta demokrazia babesteko Europako Kontseilua sortu eta herrialde guztiek errespeta dezatela erdietsi dute. Europar Batasunaren bidez, berriz, lehia politikoa eta ekonomikoa lankidetza bilakatu dute. Garapena eta aberastasuna inoiz ez bezala banatuz, eta orain dela 100 urte amets hutsa zen ongizate gizartea eraikiz.
Zalantzarik gabe honen ondoan nahi adina kontrako argudio aurki genezake. Europaren eraikuntzak akats eta oker asko du, eta azken krisiak neurri gabe ugaritu ditu galtzaileak. Etsipena nabarmena da eta ondoeza begi bistakoa. Baina hamarkadetan, eragozpen eta zailtasun handiez eraikitakoa arriskuan dago, eta trukean eskaintzen zaigunak mendetan atzera egitea esan nahi du. Egoera eta egitura oro hobetu liteke, baina sarriegi bikaina onaren etsai handiena izan ohi da.
Zerbait eraldatzeko ahalegina norantz egin behar dugun jakitea derrigorrezkoa zaigu, zeintzuk diren antolaketa ereduak zehaztea ezinbestekoa. Eta orain arte munduan zehar garatu diren sistemak eta estatu proiektuak ez dira hau baino hobeak, horrenbeste herri, jende eta erakunde elkartu direnean behinik behin.
Esan ohi da zerbaiti benetako garrantzia eta balioa ematen diogula galtzen dugunean, egunero eskura dugunean beti izan dela eta betirako izango dela uste dugulako edo. Gaur egun Europan eta munduan, errotuak ziruditen ideiak, sistemak eta harreman motak arriskuan dira. Eskubide asko indar gabe gera liteke, eta babesen bat emango ligukeela uste genuen etorkizuna kolokan da. Agian pentsatzen hasi beharko genuke, zer egin genezakeen, betirako uste genuen hori amaitu dela egiaztatu eta etsipenez oroitzen hasi aurretik.
Zure interesekoa izan daiteke
Gutxienez hiru kasko urdin zauritu dira Libano hegoaldeko instalazioetan izandako leherketa batean
Israelek 1.368 pertsona hil ditu jada herrialdearen aurka egindako eraso armatuetan. Halaber, Israelgo Armada Libano hegoaldeko herrixketan etxebizitzak eraisten hasiko da, bertatik 600.000 pertsona kanporatu ondoren. Hezbollah taldearen "kokalekuak" direla ziurtatu du Israelek.
Pentagonoak kargutik kendu du AEBko Armadako Estatu Nagusiko burua
Erasoen gorakadaren erdian, Randy Georgek agintea utzi du eta Trumpek bere erretorika belizista areagotu du.
Artemis II misio espaziala Ilargira bidean da jada
Bidaia tripulatuak bueltan dira Ilargira, 50 urteren ostean, baina oraingoan ez da ilargiratzerik aurreikusi.
Trumpek kargutik kendu du Pam Bondi fiskal nagusia, Espstein auziaren kudeaketarekin hainbat desadostasun izan ostean
AEBko presidenteak 2024ko azaroan jarri zuen karguan, baina denbora horretan hainbat enfrentamendu izan dituzte. Todd Blanchek ordezkatuko du Bondi, Trump presidente izan aurretik jasotako lau inputazio penaletan defendatu zuen abokatuak, alegia.
Amazonek Bahrainen duen zentro baten aurkako erasoa egin duela aldarrikatu du Iranek
Irango Guardia Iraultzaileak Microsoft, Apple, Google, Meta, Boeing, Tesla eta beste 14 enpresaren aurkako erasoak egiteko mehatxua egin zuen asteartean, Iranen kontrako "operazio terroristetan parte hartzea" leporatuta.
Erreskate faltsuak gauzatzen zituen sare bat desegin dute Nepalen
Mendizaleei iruzur egiten saiatzen ziren, beharrezkoak ez ziren ebakuazio medikoen bidez. Agintariek faltsututako 171 erreskate baieztatu dituzte 2022tik 2025era. Ikerketak zabalik jarraitzen du, eta ez da baztertzen kaltetuen kopurua handitzea.
Texasko petrolioak ia % 13 egin du gora, gerra laster amaitzeko zantzurik ez dagoelako
Trumpen azken agerraldiak gerra azkar amaitzeko itxaropena zapuztu du inbertsiogileen artean. Wall Streetek % 1,28 egin du behera, Trumpek Irani "gogor" erasotzen jarraituko duela iragarri ostean.
Artemis II-ko komuna, Ilargira bueltatzeko misioa kolokan jarri duen ustekabea
Tripulazioak akats bat antzeman zuen Orion ontziko hondakinen sisteman. Hala ere, arazoa konpondu zuten, aireratu eta ordu batzuk geroago, misioa arriskuan jarri gabe.
Albiste izango da: "Artemis II" ilargi-bidaia, NAN digitala mugikorrean eta Balmasedako prozesioa
Orain-eko albisteen laburpena, minutu batean.
AEB Iranen dituen helburuak betetzetik gertu dagoela ziurtatu du Trumpek, eta eraso gehiago iragarri ditu
AEBko presidenteak aste gutxi barru aurreikusten du gerraren amaiera, eta Ormuzko itsasartea "modu naturalean" irekiko dela dio. Bien bitartean, Teheranek ukatu egin du su-etena eskatu izana.