Iruzkina
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Erresuma Batuko hauteskundeen irakurketa lasaia

Johnsonek gehiengo osoa eskuratu zuen, baina bototan, % 1'2 baino ez du egin gora. 'Brexit'aren aurkako alderdien botoak guztien % 50'3 dira.

Erresuma Batuko hauteskundetatik hiru egunen ondoren hausnarketa lasaiagoa egin daiteke. Bertako hauteskunde sistemak asko baldintzatutako emaitzak dira. Boris Johnsonek, Theresa Mayk eserlekutan lortu ez zuen gehiengo osoa eskuratu zuen, baina bototan, % 1'2 baino ez du egin gora. Brexit-aren aurkako alderdien botoak guztien % 50'3 dira. Eskozian, independentziaren aldeko alderdiek ia eserleku guztiak irabazi dituzte nahiz bototan % 43'6 baino ez dute lortu.

Baina hauteskunde horien ondorioa da brexit-a urtarrilaren 31n gauzatuko dela, kontserbatzaileek 10 urte beteko dituztela gobernuan eta Eskozian, independentistek erreferenduma bultzatuko dutela. Europaren ikuspegitik, "britainiarrentzat bere barne gatazkak". Brexit-aren folletoia lehenbailehen bukatu nahi dugu premia duten, eta batez ere, garrantzitsuagoak diren beste gauzez arduratzeko. Baina jakin behar dugu brexit-a ez dela urtarrilaren 31n guztiz amaituko.

Europar Batasunaren eta Erresuma Batuaren etorkizuneko harremanei buruzko negoziazioa hasiko da orduan. Guretzat atzerriko herrialde bat izango da orduan, eta negoziazio horiek luzeak, gogorrak eta itsusiak izango dira.

Zure interesekoa izan daiteke

CRANS-MONTANA (Switzerland), 01/01/2026.- People console one another near the Le Constellation bar and lounge where a fire broke out following an explosion in the early hours of New Year's Eve, in Crans-Montana, Switzerland, 01 January 2026. According to the police, several dozen people lost their lives in the fire and around one hundred people were also reported injured. (Suiza) EFE/EPA/JEAN-CHRISTOPHE BOTT
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gutxienez 40 hildako eta 115 zauritu, gehienak larri, Suitzako Crans Montana eski-estazioan izandako sute batean

"Le Constellation" tabernan ospatzen ari ziren urte berriko festan piztu da sute bortitza, 01:30ean. Agintariek ez dute espekulaziorik egin nahi sutearen arrazoiaren inguruan baina erabat baztertu dute atentatuaren hipotesia. Bi lekukok azaldu dutenez, sua egurrezko sabaira gehiegi hurbildu ziren bengala batzuen ondorioz piztu zen, eta "oso azkar" zabaldu zen.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X