Turistak
Ipar Hemisferioan udara hurbildu ahala, herrialde batetik bestera mugitzen diren pertsonen joan-etorriei buruzko eztabaida sortu ohi da. Egia da azken urtetan edozein momentutan lehertzen dela polemika,baina urteko egun beroenetan ezbaiaren txinpartak bortitzagoak izaten dira. Gero eta leku gehiagotan diote gainezka daudela,jende gehiegi iristen zaiela, bertako jendearen bizimodua benetako infernu bihurtzen ari dela eta erakundeek agindutako onurak ez direla inon azaltzen.
Turisten kontrako jarrerak eta aldarrikapenak ugaritzen eta gogortzen ari dira,baina harrigarriena da zorrotzen hitzegin eta protesta egiten duten lekuetatik abiatzen direla Mundu guztira bidaiari gehien. Turismoa kontu oso berria da.Bigarren Mundu Gerra ondoren, 50ko hamarkadan 25 miloi turista zebiltzan hara eta hona,ia guztiak Europa eta Estatu Batuetakoak. 70ko hamarkadan 190 miloi ziren,eta XXI. mendeko hasieran 1.200 miloi. Gaur egun 2.000 mila miloitik gora dira euren bizi lekutik eta herrialdetik irteteko aukera duten pertsonak.
Mugimendu hauek ondorio onak eta txarrak izan dituzte. Diru transferentzia nabarmena izan da herrialde aberatsenetatik pobreenetara.Kultura,pentsakera eta irizpideen trukaketa eragin dute,jende ezberdinak elkar ezagutzeko aukera izan du. Alde txarrenak berriz kutsadura eta herri hartzaileetako biztanleek jaso duten gutxiespena.Gaur egun hala ere leku askotako jendeak du bidaiatu eta beste leku batzuk ezagutzeko aukera, Asia eta Amerikako herrialdetakoek,baina baita orain dela gutxi arte, zailtasun ekonomikoak medio etxetik irten ezin zuten askok eta askok.
Gurera kanpotarrak etortzen direnean protesta egiten dugonok zer gara kanpora joaten garenean? Zeinek eta nola jarri behar dio muga mugimendu askatasunari? Zer eta nor onar genezake eta nori atea itxi? Urtetan herrialde txiroetara joan garenok kontutan hartu al dugu inoiz zer pentsatzen zuten bertakoek? Gaur egun bereiztu al liteke bidaiaria,abenturazalea eta turista? … Esan ohi da norberaren eskubideak bestearenak hasten diren mugan amaitzen direla,baina auzi honetan herrialde garatuetako biztanleok kexatzen hasi gara auzora iritsi zaigunean lehen kanpora bidaltzen genuena.
Antzerako zerbait gertatu zaigu ingurumenaren zainketa dela eta. Azken urtetan gu bihurtu gara lurraren babesle eta ekologista sutsuenak, baina gaur egun garapen bidetan diren herrietako biztanleei eskatzen dieguna ez dugu guk sekula bete. Ingurumena desegin dugu, natura txikitu, eta ondoren hasi gara aitortzen eta egiaztatzen egin genuena. Turismoaren kasuan ere berandu gabiltza, orain arranguratsu azaltzen garenok baigara egoeraren sortzaile, eragile eta arduradunak.
Zure interesekoa izan daiteke
Gutxienez hiru kasko urdin zauritu dira Libano hegoaldeko instalazioetan izandako leherketa batean
Israelek 1.368 pertsona hil ditu jada herrialdearen aurka egindako eraso armatuetan. Halaber, Israelgo Armada Libano hegoaldeko herrixketan etxebizitzak eraisten hasiko da, bertatik 600.000 pertsona kanporatu ondoren. Hezbollah taldearen "kokalekuak" direla ziurtatu du Israelek.
Pentagonoak kargutik kendu du AEBko Armadako Estatu Nagusiko burua
Erasoen gorakadaren erdian, Randy Georgek agintea utzi du eta Trumpek bere erretorika belizista areagotu du.
Artemis II misio espaziala Ilargira bidean da jada
Bidaia tripulatuak bueltan dira Ilargira, 50 urteren ostean, baina oraingoan ez da ilargiratzerik aurreikusi.
Trumpek kargutik kendu du Pam Bondi fiskal nagusia, Espstein auziaren kudeaketarekin hainbat desadostasun izan ostean
AEBko presidenteak 2024ko azaroan jarri zuen karguan, baina denbora horretan hainbat enfrentamendu izan dituzte. Todd Blanchek ordezkatuko du Bondi, Trump presidente izan aurretik jasotako lau inputazio penaletan defendatu zuen abokatuak, alegia.
Amazonek Bahrainen duen zentro baten aurkako erasoa egin duela aldarrikatu du Iranek
Irango Guardia Iraultzaileak Microsoft, Apple, Google, Meta, Boeing, Tesla eta beste 14 enpresaren aurkako erasoak egiteko mehatxua egin zuen asteartean, Iranen kontrako "operazio terroristetan parte hartzea" leporatuta.
Erreskate faltsuak gauzatzen zituen sare bat desegin dute Nepalen
Mendizaleei iruzur egiten saiatzen ziren, beharrezkoak ez ziren ebakuazio medikoen bidez. Agintariek faltsututako 171 erreskate baieztatu dituzte 2022tik 2025era. Ikerketak zabalik jarraitzen du, eta ez da baztertzen kaltetuen kopurua handitzea.
Texasko petrolioak ia % 13 egin du gora, gerra laster amaitzeko zantzurik ez dagoelako
Trumpen azken agerraldiak gerra azkar amaitzeko itxaropena zapuztu du inbertsiogileen artean. Wall Streetek % 1,28 egin du behera, Trumpek Irani "gogor" erasotzen jarraituko duela iragarri ostean.
Artemis II-ko komuna, Ilargira bueltatzeko misioa kolokan jarri duen ustekabea
Tripulazioak akats bat antzeman zuen Orion ontziko hondakinen sisteman. Hala ere, arazoa konpondu zuten, aireratu eta ordu batzuk geroago, misioa arriskuan jarri gabe.
Albiste izango da: "Artemis II" ilargi-bidaia, NAN digitala mugikorrean eta Balmasedako prozesioa
Orain-eko albisteen laburpena, minutu batean.
AEB Iranen dituen helburuak betetzetik gertu dagoela ziurtatu du Trumpek, eta eraso gehiago iragarri ditu
AEBko presidenteak aste gutxi barru aurreikusten du gerraren amaiera, eta Ormuzko itsasartea "modu naturalean" irekiko dela dio. Bien bitartean, Teheranek ukatu egin du su-etena eskatu izana.