Epaileak
Zenbait alderdik dio Espainiako Aginte Judiziala politikoen eta boteretsuenen menpe dagoela, erabakiek ez dutela legean oinarria, interes ilunenetan baizik. Estatu Espainiarrean 1985 arte epaileek, beraiek aukeratzen zituzten euren ordezkariak eta justizia erakunde nagusietako kideak.
Justizia demokraziaren zutabe ezinbestekoa denez, epaileen zilegitasuna zalantzan jartzen hasi ziren gizartea eta politikoak, inork ez zituelako aukeratu eta asko eta asko diktadura garaitik zetozelako. Parlamentuak legea aldatu zuen, sinesgarritasuna eta zilegitasuna herritarren botoek ematen dituztelako, eta horregatik, beraiei, politikoei, zegokielako justizia erakunde gorenetako ordezkariak izendatzea. Berez, zuzena eta egokia izan zitekeen erabakiak ondorio desegokiak ekarri ditu, neurri handi batean epaileen erakundeak alderdien menpe jarri dituelako.
Botere banaketa nola gauzatu erabakitzea ez da erraza, herrialde bakoitzak bide ezberdinak erabiltzen ditu horretarako. Estatu Batuetan herritarrek aukeratzen dituzte zuzenean epaileak estatu batzutan, Auzitegi Goreneko kideak berriz presidenteak izendatzen ditu, Senatuak oniritzia eman ondoren. Bizi guztirako dira eta horrek erabakitzeko askatasun handia ematen diela dirudi.
Erresuma Batuan politikoek aukeratzen dituzte aginte judizialeko arduradunak, baina epaileei prestakuntza egokia eta jantzita egotea eskatzen zaie, kargura iristeko gainera azterketa gogorra pasa behar dute. Europako herrialdetan nahasketa dagoela esan genezake, ordezkari batzuk parlamentuek izendatzen dituztelako eta beste batzuk epaileek aukeratu.
Demokrazia botere oreka da, erabakiak hartzen dituztenak gizartearen esanetara egon beharko lukete, horretarako euren portaera zuzena, legeei lotutakoa dela egiaztatzeko erakunde orekatzaileak behar ditugu. Justiziaren eginkizunetako bat horixe da, baina nondik lor lezakete epaileek eta justizia erakundeek derrigorrezkoa duten zilegitasuna? Zeinek aukeratu behar ditu? Non dago oreka? Erantzuna ez da erraza, orain arte asmatutako bide guztietan eragozpenak sortu izan direlako. Justizia erakundeek hiru zutabe izan beharko lituzkete ziur aski, herritarrok aukera ditzagula modu batera edo bestera, zuzenean edo zeharka. Kontrol sistema egokien menpe lan egin dezatela. Eta eguneroko jardueran jendearen konfiantza irabazi dezatela.
Zure interesekoa izan daiteke
Gutxienez hiru kasko urdin zauritu dira Libano hegoaldeko instalazioetan izandako leherketa batean
Israelek 1.368 pertsona hil ditu jada herrialdearen aurka egindako eraso armatuetan. Halaber, Israelgo Armada Libano hegoaldeko herrixketan etxebizitzak eraisten hasiko da, bertatik 600.000 pertsona kanporatu ondoren. Hezbollah taldearen "kokalekuak" direla ziurtatu du Israelek.
Pentagonoak kargutik kendu du AEBko Armadako Estatu Nagusiko burua
Erasoen gorakadaren erdian, Randy Georgek agintea utzi du eta Trumpek bere erretorika belizista areagotu du.
Artemis II misio espaziala Ilargira bidean da jada
Bidaia tripulatuak bueltan dira Ilargira, 50 urteren ostean, baina oraingoan ez da ilargiratzerik aurreikusi.
Trumpek kargutik kendu du Pam Bondi fiskal nagusia, Espstein auziaren kudeaketarekin hainbat desadostasun izan ostean
AEBko presidenteak 2024ko azaroan jarri zuen karguan, baina denbora horretan hainbat enfrentamendu izan dituzte. Todd Blanchek ordezkatuko du Bondi, Trump presidente izan aurretik jasotako lau inputazio penaletan defendatu zuen abokatuak, alegia.
Amazonek Bahrainen duen zentro baten aurkako erasoa egin duela aldarrikatu du Iranek
Irango Guardia Iraultzaileak Microsoft, Apple, Google, Meta, Boeing, Tesla eta beste 14 enpresaren aurkako erasoak egiteko mehatxua egin zuen asteartean, Iranen kontrako "operazio terroristetan parte hartzea" leporatuta.
Erreskate faltsuak gauzatzen zituen sare bat desegin dute Nepalen
Mendizaleei iruzur egiten saiatzen ziren, beharrezkoak ez ziren ebakuazio medikoen bidez. Agintariek faltsututako 171 erreskate baieztatu dituzte 2022tik 2025era. Ikerketak zabalik jarraitzen du, eta ez da baztertzen kaltetuen kopurua handitzea.
Texasko petrolioak ia % 13 egin du gora, gerra laster amaitzeko zantzurik ez dagoelako
Trumpen azken agerraldiak gerra azkar amaitzeko itxaropena zapuztu du inbertsiogileen artean. Wall Streetek % 1,28 egin du behera, Trumpek Irani "gogor" erasotzen jarraituko duela iragarri ostean.
Artemis II-ko komuna, Ilargira bueltatzeko misioa kolokan jarri duen ustekabea
Tripulazioak akats bat antzeman zuen Orion ontziko hondakinen sisteman. Hala ere, arazoa konpondu zuten, aireratu eta ordu batzuk geroago, misioa arriskuan jarri gabe.
Albiste izango da: "Artemis II" ilargi-bidaia, NAN digitala mugikorrean eta Balmasedako prozesioa
Orain-eko albisteen laburpena, minutu batean.
AEB Iranen dituen helburuak betetzetik gertu dagoela ziurtatu du Trumpek, eta eraso gehiago iragarri ditu
AEBko presidenteak aste gutxi barru aurreikusten du gerraren amaiera, eta Ormuzko itsasartea "modu naturalean" irekiko dela dio. Bien bitartean, Teheranek ukatu egin du su-etena eskatu izana.