Mugen mugak
Gizakiok, oro har, joera dugu gure askatasuna neurri gabe zabaltzeko; legeak, legeak, aldiz guztionak uztartu eta joko arauak zehazten dizkigu. Baina hori ez omen da nahikoa, legea bakarrik adierazlea da, baina azken epaia erdiesteko fiskalak, abokatuak eta azkenik epailearen irizpide nagusia derrigorrezkoak ditugu.
Aste honetan izandako bi gertakarik, adierazpen askatasunari eta informazio eskubideari buruzko oinarriak astindu dituzte. Aste honetan bost urte bete dira Charlie Hebdo aldizkariaren kontrako erasoa burutu zutela, 11 langile eta erasotzaileek bidean aurkitu zuten polizia hil zituzten. Arrazoia edo eragilea, ustez, aldizkariak Mahoma igarlea iraindu zuela. Aste honetan, berriz, Erresuma Batuan Harry eta Meghan dukeek bertatik alde egitea erabaki dute, komunikabideen jazarpena saihesteko.
Aldizkari frantsesaren kasuan, bi egoerak, gutxienez, bi ikuspegi izan litzake: alde batetik, laidotuta sentitzeko arrazoiak, baten batzuek azal oso fina dutelako kritikak edo irainak jasotzerako orduan. Hitzari tiroka erantzuteak, berriz, ez du inongo azterketarik onartzen. Baina beste aldean ere badira zalantzak. Charlie Hebdoren atentatuaren aurretik eta ondoren kritikak jaso zituzten, esate baterako, Aylan Kurdi mutikoaren hilotza jarri zutenean azalean, Turkiako hondartzan hildako haur siriarra. Azal honek eta beste batzuek eztabaida handia eragin zuten, batez ere, probokatzeko askatasunaren mugei buruz.
Erresuma Batuan, aldiz, zenbait komunikabidek eta kazetarik informazioa jasotzeko eskubidea ikur gisa hartuta, muga guztiak hautsi dituzte, kamerek edo mikrofonoek oztoporen bat aurkitzen dutenean haserre bizian eskubide urra ezinak aldarrikatzen dituzte. Baina ba al dago mugarik? Eta zeinek finkatu behar ditu? Gehiegitan eskubidea, etika eta legea apropos nahasten ditugu, eta erantzukizunak onartu nahi ez baditugu, batetik bestera jaurtitzen dugu arrazoiaren harria.
Komunikazioaren eta informazioaren mundua nahasiegia dago, albiste asko zuzenean gezur biribilak dira, bestetan errealitatea aurreiritzien eraikuntza besterik ez da, eta gehienetan egia eta informazio zuzena ezin ditugu bereizi sasitza horretan. Inoiz baino komunikabide gehiago dago, inoiz baino aukera gehiago du edozeinek bere iritziak zabaltzeko, baina komunikazioaren mundua inkomunikazio gune itsua bihurtu dugu, eskubideak eskubideen gainean jarriz, batak bestea deuseztatuz.
Zure interesekoa izan daiteke
Pentagonoak kargutik kendu du AEBko Armadako Estatu Nagusiko burua
Erasoen gorakadaren erdian, Randy Georgek agintea utzi du eta Trumpek bere erretorika belizista areagotu du.
Artemis II misio espaziala Ilargira bidean da jada
Bidaia tripulatuak bueltan dira Ilargira, 50 urteren ostean, baina oraingoan ez da ilargiratzerik aurreikusi.
Trumpek kargutik kendu du Pam Bondi fiskal nagusia, Espstein auziaren kudeaketarekin hainbat desadostasun izan ostean
AEBko presidenteak 2024ko azaroan jarri zuen karguan, baina denbora horretan hainbat enfrentamendu izan dituzte. Todd Blanchek ordezkatuko du Bondi, Trump presidente izan aurretik jasotako lau inputazio penaletan defendatu zuen abokatuak, alegia.
Amazonek Bahrainen duen zentro baten aurkako erasoa egin duela aldarrikatu du Iranek
Irango Guardia Iraultzaileak Microsoft, Apple, Google, Meta, Boeing, Tesla eta beste 14 enpresaren aurkako erasoak egiteko mehatxua egin zuen asteartean, Iranen kontrako "operazio terroristetan parte hartzea" leporatuta.
Erreskate faltsuak gauzatzen zituen sare bat desegin dute Nepalen
Mendizaleei iruzur egiten saiatzen ziren, beharrezkoak ez ziren ebakuazio medikoen bidez. Agintariek faltsututako 171 erreskate baieztatu dituzte 2022tik 2025era. Ikerketak zabalik jarraitzen du, eta ez da baztertzen kaltetuen kopurua handitzea.
Texasko petrolioak ia % 13 egin du gora, gerra laster amaitzeko zantzurik ez dagoelako
Trumpen azken agerraldiak gerra azkar amaitzeko itxaropena zapuztu du inbertsiogileen artean. Wall Streetek % 1,28 egin du behera, Trumpek Irani "gogor" erasotzen jarraituko duela iragarri ostean.
Artemis II-ko komuna, Ilargira bueltatzeko misioa kolokan jarri duen ustekabea
Tripulazioak akats bat antzeman zuen Orion ontziko hondakinen sisteman. Hala ere, arazoa konpondu zuten, aireratu eta ordu batzuk geroago, misioa arriskuan jarri gabe.
Albiste izango da: "Artemis II" ilargi-bidaia, NAN digitala mugikorrean eta Balmasedako prozesioa
Orain-eko albisteen laburpena, minutu batean.
AEB Iranen dituen helburuak betetzetik gertu dagoela ziurtatu du Trumpek, eta eraso gehiago iragarri ditu
AEBko presidenteak aste gutxi barru aurreikusten du gerraren amaiera, eta Ormuzko itsasartea "modu naturalean" irekiko dela dio. Bien bitartean, Teheranek ukatu egin du su-etena eskatu izana.
"Artemis II" aireratu da Ilargira bidean
NASAko tripulazioa Lurreko orbitan erabat sartu da, eta 10 eguneko bidaiari ekin dio. Gorabehera txikiak izan dira jaurtiketan, baina konpondu dituzte.