Harrabotsa
Gero eta sarriago gertatzen ari zaigu zaratak ez digula aditzen uzten benetan merezi duen soinua. Zalaparta eta iskanbila nagusitu dira, teknologiak hotsik gabeko garrasi bihurtzen baditu ere.
Esan ohi da populismoak mezu labur eta sinpleen bidez azaltzen digula zaila eta nahasia den errealitatea. Baina orain mezu horiek minimalismora jo dute. Hitz soil bat nahikoa da. Oihu bakar baten bidez, pertsona, taldea edo erakundea, onargarriak diren eremuetatik kanpo utz genezake. Hitzek eta hizkiek balioa galdu dute, inork ez ditu behar burrunbak guztia estaltzen duen garai hauetan.
Demokrazia parte hartzea omen da, bakoitzak bere ahalmen, dohain eta mugen arabera ekarpenak egin, helburu bateratuaren ahaleginean. Baina itxuraz egungo esku hartze horren ezaugarriak beste batzuk dira. Lankidetza zentzugabea iruditzen zaigu, elkarlana antzinako kontua. Gaur talde berekoek, ezkutuko etengabeko mezuen bidez erakusten dute kidetasuna. Garrantzitsuagoa da elkartuko gaituen etsaia bilatzea, hurbilduko gaituzten bideak jorratzea baino. Mezu baikorrak, ezberdinak batu litzaketen ahaleginak zaharkituta daude, inozoak eta barregarriak iruditzen zaizkigu, gizagaixoen kontuak.
Abarrotsak komunikazioa eten du, ez dugu hartu-eman horren beharrik. Gu eta besteak, gutarrak eta etsaiak. Fedekideak nahikoa ditugu, oinarri ahul, baina lodiez eraikitako erlijioa sortzeko. Europako parlamentuetan eta herrialdetan, gizarte aberats eta aurreratuetan, historia luze eta oparoa duten herrietan… hitz merkeenak, adierazpen zarpailenak, harrokeria lotsagarriena nagusitu dira.
Herrien nondik norakoen igarle izan diren pentsalariek eta filosofoek ez dute sekula asmatu zein izan zitekeen giza talde baten hurrengo pausoa, non eta zergatik hasiko zen gerra, zein lekutan nagusituko zen iraultza… Gizakia beti ustekabean harrapatu du berak sortutako krisiaren leherketak ,inoiz ez du asmatu nondik etor zitekeen bere bizitza goitik behera aldatuko zuen zurrunbiloa. Izaki bizi ororen lehen helburua bizitzari eustea da, agian horregatik ez dugu gertatu arte sinisten ,datorkigunak ordura artekoa ezabatu lezakeenik. Horregatik behin eta berriz esaten dugu gertakizun bera ez dela birritan agitzen, batez ere mamuaren itzala gainean sumatzen dugunean.
Gizakiok hotsaren eta deiadarren bidez uxatu ditugu beldurrak, zarataren bitartez aurre egin nahi izan diogu zetorkigunari, hura geraraztea posible ez zela jakin arren. Agian horregatik sasoi goibel hauetan deiadarka gabiltza, hondamendira garamatzaten gure pausoak ez entzuteko.
Zure interesekoa izan daiteke
Gutxienez hiru kasko urdin zauritu dira Libano hegoaldeko instalazioetan izandako leherketa batean
Israelek 1.368 pertsona hil ditu jada herrialdearen aurka egindako eraso armatuetan. Halaber, Israelgo Armada Libano hegoaldeko herrixketan etxebizitzak eraisten hasiko da, bertatik 600.000 pertsona kanporatu ondoren. Hezbollah taldearen "kokalekuak" direla ziurtatu du Israelek.
Pentagonoak kargutik kendu du AEBko Armadako Estatu Nagusiko burua
Erasoen gorakadaren erdian, Randy Georgek agintea utzi du eta Trumpek bere erretorika belizista areagotu du.
Artemis II misio espaziala Ilargira bidean da jada
Bidaia tripulatuak bueltan dira Ilargira, 50 urteren ostean, baina oraingoan ez da ilargiratzerik aurreikusi.
Trumpek kargutik kendu du Pam Bondi fiskal nagusia, Espstein auziaren kudeaketarekin hainbat desadostasun izan ostean
AEBko presidenteak 2024ko azaroan jarri zuen karguan, baina denbora horretan hainbat enfrentamendu izan dituzte. Todd Blanchek ordezkatuko du Bondi, Trump presidente izan aurretik jasotako lau inputazio penaletan defendatu zuen abokatuak, alegia.
Amazonek Bahrainen duen zentro baten aurkako erasoa egin duela aldarrikatu du Iranek
Irango Guardia Iraultzaileak Microsoft, Apple, Google, Meta, Boeing, Tesla eta beste 14 enpresaren aurkako erasoak egiteko mehatxua egin zuen asteartean, Iranen kontrako "operazio terroristetan parte hartzea" leporatuta.
Erreskate faltsuak gauzatzen zituen sare bat desegin dute Nepalen
Mendizaleei iruzur egiten saiatzen ziren, beharrezkoak ez ziren ebakuazio medikoen bidez. Agintariek faltsututako 171 erreskate baieztatu dituzte 2022tik 2025era. Ikerketak zabalik jarraitzen du, eta ez da baztertzen kaltetuen kopurua handitzea.
Texasko petrolioak ia % 13 egin du gora, gerra laster amaitzeko zantzurik ez dagoelako
Trumpen azken agerraldiak gerra azkar amaitzeko itxaropena zapuztu du inbertsiogileen artean. Wall Streetek % 1,28 egin du behera, Trumpek Irani "gogor" erasotzen jarraituko duela iragarri ostean.
Artemis II-ko komuna, Ilargira bueltatzeko misioa kolokan jarri duen ustekabea
Tripulazioak akats bat antzeman zuen Orion ontziko hondakinen sisteman. Hala ere, arazoa konpondu zuten, aireratu eta ordu batzuk geroago, misioa arriskuan jarri gabe.
Albiste izango da: "Artemis II" ilargi-bidaia, NAN digitala mugikorrean eta Balmasedako prozesioa
Orain-eko albisteen laburpena, minutu batean.
AEB Iranen dituen helburuak betetzetik gertu dagoela ziurtatu du Trumpek, eta eraso gehiago iragarri ditu
AEBko presidenteak aste gutxi barru aurreikusten du gerraren amaiera, eta Ormuzko itsasartea "modu naturalean" irekiko dela dio. Bien bitartean, Teheranek ukatu egin du su-etena eskatu izana.