Azala eta edukia
Azken krisiaren oldeak izandako ondorioen artean, eskuin muturreko taldeen pizkundea eta suspertzea izan da ikusgarriena. Urte gutxitan, sistemaren eta gizartearen ertzean jardundako taldeak neurri gabe hazi eta politikaren ardatz bilakatu dira. Baina herrialde gehienetan muturreko talde horien gorakadak egoerari lotutako arrazoiak izan ditu. Jendea ez da egun batetik bestera faxista, populista edo jarrera itxien zale bihurtzen. Hainbat alderdiri emandako bozak batez ere ondoeza eta haserrea adierazten dute, alderdi horrekiko gertutasuna edo pentsaeraren onarpena baino.
Azken urte hauetan, hala ere, bi herrialdetan gertatutakoak izan du lehentasuna boto-emaileen jokaerak sortutako harriduragatik. Erresuma Batuaren irudi nagusia Londres hiria izan da, kulturaren eta ideia berritzaileen gune nagusia. Moda eta musika abangoardisten sorleku…Horregatik brexit-ari emandako erantzunak ustekabean harrapatu du europar asko, jarrera kontserbadoreena nagusitu delako.
Baina Erresuma Batuan, batez ere Ingalaterrako barnealdean, landa eremuan, eta baita industria nagusi izan den hirietan, pentsaera kontserbadoreak, iraganari begira bizi diren giza taldeek, atzerritar oro txarra dela uste dutenek sustrai sendoak dituzte. Antzinako garai oparoak etsipenez ekartzen dituzte gogora, amaieraren errua atzerritarrei, etorkinei eta Europari leporatuta.
Ameriketako Estatu Batuak aipatu edo entzuterakoan New York hiria edo Kalifornia datozkigu gogora, XX. mendean han izan direlako iragana aldatu nahi zuten mugimendu indartsuenak. Eskubide zibilak, Vietnamgo gerraren kontrako manifestazioak, musika, droga eta giza harremanak uztartuta, gizarte berria eskaintzen zizkiguten gazte taldeak…Ertzetako kontuak omen dira hauek, erdialdean, Ekialde progresista eta Mendebalde asmatzaile eta dinamikoaren artean, eremu zabala dagoelako. Lur haiek jainkoaren laguntzaz kolonizatu zituztenen ondorengoak, armaren babesa legearen aurretik jarriko dutenak, arbasoek finkatu eta eraiki zutena babesteko bizia emateko prest daudenak…Horiek dira lur zabal hauetan jaun eta jabe, orain Trumpi botoa eman diotenak, baina lehen ere errepublikanoen artean ideologia atzerakoiena erakusten zuen hautagaiaren alde azaldu izan direnak. Ia guztiak etorkinen ondokoak izan, iritsi berrien aurka jarrera gogorrena erakusten dutenak, "betiko" bizimodua aldarrikatzen dutenak, ohitura horiek hamarkada gutxi batzuk besterik ez badituzte ere.
Europan izan ditugu diktadura beldurgarrienak historian zehar, Erresuma Batua eta Britainia Handia berriz, munduko demokrazia zaharrenak dira. Agian horregatik, gizarte hauek eratu zirenean sortutako pentsamoldeak du horrelako indarra, agerian beste zerbait azaltzen bazaigu ere.
Zure interesekoa izan daiteke
Gutxienez hiru kasko urdin zauritu dira Libano hegoaldeko instalazioetan izandako leherketa batean
Israelek 1.368 pertsona hil ditu jada herrialdearen aurka egindako eraso armatuetan. Halaber, Israelgo Armada Libano hegoaldeko herrixketan etxebizitzak eraisten hasiko da, bertatik 600.000 pertsona kanporatu ondoren. Hezbollah taldearen "kokalekuak" direla ziurtatu du Israelek.
Pentagonoak kargutik kendu du AEBko Armadako Estatu Nagusiko burua
Erasoen gorakadaren erdian, Randy Georgek agintea utzi du eta Trumpek bere erretorika belizista areagotu du.
Artemis II misio espaziala Ilargira bidean da jada
Bidaia tripulatuak bueltan dira Ilargira, 50 urteren ostean, baina oraingoan ez da ilargiratzerik aurreikusi.
Trumpek kargutik kendu du Pam Bondi fiskal nagusia, Espstein auziaren kudeaketarekin hainbat desadostasun izan ostean
AEBko presidenteak 2024ko azaroan jarri zuen karguan, baina denbora horretan hainbat enfrentamendu izan dituzte. Todd Blanchek ordezkatuko du Bondi, Trump presidente izan aurretik jasotako lau inputazio penaletan defendatu zuen abokatuak, alegia.
Amazonek Bahrainen duen zentro baten aurkako erasoa egin duela aldarrikatu du Iranek
Irango Guardia Iraultzaileak Microsoft, Apple, Google, Meta, Boeing, Tesla eta beste 14 enpresaren aurkako erasoak egiteko mehatxua egin zuen asteartean, Iranen kontrako "operazio terroristetan parte hartzea" leporatuta.
Erreskate faltsuak gauzatzen zituen sare bat desegin dute Nepalen
Mendizaleei iruzur egiten saiatzen ziren, beharrezkoak ez ziren ebakuazio medikoen bidez. Agintariek faltsututako 171 erreskate baieztatu dituzte 2022tik 2025era. Ikerketak zabalik jarraitzen du, eta ez da baztertzen kaltetuen kopurua handitzea.
Texasko petrolioak ia % 13 egin du gora, gerra laster amaitzeko zantzurik ez dagoelako
Trumpen azken agerraldiak gerra azkar amaitzeko itxaropena zapuztu du inbertsiogileen artean. Wall Streetek % 1,28 egin du behera, Trumpek Irani "gogor" erasotzen jarraituko duela iragarri ostean.
Artemis II-ko komuna, Ilargira bueltatzeko misioa kolokan jarri duen ustekabea
Tripulazioak akats bat antzeman zuen Orion ontziko hondakinen sisteman. Hala ere, arazoa konpondu zuten, aireratu eta ordu batzuk geroago, misioa arriskuan jarri gabe.
Albiste izango da: "Artemis II" ilargi-bidaia, NAN digitala mugikorrean eta Balmasedako prozesioa
Orain-eko albisteen laburpena, minutu batean.
AEB Iranen dituen helburuak betetzetik gertu dagoela ziurtatu du Trumpek, eta eraso gehiago iragarri ditu
AEBko presidenteak aste gutxi barru aurreikusten du gerraren amaiera, eta Ormuzko itsasartea "modu naturalean" irekiko dela dio. Bien bitartean, Teheranek ukatu egin du su-etena eskatu izana.