Heriotza
Neurologoek diote zerebroak behin eta berriz informazio okerra ematen digula, gure buruak errealitatea itxuraldatzen duela, azken finean bakoitzak sortzen dugula ikuspegi eta irizpide propioa, gehienetan gertatutakoaz edo ikusitakoaz zerikusirik ez badu ere. Itsusia, gustatzen ez zaiguna, mingarria izan litekeena, kalte egingo diguna… alboratu, ezkutatu eta ukatu egiten dugu.
Esan ohi da sasoi garaikideen ezaugarri nagusia horixe dela, oinazea, mina, frustrazioa, eta batez ere, heriotza ukatu egiten ditugula. Inork ez daki urtero munduan zenbat pertsonak egiten duen bere buruaz beste, Osasunaren Mundu Erakundeak uste du miloi bat inguru izan litezkeela. Baina herrialde gehienetan, komunikabide ia guztietan erabat ezabatzen dugu.
Urtetan irizpide ofizialak zion ez zela komeni horrelako albiste eta gertakizunak zabaltzea, eredu izan zitezkeelako arrisku taldean edo arrisku egoeran dauden pertsonentzat. Orain, berriz, jarrerak eta adituen aholkuak aldatu egin dira eta justu kontrakoa esaten digute, suizidioen berri eman beharra dagoela, normaltasun osoz azaldu behar dugula, beste edozein gaitz edo istripuren gisa.
Gaur egungo teknologiek egoera bitxia sortzen digute, batez ere oso urruti daudelako adierazten digutena, sentiarazten zaiguna eta benetako mundua. Eten gabeko harremanetan omen gaude, komunikazioa ez dugu inoiz eteten, baina arazoak ditugu benetako laguna zein dugun zehazteko. Historian zehar jende arruntak, herritarrok ez dugu sekula horrenbeste informazio jaso. Gertu eta urruti gertatutakoaren berri dugu, giza jarduera guztiei buruzko xehetasunak iristen zaizkigu, baina seguruenera oinarrizko kontuei buruzko ezjakintasuna inoiz baino nabarmenagoa da gehienongan.
Neurtu eta ukitu daitekeenari buruz osa liteken irudia hori bada, zer esanik ez iritzi eta sentipenen menpe dagoenaz. Adinaren eragina, irudiaren garrantzia, edertasunaren beharra, eta batez ere, gaitza eta heriotza. Lotsatu egiten gaitu ondo ez gaudela aitortu beharrak, gaitzak eta gaixotasunak ezkutatu egiten ditugu, edertasuna eta gaztetasuna bihurtu ditugu xede eta amets nagusi. Zahartzaroa, gaixotasuna, heriotza ez dira gaur egun bizitzaren berezko aroak, ezkutatu eta gainditu beharreko ezusteko penagarriak baizik. Heriotza biziaren ezinbesteko amaiera da, batzuetan dagokionean iristen zaigu, beste batzuetan behar baino goizago eta bestetan aukera hori erabiltzen dugu gure esku dagoelako. Eta horixe da suizidioa, mingarria izanik ere ditugun aukeretako bat erabiltzea alegia.
Zure interesekoa izan daiteke
Gutxienez hiru kasko urdin zauritu dira Libano hegoaldeko instalazioetan izandako leherketa batean
Israelek 1.368 pertsona hil ditu jada herrialdearen aurka egindako eraso armatuetan. Halaber, Israelgo Armada Libano hegoaldeko herrixketan etxebizitzak eraisten hasiko da, bertatik 600.000 pertsona kanporatu ondoren. Hezbollah taldearen "kokalekuak" direla ziurtatu du Israelek.
Pentagonoak kargutik kendu du AEBko Armadako Estatu Nagusiko burua
Erasoen gorakadaren erdian, Randy Georgek agintea utzi du eta Trumpek bere erretorika belizista areagotu du.
Artemis II misio espaziala Ilargira bidean da jada
Bidaia tripulatuak bueltan dira Ilargira, 50 urteren ostean, baina oraingoan ez da ilargiratzerik aurreikusi.
Trumpek kargutik kendu du Pam Bondi fiskal nagusia, Espstein auziaren kudeaketarekin hainbat desadostasun izan ostean
AEBko presidenteak 2024ko azaroan jarri zuen karguan, baina denbora horretan hainbat enfrentamendu izan dituzte. Todd Blanchek ordezkatuko du Bondi, Trump presidente izan aurretik jasotako lau inputazio penaletan defendatu zuen abokatuak, alegia.
Amazonek Bahrainen duen zentro baten aurkako erasoa egin duela aldarrikatu du Iranek
Irango Guardia Iraultzaileak Microsoft, Apple, Google, Meta, Boeing, Tesla eta beste 14 enpresaren aurkako erasoak egiteko mehatxua egin zuen asteartean, Iranen kontrako "operazio terroristetan parte hartzea" leporatuta.
Erreskate faltsuak gauzatzen zituen sare bat desegin dute Nepalen
Mendizaleei iruzur egiten saiatzen ziren, beharrezkoak ez ziren ebakuazio medikoen bidez. Agintariek faltsututako 171 erreskate baieztatu dituzte 2022tik 2025era. Ikerketak zabalik jarraitzen du, eta ez da baztertzen kaltetuen kopurua handitzea.
Texasko petrolioak ia % 13 egin du gora, gerra laster amaitzeko zantzurik ez dagoelako
Trumpen azken agerraldiak gerra azkar amaitzeko itxaropena zapuztu du inbertsiogileen artean. Wall Streetek % 1,28 egin du behera, Trumpek Irani "gogor" erasotzen jarraituko duela iragarri ostean.
Artemis II-ko komuna, Ilargira bueltatzeko misioa kolokan jarri duen ustekabea
Tripulazioak akats bat antzeman zuen Orion ontziko hondakinen sisteman. Hala ere, arazoa konpondu zuten, aireratu eta ordu batzuk geroago, misioa arriskuan jarri gabe.
Albiste izango da: "Artemis II" ilargi-bidaia, NAN digitala mugikorrean eta Balmasedako prozesioa
Orain-eko albisteen laburpena, minutu batean.
AEB Iranen dituen helburuak betetzetik gertu dagoela ziurtatu du Trumpek, eta eraso gehiago iragarri ditu
AEBko presidenteak aste gutxi barru aurreikusten du gerraren amaiera, eta Ormuzko itsasartea "modu naturalean" irekiko dela dio. Bien bitartean, Teheranek ukatu egin du su-etena eskatu izana.