Gizakion mugak
Eta izatekotan, oso motza izango zela pentsatzen zuten garai haietako jakitunek. Gerrak 70 miloi militar mobilizatu zituen, 20 milioi pertsona hil ziren eta lehen aldiz arma kimikoak neurririk gabe erabili zituzten alde guztiek. Historian zehar izandako gerra izugarriena izan zen, 'Gerra Handia' deitu zioten, inoiz ikusi gabekoak gertatu zirelako lau urte horietan. Hori ziotenek ez zekiten 20 urteko epean gatazka askoz handiagoa eta beldurgarriagoa etorriko zela, suntsipenaren mugak eremu pentsaezinetara eramango zituen giza borroka.
Gerra bezperak nola bizi izan zituzten galdetzen zaienean egoera hori pairatu dutenei, normaltasun osoz erantzuten dute gehienek, eta ez zutela inolaz ere espero hurrengo egunak infernuaren atean jarriko zituenik.
Esan ohi da ezer ez dela gertatzen zerbait gertatu arte. Gizakiok heriotzarik ez balego legez bizi behar dugu, zahartzarora sekula iritsiko behar ez bagina moduan, oinazeak eta gaixotasunak sekula harrapatuko ez gaituztela pentsatuz, bestela bizitza jasangaitza litzatekeelako. Baina, era berean, ezin dugu errealitatea alboratu, ezin ditugu begiak itxi eta arinkeriaz jokatu. Norberari iritsi arte gaitza ezabatuz ez ditugu arriskuak galarazten, lehertzen direnean areagotu baizik.
Egun hauetan, gizakiak inoiz egindako basakeria izugarriena dugu gogoan, Holokaustoa eta, batez ere, Auschwitz-Birkenau kontzentrazio eremuan gertatutakoa. Naziek 'Azken Konponbidea' deitutako plangintzak ez ditu harriduraren mugak urratzen, sei miloi judu hil zituztelako, hori beldurgarria izan arren. Europako herrialde garatu, prestatu eta aurreratueneko buruzagiek onartzen ez zuten herriari aurre egiteko, herri horretako kide guztiak hiltzea erabaki zutelako. Eta hori ez zen gertatu gizakiok leize zuloan bizi ginen garaietan, Frantzia eta Estatu Batuetako iraultzek giza eskubideak zer ziren erakutsi ondoren baizik.
Zerbait gertatu arte ez zaigu iruditzen gerta litekeenik, begiak ixten ditugu parean duguna ukatzeko, baina horrek ez du zauria sendatzen. Ondoeza nonahi azaltzen ari da gero eta sarriago. Erakundeak eta agintariak ez dira gai egin ez diren galderei erantzuteko, eta hori erabiltzen dute nahasmenaren astiek mirarizko konponbideak eskaintzeko. Bidea erakutsi behar dutenek horretarako ahalmenik ez badute eta besteok sinestezina egiatzat hartzen badugu, atzo arte zentzugabeko aldrebeskeria iruditzen zitzaiguna gure artean nagusituko da.
Zure interesekoa izan daiteke
Pentagonoak kargutik kendu du AEBko Armadako Estatu Nagusiko burua
Erasoen gorakadaren erdian, Randy Georgek agintea utzi du eta Trumpek bere erretorika belizista areagotu du.
Artemis II misio espaziala Ilargira bidean da jada
Bidaia tripulatuak bueltan dira Ilargira, 50 urteren ostean, baina oraingoan ez da ilargiratzerik aurreikusi.
Trumpek kargutik kendu du Pam Bondi fiskal nagusia, Espstein auziaren kudeaketarekin hainbat desadostasun izan ostean
AEBko presidenteak 2024ko azaroan jarri zuen karguan, baina denbora horretan hainbat enfrentamendu izan dituzte. Todd Blanchek ordezkatuko du Bondi, Trump presidente izan aurretik jasotako lau inputazio penaletan defendatu zuen abokatuak, alegia.
Amazonek Bahrainen duen zentro baten aurkako erasoa egin duela aldarrikatu du Iranek
Irango Guardia Iraultzaileak Microsoft, Apple, Google, Meta, Boeing, Tesla eta beste 14 enpresaren aurkako erasoak egiteko mehatxua egin zuen asteartean, Iranen kontrako "operazio terroristetan parte hartzea" leporatuta.
Erreskate faltsuak gauzatzen zituen sare bat desegin dute Nepalen
Mendizaleei iruzur egiten saiatzen ziren, beharrezkoak ez ziren ebakuazio medikoen bidez. Agintariek faltsututako 171 erreskate baieztatu dituzte 2022tik 2025era. Ikerketak zabalik jarraitzen du, eta ez da baztertzen kaltetuen kopurua handitzea.
Texasko petrolioak ia % 13 egin du gora, gerra laster amaitzeko zantzurik ez dagoelako
Trumpen azken agerraldiak gerra azkar amaitzeko itxaropena zapuztu du inbertsiogileen artean. Wall Streetek % 1,28 egin du behera, Trumpek Irani "gogor" erasotzen jarraituko duela iragarri ostean.
Artemis II-ko komuna, Ilargira bueltatzeko misioa kolokan jarri duen ustekabea
Tripulazioak akats bat antzeman zuen Orion ontziko hondakinen sisteman. Hala ere, arazoa konpondu zuten, aireratu eta ordu batzuk geroago, misioa arriskuan jarri gabe.
Albiste izango da: "Artemis II" ilargi-bidaia, NAN digitala mugikorrean eta Balmasedako prozesioa
Orain-eko albisteen laburpena, minutu batean.
AEB Iranen dituen helburuak betetzetik gertu dagoela ziurtatu du Trumpek, eta eraso gehiago iragarri ditu
AEBko presidenteak aste gutxi barru aurreikusten du gerraren amaiera, eta Ormuzko itsasartea "modu naturalean" irekiko dela dio. Bien bitartean, Teheranek ukatu egin du su-etena eskatu izana.
"Artemis II" aireratu da Ilargira bidean
NASAko tripulazioa Lurreko orbitan erabat sartu da, eta 10 eguneko bidaiari ekin dio. Gorabehera txikiak izan dira jaurtiketan, baina konpondu dituzte.