Albisteak
Udara, batik bat abuztua, sasoi bitxia izan ohi da albisteei dagokionez. Urtean zehar gizakion jarduera orok etenik gabeko kontakizuna sortzen du, abuztuan aldiz haustura eta hutsunea izaten da, horregatik normalean sekula aipatuko ez genituzkeen berriek lehentasun harrigarria lortzen dute. Komunikabideok, guk asmatutako tranpan erortzen gara urte sasoi honetan, tarte jakin batzuk antolatu ditugu albisteak biltzeko eta derrigorrez bete behar ditugu, inongo berririk aurkitzen ez badugu ere.
Urtean zehar aldiz beste bat izan ohi da albisteen mailaketa, gertutasunak edo gugan eragina izan lezaketenek lortzen dute lehen maila sailkapen horretan. larritasuna edo benetako garrantzia kontutan hartu gabe. Gugandik gertu izan den heriotzak, milaka kilometrora izandako ehundakak baino oihartzun haundiagoa du. Baina eremu fisiko beretsuan gertatu arren, hildakoen jatorriak sarri bereiztu eta ezberdindu egiten ditu albisteak. Mediterraneoko kosta aurrean ehun afrikarren heriotzak, lehorrean errepide istripuan hildako hemengo bostenak baino gutxiago balio du.
Azken urtetan berriz krisi ekonomikoak, tresna teknologiko berriek eta herritarren ohiturek min haundia egin diete ohiko komunikabideei. Batzuk itxi egin behar izan dituzte, beste asko berriz talde indartsuen esku erori dira, berez eguneroko informazioa, komunikazioa eta gizartearen interesak gehiegi ajola ez zaizkien nazioarteko korporazioak. Aldaketa honek kazetarien eta langileen lan baldintzak erabat aldatzeaz gain, okerrerako noski, komunikabide horien erabilera eta zabaldu eta argitaratzen dutenaren muina itxuraldatu du.
Sarri albistea ez da gertatzen denaren isla, ugazabak erabakitzen duena baizik. Esan ohi da komunikabideek errealitatea hurbiltzen digutela, jakin beharrekoa gerturatu, eta inguruan eta munduan zehar jazotakoaz jakitun denak erabakitzeko baliabide gehiago duela eta azken finean pertsona askeagoa dela. Baina gero eta eragozpen haundiagoak ditugu hainbeste lekutatik jasotakoaren artean egia eta gezurra bereizteko, albisteen garrantzia urte sasoiari lotutakoa ote den, komunikabidearen interesa ala benetan jakin beharrekoa.
"Fake News", albiste faltsuen garaian bizi omen gara, baina kezkatzeko modukoak ez dira gezur borobil horiek bereizteko zailtasunak, berez gertuko eta urrutiko munduan gertatzen dena erakutsi beharko liguketen komunikabideetan sortzen zaigun ziurgabetasuna baizik.
Zure interesekoa izan daiteke
Gutxienez hiru kasko urdin zauritu dira Libano hegoaldeko instalazioetan izandako leherketa batean
Israelek 1.368 pertsona hil ditu jada herrialdearen aurka egindako eraso armatuetan. Halaber, Israelgo Armada Libano hegoaldeko herrixketan etxebizitzak eraisten hasiko da, bertatik 600.000 pertsona kanporatu ondoren. Hezbollah taldearen "kokalekuak" direla ziurtatu du Israelek.
Pentagonoak kargutik kendu du AEBko Armadako Estatu Nagusiko burua
Erasoen gorakadaren erdian, Randy Georgek agintea utzi du eta Trumpek bere erretorika belizista areagotu du.
Artemis II misio espaziala Ilargira bidean da jada
Bidaia tripulatuak bueltan dira Ilargira, 50 urteren ostean, baina oraingoan ez da ilargiratzerik aurreikusi.
Trumpek kargutik kendu du Pam Bondi fiskal nagusia, Espstein auziaren kudeaketarekin hainbat desadostasun izan ostean
AEBko presidenteak 2024ko azaroan jarri zuen karguan, baina denbora horretan hainbat enfrentamendu izan dituzte. Todd Blanchek ordezkatuko du Bondi, Trump presidente izan aurretik jasotako lau inputazio penaletan defendatu zuen abokatuak, alegia.
Amazonek Bahrainen duen zentro baten aurkako erasoa egin duela aldarrikatu du Iranek
Irango Guardia Iraultzaileak Microsoft, Apple, Google, Meta, Boeing, Tesla eta beste 14 enpresaren aurkako erasoak egiteko mehatxua egin zuen asteartean, Iranen kontrako "operazio terroristetan parte hartzea" leporatuta.
Erreskate faltsuak gauzatzen zituen sare bat desegin dute Nepalen
Mendizaleei iruzur egiten saiatzen ziren, beharrezkoak ez ziren ebakuazio medikoen bidez. Agintariek faltsututako 171 erreskate baieztatu dituzte 2022tik 2025era. Ikerketak zabalik jarraitzen du, eta ez da baztertzen kaltetuen kopurua handitzea.
Texasko petrolioak ia % 13 egin du gora, gerra laster amaitzeko zantzurik ez dagoelako
Trumpen azken agerraldiak gerra azkar amaitzeko itxaropena zapuztu du inbertsiogileen artean. Wall Streetek % 1,28 egin du behera, Trumpek Irani "gogor" erasotzen jarraituko duela iragarri ostean.
Artemis II-ko komuna, Ilargira bueltatzeko misioa kolokan jarri duen ustekabea
Tripulazioak akats bat antzeman zuen Orion ontziko hondakinen sisteman. Hala ere, arazoa konpondu zuten, aireratu eta ordu batzuk geroago, misioa arriskuan jarri gabe.
Albiste izango da: "Artemis II" ilargi-bidaia, NAN digitala mugikorrean eta Balmasedako prozesioa
Orain-eko albisteen laburpena, minutu batean.
AEB Iranen dituen helburuak betetzetik gertu dagoela ziurtatu du Trumpek, eta eraso gehiago iragarri ditu
AEBko presidenteak aste gutxi barru aurreikusten du gerraren amaiera, eta Ormuzko itsasartea "modu naturalean" irekiko dela dio. Bien bitartean, Teheranek ukatu egin du su-etena eskatu izana.