Artea
Artea zer den zehaztea ez da lan erraza, leku bakoitzean, egoera ezberdinetan eta garai guztietan eztabaida eragile izan baita. Gizakiok, inguratzen gaituena adierazteko, ulertzen ez duguna mugatzeko, gure trebezia erakusteko edo jakituria irakasteko erabili izan dugu. Sarri giza taldeen eta herrien arima dela ere esan dute adituek…
Horregatik Emmanuel Macron presidenteak Frantzian dauden artelan afrikarrak itzultzeko azaldutako asmoak, oihartzun zabala izan du eta aspaldiko eztabaida berriro jarri du mahai gainean. Zer da artea? Norena da artelana? Zeini dagokio mendetako altxor hori kudeatzea?
Historian zehar herri gehienek antzerako jokaera izan dute egoera beretsuetan. Izan duten eragina indarrari, garapenari eta teknologiari lotutakoa izan da ia beti. Inperioek, mendean izan dituzten lurrak ustiatu eta askotan xahutu egin dituzte. Eremu horietan zegoen guztia, gizakiak barne bereganatzen zuten, tartean mendean hartutako herri horien jainkoak eta arima bera. Gaur egun azken mendetako bi inperio handienen museoak mundu guztiko artelanez, margoz, irudiz eta edozein motatako giza adierazpenez beteta daude. Behin baino gehiagotan eskatu zaie itzul ditzatela, baina legeak jartzen dituen eragozpenez gain, Frantzia eta Erresuma Batuko agintariek eta adituek diote ia nori itzuli behar dioten, gaur egungo estatuek eta garai bateko zibilizazioek ez dutelako zerikusirik. Eta, gainera, museo horietan beste inon baino hobeto daudela, ondo zainduta, babestuta eta nahi duenarentzat ikusgai.
Egipto eta Mesopotamia dira seguruenera lapurreta handienak jasan dituzten lurraldeak, baina Egipton 2.300 urtetan ez zen bertako agintaririk izan, greziarrak, erromatarrak, bizantziarrak, arabiarrak, mamelukoak, otomandarrak, britainiarrak eta frantsesak izan ziren bertan agintari. Erromatarrek Mediterraneoko lurretan egindako akueduktuak, galtzadak, eraikuntzak, margoak eta mosaikoak norenak dira? Nori itzuli behar zaizkio atzerrian artistek eta artisauek inoiz egin zutena, han babesa eta bizimodua lortu ondoren?
Gaur egungo estatu gehienak beste lur batzuekin batera zati edo menpeko ziren orain dela gutxi arte. Stefan Zweig idazleak behin baino gehiagotan esan zuen, Vienako bere etxetik mugitu gabe, 20 urteko epean hiru hiritartasun, hiru pasaporte izan zituela…
Egun, gehiegitan pertsonaren edo herriaren balioa, dituen ondasunen arabera neurtzen dugu: hainbeste duzu, hainbeste balio duzu. Balioa eta prezioa finkatzea askoz zailagoa izan arren, artelanak merkatu berean sartu izan ditugu. Orain berriz agian beste aukera bat sor liteke, artea ez dela inorena aitortzeko, artista anonimoak kobazuloetan euren beldurrak eta sinesmenak irudikatzen hasi zirenetik, gaur egungo egile miretsienen lanetaraino, guztion islada, guztion kemena, guztion ametsa direla sormen ororen eragile.
Zure interesekoa izan daiteke
Gutxienez hiru kasko urdin zauritu dira Libano hegoaldeko instalazioetan izandako leherketa batean
Israelek 1.368 pertsona hil ditu jada herrialdearen aurka egindako eraso armatuetan. Halaber, Israelgo Armada Libano hegoaldeko herrixketan etxebizitzak eraisten hasiko da, bertatik 600.000 pertsona kanporatu ondoren. Hezbollah taldearen "kokalekuak" direla ziurtatu du Israelek.
Pentagonoak kargutik kendu du AEBko Armadako Estatu Nagusiko burua
Erasoen gorakadaren erdian, Randy Georgek agintea utzi du eta Trumpek bere erretorika belizista areagotu du.
Artemis II misio espaziala Ilargira bidean da jada
Bidaia tripulatuak bueltan dira Ilargira, 50 urteren ostean, baina oraingoan ez da ilargiratzerik aurreikusi.
Trumpek kargutik kendu du Pam Bondi fiskal nagusia, Espstein auziaren kudeaketarekin hainbat desadostasun izan ostean
AEBko presidenteak 2024ko azaroan jarri zuen karguan, baina denbora horretan hainbat enfrentamendu izan dituzte. Todd Blanchek ordezkatuko du Bondi, Trump presidente izan aurretik jasotako lau inputazio penaletan defendatu zuen abokatuak, alegia.
Amazonek Bahrainen duen zentro baten aurkako erasoa egin duela aldarrikatu du Iranek
Irango Guardia Iraultzaileak Microsoft, Apple, Google, Meta, Boeing, Tesla eta beste 14 enpresaren aurkako erasoak egiteko mehatxua egin zuen asteartean, Iranen kontrako "operazio terroristetan parte hartzea" leporatuta.
Erreskate faltsuak gauzatzen zituen sare bat desegin dute Nepalen
Mendizaleei iruzur egiten saiatzen ziren, beharrezkoak ez ziren ebakuazio medikoen bidez. Agintariek faltsututako 171 erreskate baieztatu dituzte 2022tik 2025era. Ikerketak zabalik jarraitzen du, eta ez da baztertzen kaltetuen kopurua handitzea.
Texasko petrolioak ia % 13 egin du gora, gerra laster amaitzeko zantzurik ez dagoelako
Trumpen azken agerraldiak gerra azkar amaitzeko itxaropena zapuztu du inbertsiogileen artean. Wall Streetek % 1,28 egin du behera, Trumpek Irani "gogor" erasotzen jarraituko duela iragarri ostean.
Artemis II-ko komuna, Ilargira bueltatzeko misioa kolokan jarri duen ustekabea
Tripulazioak akats bat antzeman zuen Orion ontziko hondakinen sisteman. Hala ere, arazoa konpondu zuten, aireratu eta ordu batzuk geroago, misioa arriskuan jarri gabe.
Albiste izango da: "Artemis II" ilargi-bidaia, NAN digitala mugikorrean eta Balmasedako prozesioa
Orain-eko albisteen laburpena, minutu batean.
AEB Iranen dituen helburuak betetzetik gertu dagoela ziurtatu du Trumpek, eta eraso gehiago iragarri ditu
AEBko presidenteak aste gutxi barru aurreikusten du gerraren amaiera, eta Ormuzko itsasartea "modu naturalean" irekiko dela dio. Bien bitartean, Teheranek ukatu egin du su-etena eskatu izana.