Minbizia
Minbizia gizakia bezain zaharra da. Hitza, lehen aldiz, Hipocrates greziarrak erabili zuen orain dela 2.500 urte, baina Egiptoko papiro batean gaitzaren ezaugarriak adierazi zituzten duela 5.000 urte. Milaka urtetan gizakiaren etsaia izan da, barruak jan dizkio eta sufrimendu jasanezina eragin, baina gizateriak berebiziko ahalegina egin arren, ezin izan du orain arte gaixotasuna menderatu.
Mendetan zehar erasan gaituzten gaitzak banan-banan hartu ditugu mendean, txertoak lortu ditugu, botikak eta tratamenduak. Baina minbiziaren sakoneko ezaugarriak ez ditugu oraindik ezagutzen. Badakigu nola sortzen den, nola hedatzen den, nora eramango gaituen… Baina orain arte lortu dugun bakarra izan da sorreran harrapatu eta garatzea galaraztea.
Bigarren Mundu Gerraz geroztik, mendebaldeko herrialdetan dugun sistema politikoa eta ekonomikoa, pentsaera, ideologia eta ekarpen anitzen ondorioa da. Zalantzarik gabe hobea izan zitekeen, eta eraikitakoak akats nabarmenak dituela ukaezina da. Baina mendetako bidegabekerien ondoren, eta batez ere XX. mendean bizi izandako izugarrikeriak gainditu eta gero, bazirudien hitzarmen egoki samarra izan zitekeela gizakion harremanak bideratu, desorekak berdindu eta nahi zuenaren parte hartzea ziurtatzeko.
Uste genuen taxututakoak oinarri sendoak zeuzkala, eta aldaketak, berrikuntzak eta erreformak eginez gero luze iraungo zuela. Baina halako batean, zorri ikusezinen lana izan bailitzan, barruak usteltzen hasita daudela ohartu gara. Eta gaitza abiada handian ari da zabaltzen. Krisi ekonomikoa, etorkinak, ustelkeria, etsipena, ezina, galdutako garai oparoen mina, kanpotarren ugalketa, erantzun eza, beldurra… Azken 70 urtetan balio izan digunak zalantzak sortzen dizkigu, ez da itxuraz erantzunak emateko gauza. Eta apokalipsiaren iragarleek konponbide eta erantzun errazak eskaintzen dizkigute urte aberats eta zoriontsuetara itzultzeko.
Badakigu hori gezurra dela, baina egiarik gabe geratu gara. Orain artekoa zaharkituta geratu zaigu, eredua agortu dela dirudi, baina inor ez da gai jorra litezken bideak adierazteko, ahaleginak norantz jo beharko zukeen zehazteko, ideia berriak mahai gainean jartzeko. Entzun eta irakurtzen dugun guztia ezaguna da, edo oso ezaguna. Gaur egungoak ez diren egoeretara itzultzea aholkatzen digute. Pentsalariek, filosofoek, adituek, politikoek… ez dakite nora jo, nola erantzun zentzugabekeriei, zer egin orain dela gutxi arte zalantzarik gabe gaindituko lituzketen oztopoen aurrean. Minbiziak harrapatu gaitu, eta hemen ere sendagileak tresnarik eta baliabiderik gabe geratzen direnean, petrikiloek eta ahozabalek hartzen dute haien tokia.
Zure interesekoa izan daiteke
Gutxienez hiru kasko urdin zauritu dira Libano hegoaldeko instalazioetan izandako leherketa batean
Israelek 1.368 pertsona hil ditu jada herrialdearen aurka egindako eraso armatuetan. Halaber, Israelgo Armada Libano hegoaldeko herrixketan etxebizitzak eraisten hasiko da, bertatik 600.000 pertsona kanporatu ondoren. Hezbollah taldearen "kokalekuak" direla ziurtatu du Israelek.
Pentagonoak kargutik kendu du AEBko Armadako Estatu Nagusiko burua
Erasoen gorakadaren erdian, Randy Georgek agintea utzi du eta Trumpek bere erretorika belizista areagotu du.
Artemis II misio espaziala Ilargira bidean da jada
Bidaia tripulatuak bueltan dira Ilargira, 50 urteren ostean, baina oraingoan ez da ilargiratzerik aurreikusi.
Trumpek kargutik kendu du Pam Bondi fiskal nagusia, Espstein auziaren kudeaketarekin hainbat desadostasun izan ostean
AEBko presidenteak 2024ko azaroan jarri zuen karguan, baina denbora horretan hainbat enfrentamendu izan dituzte. Todd Blanchek ordezkatuko du Bondi, Trump presidente izan aurretik jasotako lau inputazio penaletan defendatu zuen abokatuak, alegia.
Amazonek Bahrainen duen zentro baten aurkako erasoa egin duela aldarrikatu du Iranek
Irango Guardia Iraultzaileak Microsoft, Apple, Google, Meta, Boeing, Tesla eta beste 14 enpresaren aurkako erasoak egiteko mehatxua egin zuen asteartean, Iranen kontrako "operazio terroristetan parte hartzea" leporatuta.
Erreskate faltsuak gauzatzen zituen sare bat desegin dute Nepalen
Mendizaleei iruzur egiten saiatzen ziren, beharrezkoak ez ziren ebakuazio medikoen bidez. Agintariek faltsututako 171 erreskate baieztatu dituzte 2022tik 2025era. Ikerketak zabalik jarraitzen du, eta ez da baztertzen kaltetuen kopurua handitzea.
Texasko petrolioak ia % 13 egin du gora, gerra laster amaitzeko zantzurik ez dagoelako
Trumpen azken agerraldiak gerra azkar amaitzeko itxaropena zapuztu du inbertsiogileen artean. Wall Streetek % 1,28 egin du behera, Trumpek Irani "gogor" erasotzen jarraituko duela iragarri ostean.
Artemis II-ko komuna, Ilargira bueltatzeko misioa kolokan jarri duen ustekabea
Tripulazioak akats bat antzeman zuen Orion ontziko hondakinen sisteman. Hala ere, arazoa konpondu zuten, aireratu eta ordu batzuk geroago, misioa arriskuan jarri gabe.
Albiste izango da: "Artemis II" ilargi-bidaia, NAN digitala mugikorrean eta Balmasedako prozesioa
Orain-eko albisteen laburpena, minutu batean.
AEB Iranen dituen helburuak betetzetik gertu dagoela ziurtatu du Trumpek, eta eraso gehiago iragarri ditu
AEBko presidenteak aste gutxi barru aurreikusten du gerraren amaiera, eta Ormuzko itsasartea "modu naturalean" irekiko dela dio. Bien bitartean, Teheranek ukatu egin du su-etena eskatu izana.