Iruzkina
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hong Kong, demokraziaren aldeko apustua

Orain Carrie Lamek badaki inoiz ez luketela aukeratuko, Txinak Hong Kongen hauteskunde arruntak egitea utziko balu. Hori da hain zuzen manifestatzaileek eskatzen dutena.

Udal hauteskundeak izan arren denek zekiten benetan erreferenduma zirela. Distrituetako ordezkariak aukeratu behar zituen Hong Kongek. Aurrekontua mugatua dute eta zabor bilketa eta kultur jardueren gisakoak antolatzen dituzte. Orain arte ez zuten aparteko ikusminik piztu, parte hartzea apala zen eta Pekinen aldekoek erraz irabazten zituzten.

Atzo ordea justu kontrakoa gertatu zen: parte hartzea handia izan zen eta oposizio demokratikoak oso alde handiz irabazi zuen. Distrituetako ordezkarien hiru laurdenak eskuratu zituen. Funtsean, zera zegoen jokoan: Hongkondarrak Txinako gobernuaren alde dagoen Carrie Lamekin dauden, ala azken urte erdian kaletara manifestazioan atera den oposizioarekin dauden.

Erabakia argia izan da. Orain Carrie Lamek badaki inoiz ez luketela aukeratuko, Txinak Hong Kongen hauteskunde arruntak egitea utziko balu. Hori da hain zuzen manifestatzaileek eskatzen dutena.

Gaur egun, Hong Kongo gobernu burua 1.200 pertsonek osatutako batzordeak aukeratzen du, gehienak Pekinen aldekoak dira. Oposizioak nahi duena da Hongkondar guztiek eduki dezatela boto emateko aukera, eta hauteskunde-erreferendum honek arrazoia eman dio.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X