Arrakastaren hondamendia
Batzuetan, hala ere, Epiroko Pirro erregeari gertatutakoa gerta dakiguke, borroka irabazi bai, baina galera hain handiak izanda, garaipenak hondamendiaren atarian jartzen gaituela, erabat ahulduta hurrengo erronkari aurre egiteko.
Gizakia gizaki denetik, heriotza saihestea izan du amets, eta hori ezean bere etorrera ahalik eta gehien atzeratu. Azken hamarkadetan, ahalegin honetan lorpen ikusgarriak izan ditugu, gaur egun normaltzat jotzen dugu laurogei urte gainditzea, hortik gora baitago bizi-itxaropena Europako herri gehienetan Baina, batzuen bizia neurri gabe luzatzen den bitartean, jaiotza tasak behera egin du nabarmen, gaur egun Europan populazio kopuruari eusteko beharko genituzkeen bi haur emakumeko ez dugu betetzen, oso urruti gaude horretatik, eta ondorioz, bertako populazioa jaisten ari da eta kanpotarren etorrerak bakarrik oreka lezake galera.
Baina bizia luzatzeak gero eta eragozpen handiagoak ditu. Gaur egun, Europar Batasunean 511 miloi pertsona bizi gara, bostenak 65 urte baino gehiago du, baina 30 urte barru 80 urtetik gorakoak % 11 izango dira, 60 milioi, eta hirutik batek 65 urte baino gehiago izango du. Gazteak zaharrak baino gutxiago izango dira eta ezingo dituzte hauek zaindu eta hauen beharrak ase. Osasun gastua neurri gabe handituko da eta ez da dirurik izango pentsioak ordaintzeko. Baina horrez gain, zahartutako gizarteak berritzeko eta berrikuntzak eragiteko ahalmena galtzen du.
Adituek gero eta gehiagotan aipatzen dute “suizidio demografikoa”, ingurumenari begira gaudela diote, larriagoa den arazoa alboratzen ari garela, Europak eta Mundu guztiak duen arazo larriena hau baita.
Hain handia den populazioaren hazkundeari nola aurre egin dakion ez dute garbi adierazten adituek, hemen ere arrakastak arazo handiagoak sor litzakeelako. Horren adibide nagusia Txinako seme-alaba bakarraren politika izan da; gaur egun, Txina beste edozein lurralde baino azkarrago zahartzen ari da eta haur bakarraren erabakia arazo handiak sortzen ari da.
Egoerari aurre egiteko modu bat izan liteke populazioa orekatzea, gazte asko dauden lekuetatik odol berria behar duten lurretara jendea mugitu. Baina gobernuek, baita gaia ikertu dutenek ere, aitortu dute horrelako mugimenduek zailtasunak sortzen dituztela, batez ere, etorkinak jende heldua direnean, gizarteratzea zailagoa delako eta sortu ohi diren gatazkak zailak konpontzeko.
Gizateriak, historian zehar izan duen desafio handiena du seguruenera, asmatu beharko baitu inoiz izandako bide arrakastatsuena nola eten amildegira eraman ez dezan.
Zure interesekoa izan daiteke
Pentagonoak kargutik kendu du AEBko Armadako Estatu Nagusiko burua
Erasoen gorakadaren erdian, Randy Georgek agintea utzi du eta Trumpek bere erretorika belizista areagotu du.
Artemis II misio espaziala Ilargira bidean da jada
Bidaia tripulatuak bueltan dira Ilargira, 50 urteren ostean, baina oraingoan ez da ilargiratzerik aurreikusi.
Trumpek kargutik kendu du Pam Bondi fiskal nagusia, Espstein auziaren kudeaketarekin hainbat desadostasun izan ostean
AEBko presidenteak 2024ko azaroan jarri zuen karguan, baina denbora horretan hainbat enfrentamendu izan dituzte. Todd Blanchek ordezkatuko du Bondi, Trump presidente izan aurretik jasotako lau inputazio penaletan defendatu zuen abokatuak, alegia.
Amazonek Bahrainen duen zentro baten aurkako erasoa egin duela aldarrikatu du Iranek
Irango Guardia Iraultzaileak Microsoft, Apple, Google, Meta, Boeing, Tesla eta beste 14 enpresaren aurkako erasoak egiteko mehatxua egin zuen asteartean, Iranen kontrako "operazio terroristetan parte hartzea" leporatuta.
Erreskate faltsuak gauzatzen zituen sare bat desegin dute Nepalen
Mendizaleei iruzur egiten saiatzen ziren, beharrezkoak ez ziren ebakuazio medikoen bidez. Agintariek faltsututako 171 erreskate baieztatu dituzte 2022tik 2025era. Ikerketak zabalik jarraitzen du, eta ez da baztertzen kaltetuen kopurua handitzea.
Texasko petrolioak ia % 13 egin du gora, gerra laster amaitzeko zantzurik ez dagoelako
Trumpen azken agerraldiak gerra azkar amaitzeko itxaropena zapuztu du inbertsiogileen artean. Wall Streetek % 1,28 egin du behera, Trumpek Irani "gogor" erasotzen jarraituko duela iragarri ostean.
Artemis II-ko komuna, Ilargira bueltatzeko misioa kolokan jarri duen ustekabea
Tripulazioak akats bat antzeman zuen Orion ontziko hondakinen sisteman. Hala ere, arazoa konpondu zuten, aireratu eta ordu batzuk geroago, misioa arriskuan jarri gabe.
Albiste izango da: "Artemis II" ilargi-bidaia, NAN digitala mugikorrean eta Balmasedako prozesioa
Orain-eko albisteen laburpena, minutu batean.
AEB Iranen dituen helburuak betetzetik gertu dagoela ziurtatu du Trumpek, eta eraso gehiago iragarri ditu
AEBko presidenteak aste gutxi barru aurreikusten du gerraren amaiera, eta Ormuzko itsasartea "modu naturalean" irekiko dela dio. Bien bitartean, Teheranek ukatu egin du su-etena eskatu izana.
"Artemis II" aireratu da Ilargira bidean
NASAko tripulazioa Lurreko orbitan erabat sartu da, eta 10 eguneko bidaiari ekin dio. Gorabehera txikiak izan dira jaurtiketan, baina konpondu dituzte.