Eskubideak
Zuzenbidea gizakion jarduera eta harremanak arautzen dituen lege eta aginduen bilduma da. Eskubideak, berriz, garena garelako dagozkigun errespetua eta egiteko eskumena dira. Zuzenbideak zehazten digu azken finean, zertarako dugun eskubidea eta zer dugun debekatuta. Baina sarri, bata besteari lotuta joan beharko zuketen betebehar horiek elkarrengandik urruti azaltzen zaizkigu.
Nazio Batuetako Batzar Nagusiak 1948an egin zuen Giza Eskubideen aldarrikapena. Adierazpen honen bidez mundu guztiko herrialdeek konpromiso zehatzak hartu zituzten. Modu erraz eta garbian azaltzen da bertan gizabanakook ditugun betebeharrak eta eskubide urra ezinak. 500 hizkuntzatan idatzita dago, hala ere, egunero herrialde guztietan zapaltzen dituzte.
Gaur egun mundu guztiko gobernuek eta ordezkari politikoek hitzetik hortzera erabiltzen dituzte demokrazia, errespetua, askatasuna eta antzerako hitzak. Mundu guztiko konstituzioetan azaltzen dira, eta ez dago inor horien aurka azalduko denik. Baina gero eta leku gehiagotan hitz huts bihurtu dira eta legeak paper antzu.
Zenbait herrialdetan, zoritxarrez munduko leku gehiegitan, giza eskubideen eta demokraziaren zantzuak antzematea lan benetan zaila bihurtu da. Baina urtetan demokraziaren eta askatasunaren aitzindari izan direnetan, susmo oker eta arriskutsuenen aztarnak gero eta nabarmenagoak dira. Aurkariarekiko lehia leiala bilatu beharrean, bestea etsai bilakatzen dugu. Ideien arteko eztabaida proiektu bateratua osatzeko, deskalifikazio soil eta arruntetan desegiten zaigu. Nahikoa da bestea faxista dela esatea, muturreko jarrerak dituela, esan eta egin lezakeen guztiari balioa kentzeko. Nortasun politikorik gabe uzten dugu, izaera hori ukatzen diogu, ondorioz, egin edo erabaki lezakeen guztia baliorik gabe uzten dugu.
Muga horietan mugitzen diren gizarteetan hurrengo pausoa izan ohi da gizaki izaera bera, eta horrek daramatzan muga gaindiezinak ukatu eta ezabatzea. Aurten 100 urte bete dira historiako gerra burugabeena amaitu zela, bortitzenetakoa izan arren. Gatazka lehertu arte inork ez zuen uste horrelakorik gerta zitekeenik, baina Sarajevoko txinpartak sutan jarri zuen Europa lehendabizi eta mundu guztia gero. Ez gobernuek, ez armada buruek, ezta intelektualek eta hiritarrek ere, ez zuten uste hartaraino iritsiko zirenik, baina hitzen eta idatzien bidez, indarkeria normaltzat hartzeko egoera sortu zuten.
Zure interesekoa izan daiteke
Gutxienez hiru kasko urdin zauritu dira Libano hegoaldeko instalazioetan izandako leherketa batean
Israelek 1.368 pertsona hil ditu jada herrialdearen aurka egindako eraso armatuetan. Halaber, Israelgo Armada Libano hegoaldeko herrixketan etxebizitzak eraisten hasiko da, bertatik 600.000 pertsona kanporatu ondoren. Hezbollah taldearen "kokalekuak" direla ziurtatu du Israelek.
Pentagonoak kargutik kendu du AEBko Armadako Estatu Nagusiko burua
Erasoen gorakadaren erdian, Randy Georgek agintea utzi du eta Trumpek bere erretorika belizista areagotu du.
Artemis II misio espaziala Ilargira bidean da jada
Bidaia tripulatuak bueltan dira Ilargira, 50 urteren ostean, baina oraingoan ez da ilargiratzerik aurreikusi.
Trumpek kargutik kendu du Pam Bondi fiskal nagusia, Espstein auziaren kudeaketarekin hainbat desadostasun izan ostean
AEBko presidenteak 2024ko azaroan jarri zuen karguan, baina denbora horretan hainbat enfrentamendu izan dituzte. Todd Blanchek ordezkatuko du Bondi, Trump presidente izan aurretik jasotako lau inputazio penaletan defendatu zuen abokatuak, alegia.
Amazonek Bahrainen duen zentro baten aurkako erasoa egin duela aldarrikatu du Iranek
Irango Guardia Iraultzaileak Microsoft, Apple, Google, Meta, Boeing, Tesla eta beste 14 enpresaren aurkako erasoak egiteko mehatxua egin zuen asteartean, Iranen kontrako "operazio terroristetan parte hartzea" leporatuta.
Erreskate faltsuak gauzatzen zituen sare bat desegin dute Nepalen
Mendizaleei iruzur egiten saiatzen ziren, beharrezkoak ez ziren ebakuazio medikoen bidez. Agintariek faltsututako 171 erreskate baieztatu dituzte 2022tik 2025era. Ikerketak zabalik jarraitzen du, eta ez da baztertzen kaltetuen kopurua handitzea.
Texasko petrolioak ia % 13 egin du gora, gerra laster amaitzeko zantzurik ez dagoelako
Trumpen azken agerraldiak gerra azkar amaitzeko itxaropena zapuztu du inbertsiogileen artean. Wall Streetek % 1,28 egin du behera, Trumpek Irani "gogor" erasotzen jarraituko duela iragarri ostean.
Artemis II-ko komuna, Ilargira bueltatzeko misioa kolokan jarri duen ustekabea
Tripulazioak akats bat antzeman zuen Orion ontziko hondakinen sisteman. Hala ere, arazoa konpondu zuten, aireratu eta ordu batzuk geroago, misioa arriskuan jarri gabe.
Albiste izango da: "Artemis II" ilargi-bidaia, NAN digitala mugikorrean eta Balmasedako prozesioa
Orain-eko albisteen laburpena, minutu batean.
AEB Iranen dituen helburuak betetzetik gertu dagoela ziurtatu du Trumpek, eta eraso gehiago iragarri ditu
AEBko presidenteak aste gutxi barru aurreikusten du gerraren amaiera, eta Ormuzko itsasartea "modu naturalean" irekiko dela dio. Bien bitartean, Teheranek ukatu egin du su-etena eskatu izana.