Iruzkina
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Talibanekin negoziatzeari utzi dio Trumpek

AEBko presidentea prest zegoen Afganistaneko presentzia militarra guztiz kentzeko, atentatu baten ondorioz, baina, bertan behera utzi ditu negoziazioak.

Donald Trumpek Twitter bidez azaldu duenez, Ameriketako Estatu Batuak (AEB) taliban afganiarrekin bake akordioa sinatzear zeuden. Ez da sekretua AEBn ordezkaritza batek eta talibanen beste batek negoziaziotan hilabeteak daramatzatela, Dohan. Antza denez, aurrerapauso garrantzitsuak izaten ari ziren. Trump prest zegoen Afganistanen dituen soldaduak erretiratzeko; eta trukean, talibanak, Al-Qaida, Estatu Islamikoa edo AEBn etsaia den beste edozein talde jihadista ez laguntzeko hitza emango zuten. Jakina ez zena Trumpek Twitterren kontatu duena da: igaro berri den asteburu honetan, talibanen ordezkaritza batekin Camp Daviden biltzea aurreikusita zuela, Washingtonetik gertu presidenteak duen etxean. Bilera bertan behera utzi du talibanek ostegunean Kabulen egin zuten atentatuagatik. Soldadu estatubatuar bat hil zen atentatuan.

Albistearen gauzarik deigarriena da Trump zein puntutaraino iristeko prest zegoen ikustea. AEBk Afganistanen duten presentzia militarrarekin bukatu nahi zuela esan zuen eta, dirudienez, benetan ari zen.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X