Iruzkina
Gorde
Kendu nire zerrendatik

'Brexit'aren hauteskunde kanpaina

Corbynek iragarri du bigarren erreferendum bat egingo duela, eta Faragek EBtik atera nahi duten boto-emaile laboristen artean abiatu du kanpaina.

Abenduaren 12ko Erresuma Batuko hauteskundeetarako kanpaina berritasun garrantzitsu batekin abiatu da: azkenean, Jeremy Corbyn Alderdi Laboristaren buruak bigarren erreferendum bat egiteko konpromisoa hartu du. Honako baldintza hauekin: Alderdi Laboristak gobernua osatzea lortu behar du, noski, eta gero, sei hilabeteko epean, irteerarako akordio berri bat negoziatuko du Europar Batasunarekin. Akordio hori, nolabait esateko, Boris Johnsonek sinatu duena baino gozoagoa litzateke. Eta ondoren egingo litzateke erreferenduma.

Boto-emaileek bi aukeraren artean hautatu ahal izango lukete: akordio horrekin Europar Batasunetik joatea edo Europar Batasunean geratzea. Boto-emaile laboristen gehiengoa Batasunean gelditzearen aldekoa da, baina badago zati bat, gehienbat Ingalaterra iparraldeko langileen artean, irteera nahiago duena. Eta haiengana doa Nigel Farage brexit-aren Alderdiko burua. Bere kanpaina barruti laboristetan hasi du, brexit-a kosta ahala kosta nahi dutenak erakartzeko asmoz. Eta Alderdi Laboristak boto horiek galtzen baditu, ezingo ditu hauteskundeak irabazi. Norbaitek bere buruari egingo dio galdera: langileak eskuin-muturraren alde bozkatzen? Beno, hori gertatu da lehenago: begira iezaiozue Frantziari.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X