Iruzkina
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Misil erradioaktibo errusiarrak

Misil horiek propultsio nuklearra dute. Zer esan nahi duen horrek? Misil horiek bonba atomikoa daramatela barruan eta, gainera, arrisku erradioaktiboa dutela euren baitan.

Larria da Errusian gertatu dena. Artiko inguruan istripu bat izan da misil batekin, antza, energia nuklearrez elikatzen zen motorra zuen misil batekin. Agintariek diote ez dagoela aparteko ezer, apenas igo dela erradiazioa, baina ebakuatu egin dute herri bat berehalakoan. Herri hori istripua gertatu zen base militarraren ondoan dago, Severodvinsken ondoan. Bertan urpeko ontziak eta misilak egiten dituzte.

Ez dugu zehaztasunez jakingo zer geratu den, agintari errusiarrek oso ondo dakitelako informazioa ezkutatzen. Baina istripuak balio izan du berresteko egia zela Putinek orain bi urte harrokeriaz egin zuen iragarpen hura: Errusia arma belaunaldi berria egiten ari zela. Putinek esan zuen misil berri errusiarrak gai izango zirela Estatu Batuetako antimisilen kontrako sistemak saihesteko.

Eta orain jakin dugu, misil horiek propultsio nuklearra dutela. Zer esan nahi duen horrek? Misil horiek bonba atomikoa daramatela barruan eta, gainera, arrisku erradioaktiboa dutela euren baitan.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X