Iruzkina
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ultraeskuinari galga Austrian

Askatasunaren Alderdiak jipoia jaso du, oraindik botoen % 16 baditu ere. Alderdi Popularrak jaso ditu ultraeskuinera joandako boto asko, eta berak irabazi ditu bozak.

Ultraeskuinak Austrian izan du botere gehien eta denborarik luzeenean. Ia badira 20 urte ultraeskuineko Askatasunaren Alderdia lehen aldiz koalizio gobernu batean sartu zenetik. Alderdi Popular kontserbadorearekin izan zen. Geroztik, beste bi aldiz egon da koalizioan, alderdi berarekin. Inoiz ez da izan alderdirik bozkatuena. Baina beti egon da % 5aren inguruan. Hauteskunde hauetan, aldiz, sekulako jipoia jaso du, nahiz eta oraindik badituen botoen % 16. Eta horiek, ez dira boto gutxi!

Nork irabazi duen? Ba Alderdi Popularrak. Berak jaso ditu Askatasunaren Alderdiari ihes egin dioten boto-emaileen botoak. Sebastian Kurzek, alderdiko lider gazteak, jarraituko du kantziler izaten. Berdeek, bestetik, botoen % 14 eskuratu dute, emaitzak laukoiztuta. Horrek erakusten du ingurumenarekin lotutako gaiek gero eta ardura handiagoa eragiten dutela Europako erdialde eta iparraldean.

Aldiz, Alderdi Sozialdemokratak behera eta behera jarraitzen du. % 21eko langa justu-justu gainditu du. Eta hori azken 60 urteko emaitzarik txarrena da.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X