Gure buruzagiak
Aste honetan Suitzako Davos hirian urteroko batzarra egin dute. Ekonomia eta politika goi arduradunak munduaren egoera aztertu eta zentzuzko erantzunak bilatzen ahalegindu dira. Esan digute ekonomiak berriro arazoak dituela, batez ere politikoek eragindakoak, brexita, edo Estatu Batuak eta Txinaren arteko merkataritza gerra. Herrialdeek eta erakunde pribatuek duten zor handia berriz benetako zama izan liteke jarduera suspertu eta arriskuak uxatzeko.
Baina agian Davosen entzun dugun adierazpen harrigarriena, gaur egungo buru politikoei buruz eta gizarte ordezkariez egindakoa izan da. Inoiz baino irudi okerragoa dute, ez dute inongo sinesgarritasunik eta herritarrek gaizki eginak eta konponezinak diren auzi eta egoera guztien errudun bihurtzen dituzte. Ustekabekoa da adierazpena, egin dutenak aitzindari horien artean sar genitzakeelako. Guztiongan eragina duten erabakiak hartzen dituztelako, gure arazoen erantzule ere badirelako.
Egia da azken urtetan, batez ere krisiak jarrera irmoak eta gidaritza eraginkorrak eskatu dituenean, ordezkari politikoen eta erakundeetako arduradunen lanak eta, batez ere, izaerak eta jokaerak kritika zorrotzak jaso dituztela. Guztioi iruditzen zaigu, gaur egungo buruzagiak garai batekoak baino eskasagoak direla, ahulagoak, benetako erronka eta buruhausteei erantzuteko ahalmenik gabeak. Behin eta berriz gogora ekartzen ditugu historia aldatu zuten hitzarmenak erdietsi zituzten gizarte gidariak. Gerrari amaiera eman eta bakea eraiki zutenak. Egoera zailenetan nortasuna eta askatasun paregabea erakutsi zutenak. Asko eta asko ez genituen ezagutu, ez ditugu inoiz entzun, ez dugu irakurri idatzi zutena, baina garai ilunetan argia ekarri omen zuten, zer egin behar zuen adierazi zioten iparra galduta zeukan gizarteari, belaunaldi berrien eredu eta jarraitu beharreko bideen adierazle…
Agian halakoak izango ziren, baina gizartearen ordezkariak herritarrek aukeratzen dituzte. Historiaren une bakoitzean, eguneroko jarduera moldatu nahian dabilen jendeak izendatzen ditu. Pertsona horien antzekoa da, beraien irudikoa. Ez dira nonbaitetik eroritako estralurtarrak. Gerrari amaiera emateko kemena eta buru argia izan zuten politikoek, gerra hori egin eta jasan zuten gizon eta emakumeak izan zituzten atzean. Egoera zailenetan irtenbidea aurkitu zutenek ,bide berri horiek jorratzeko arriskuak gainditzeko prest zegoen gizartea zeukaten alboan. Elkartasunak zentzuren bat izan zezakeen, bai goian zeudenentzat, baita behealdean arnasa hartu nahian zebiltzanentzat.
Orduan eta orain politikoak gure benetako izaeraren isla besterik ez dira, ez dira gu baino hobeak edo okerragoak, eta seguruenera beraien kontra jotzen dugu, gure benetako izaera aitortzea zailagoa eta beldurgarriagoa delako.
Zure interesekoa izan daiteke
Gutxienez hiru kasko urdin zauritu dira Libano hegoaldeko instalazioetan izandako leherketa batean
Israelek 1.368 pertsona hil ditu jada herrialdearen aurka egindako eraso armatuetan. Halaber, Israelgo Armada Libano hegoaldeko herrixketan etxebizitzak eraisten hasiko da, bertatik 600.000 pertsona kanporatu ondoren. Hezbollah taldearen "kokalekuak" direla ziurtatu du Israelek.
Pentagonoak kargutik kendu du AEBko Armadako Estatu Nagusiko burua
Erasoen gorakadaren erdian, Randy Georgek agintea utzi du eta Trumpek bere erretorika belizista areagotu du.
Artemis II misio espaziala Ilargira bidean da jada
Bidaia tripulatuak bueltan dira Ilargira, 50 urteren ostean, baina oraingoan ez da ilargiratzerik aurreikusi.
Trumpek kargutik kendu du Pam Bondi fiskal nagusia, Espstein auziaren kudeaketarekin hainbat desadostasun izan ostean
AEBko presidenteak 2024ko azaroan jarri zuen karguan, baina denbora horretan hainbat enfrentamendu izan dituzte. Todd Blanchek ordezkatuko du Bondi, Trump presidente izan aurretik jasotako lau inputazio penaletan defendatu zuen abokatuak, alegia.
Amazonek Bahrainen duen zentro baten aurkako erasoa egin duela aldarrikatu du Iranek
Irango Guardia Iraultzaileak Microsoft, Apple, Google, Meta, Boeing, Tesla eta beste 14 enpresaren aurkako erasoak egiteko mehatxua egin zuen asteartean, Iranen kontrako "operazio terroristetan parte hartzea" leporatuta.
Erreskate faltsuak gauzatzen zituen sare bat desegin dute Nepalen
Mendizaleei iruzur egiten saiatzen ziren, beharrezkoak ez ziren ebakuazio medikoen bidez. Agintariek faltsututako 171 erreskate baieztatu dituzte 2022tik 2025era. Ikerketak zabalik jarraitzen du, eta ez da baztertzen kaltetuen kopurua handitzea.
Texasko petrolioak ia % 13 egin du gora, gerra laster amaitzeko zantzurik ez dagoelako
Trumpen azken agerraldiak gerra azkar amaitzeko itxaropena zapuztu du inbertsiogileen artean. Wall Streetek % 1,28 egin du behera, Trumpek Irani "gogor" erasotzen jarraituko duela iragarri ostean.
Artemis II-ko komuna, Ilargira bueltatzeko misioa kolokan jarri duen ustekabea
Tripulazioak akats bat antzeman zuen Orion ontziko hondakinen sisteman. Hala ere, arazoa konpondu zuten, aireratu eta ordu batzuk geroago, misioa arriskuan jarri gabe.
Albiste izango da: "Artemis II" ilargi-bidaia, NAN digitala mugikorrean eta Balmasedako prozesioa
Orain-eko albisteen laburpena, minutu batean.
AEB Iranen dituen helburuak betetzetik gertu dagoela ziurtatu du Trumpek, eta eraso gehiago iragarri ditu
AEBko presidenteak aste gutxi barru aurreikusten du gerraren amaiera, eta Ormuzko itsasartea "modu naturalean" irekiko dela dio. Bien bitartean, Teheranek ukatu egin du su-etena eskatu izana.