Europako erakundeetako karguak banatzeko negoziazioei berrekin diete
Europar Batasuneko gobernuburuek eta estatuburuek gaur, asteartea, berrekin diete erakundeetako goi-kargudunen banaketaren negoziazioei, hiru familia politiko nagusien arteko akordio bat lortzeko zailtasunak ikusita. Aldebiko bilerek eta 28 herrialdeen arteko negoziazioek luze eman dute, dagoeneko hirugarren eguna dute.
Ezohiko goi-bilera "bertan behera" uzteko erabakia hartu zuen atzo Donald Tusk Europako Kontseiluko presidenteak. Igandean hasi zen, Bruselan. Hala, gaur 11:00ak aldera berrekin diote.
Popularren, sozialisten eta liberalen arteko desadostasunak gainditzeko denbora gehiago eman nahi dute atzerapenarekin, egoera blokeaturik dagoelako, EBko iturriek azaldu zutenez.
Akordioa posible dela esan zuen Angela Merkel Alemaniako kantzilerrak, baina denbora bat hartzea beharrezkoa dela erantsi zuen. Erabakiak "presaka" hartzeak "datozen bost urteetan Kontseiluan tentsioak" sortzeko arriskua du, ohartarazi zuenez.
Bestalde, goi-bilera "porrota" izan dela adierazi zuen Emmanuel Macron Frantziako presidenteak, gaua esna pasatu ondoren, baina buruzagiak jarrerak aldatzeko kapaz izatea espero du, asteartean "irtenbide berri" bat emateko.
Giuseppe Conte Italiako lehen ministroaren hitzetan, paketeak "10-11 herrialderen" oposizioa izan du, arrazoi ezberdinengatik Timmermansen izendapena ez dute onartzen, nahiz eta bozketarik ez egin.

Kazetari bat lo, Bruselan. Argazkia: EFE
Familia politikoen arteko borroka
Negoziazio formala igandean abiatu zen afari batekin, aldebiko bilerak egin ondotik. Frantziak, Alemaniak, Espainiak eta Herbehereek diseinatutako proposamena abiapuntua izan da. Frans Timmermans hautagai sozialdemokratak Europako Batzordea zuzentzea proposatu dute.
Nahiz eta Alemaniako kantzilerraren babesa izan, proposamenak Europako Alderdi Popularraren familiako gainerako buruzagien haserrea eragin du, EBko Exekutiboari uko egitea suposatzen duelako. Era berean, Manfred Weber Euroganberako presidentetzara bidaliko luke horrek.
Bestalde, Charles Michel Belgikako lehen ministroa EBko Kanpo Politikarako goi ordezkari eta Margrethe Vestager danimarkarra Exekutiboko presidenteorde izendatzearekin liberalak konforme geratuko lirateke.
Negoziazioen bigarren jardunaldian, diseinua berriz aztertu zuten, Kristalina Georgieva Alderdi Popularreko bulgariarra Europako Kontseiluaren buru jartzeko, popularren oreka geografiko eta genero parekidetasun irizpideak betetzeko saiakeran. Hala ere, Georgievaren izena dagoeneko baztertu dute.
Zure interesekoa izan daiteke
Pentagonoak kargutik kendu du AEBko Armadako Estatu Nagusiko burua
Erasoen gorakadaren erdian, Randy Georgek agintea utzi du eta Trumpek bere erretorika belizista areagotu du.
Artemis II misio espaziala Ilargira bidean da jada
Bidaia tripulatuak bueltan dira Ilargira, 50 urteren ostean, baina oraingoan ez da ilargiratzerik aurreikusi.
Trumpek kargutik kendu du Pam Bondi fiskal nagusia, Espstein auziaren kudeaketarekin hainbat desadostasun izan ostean
AEBko presidenteak 2024ko azaroan jarri zuen karguan, baina denbora horretan hainbat enfrentamendu izan dituzte. Todd Blanchek ordezkatuko du Bondi, Trump presidente izan aurretik jasotako lau inputazio penaletan defendatu zuen abokatuak, alegia.
Amazonek Bahrainen duen zentro baten aurkako erasoa egin duela aldarrikatu du Iranek
Irango Guardia Iraultzaileak Microsoft, Apple, Google, Meta, Boeing, Tesla eta beste 14 enpresaren aurkako erasoak egiteko mehatxua egin zuen asteartean, Iranen kontrako "operazio terroristetan parte hartzea" leporatuta.
Erreskate faltsuak gauzatzen zituen sare bat desegin dute Nepalen
Mendizaleei iruzur egiten saiatzen ziren, beharrezkoak ez ziren ebakuazio medikoen bidez. Agintariek faltsututako 171 erreskate baieztatu dituzte 2022tik 2025era. Ikerketak zabalik jarraitzen du, eta ez da baztertzen kaltetuen kopurua handitzea.
Texasko petrolioak ia % 13 egin du gora, gerra laster amaitzeko zantzurik ez dagoelako
Trumpen azken agerraldiak gerra azkar amaitzeko itxaropena zapuztu du inbertsiogileen artean. Wall Streetek % 1,28 egin du behera, Trumpek Irani "gogor" erasotzen jarraituko duela iragarri ostean.
Artemis II-ko komuna, Ilargira bueltatzeko misioa kolokan jarri duen ustekabea
Tripulazioak akats bat antzeman zuen Orion ontziko hondakinen sisteman. Hala ere, arazoa konpondu zuten, aireratu eta ordu batzuk geroago, misioa arriskuan jarri gabe.
Albiste izango da: "Artemis II" ilargi-bidaia, NAN digitala mugikorrean eta Balmasedako prozesioa
Orain-eko albisteen laburpena, minutu batean.
AEB Iranen dituen helburuak betetzetik gertu dagoela ziurtatu du Trumpek, eta eraso gehiago iragarri ditu
AEBko presidenteak aste gutxi barru aurreikusten du gerraren amaiera, eta Ormuzko itsasartea "modu naturalean" irekiko dela dio. Bien bitartean, Teheranek ukatu egin du su-etena eskatu izana.
"Artemis II" aireratu da Ilargira bidean
NASAko tripulazioa Lurreko orbitan erabat sartu da, eta 10 eguneko bidaiari ekin dio. Gorabehera txikiak izan dira jaurtiketan, baina konpondu dituzte.