Lotsa
Pertsona bakoitzak neurri ezberdina du lotsarekiko, azken finean gure baitan sortzen delako, eta egoera askotan ez delako azaleratzen eragile arrazionalen ondorioz. Guri gertatutako zerbaitek lotsa gaitzake, ustekabekoren batek, ohore urraketak, portaera desegokiak. Baina gertakizun berdinen aurrean ezberdina da guztion erantzuna, irizpide, aurreiritzi eta azken finean moral arau diferenteak ditugulako zorionez. Hala ere, gehienok marra zehatzak finkatuko genituzke lotsaren, eta batez ere auzo-lotsaren mugak ezartzeko eskatuko baligukete.
Baina azken egun hauetan Munduko boteretsuenen jokabideak, eta batez ere potentzia nagusiko presidenteak berriro guztiok harritu gaitu lotsaren arrastorik ez duela erakutsi digulako. Estatu Batuetako Kongresuan Donald Trumpek eskua ukatu zion Ordezkarien Ganberako presidenteari, eta, horrek, gero hitzaldia biltzen zuten orriak banan-banan apurtu zituen guztien aurrean. Bi keinu hauen erdian, presidente estatubatuarrak erdi egi eta gezur borobilez jositako hitzaldia egin zuen. Bere burua neurri gabe goraipatu eta amerikarren lorpen guztien eragile eta jabe bihurtu zituen bere lana eta jarduera politikoa.
Aurten lau urte beteko ditu agintean, bizirik gaudenok ezagutu dugun Estatu Batuetako presidente bitxienak. Harridura eragin zuen errepublikanoen hautagaien lehian sartu izanak; txundituta utzi gintuen garaipenak; eta, zurtuta geratu ginen, horrelako pertsona batek Estatu Batuetako nondik norakoak erabakiko zituela ohartu ginenean. Harrezkero, zirkuko espektakulua bailitzan bakoitzean handiagoa egin du, aurrekoa gainditzeko bulkada eutsiezinak bultzatuko balu bezala.
Bera harro azaltzen da edozeini, gorriarazi eta bat-batean desagertzeko gogoa piztuko liokena egin ondoren. Soziologoek, psikologoek, giza portaeran adituek, politikaz omen dakitenek aztertu dute presidentearen egunerokotasuna eta azken lau urte hauetan egin duena, eta gehienentzat sinesgaitza da haren jokaera; ulertezina boto-emaileen hautaketa eta oraindik presidenteak herritarren % 45aren onarpena izatea.
Aste honetan ikusi ahal izan dugu gainera, hain boteretsua bihurtzen den pertsonaiak noraino zabal lezakeen bere kutsadura, noraino behartzen dituen beste batzuk sekula egingo ez lituzkeenak egitera, lotsagarriena eta arbuiagarriena normala bihurtu arte. Horrelako pertsonaien eraginez, ia konturatu gabe, gezurra egia bihurtzen dugu, zentzua irauli eta izugarrikeriak zilegi.
Zure interesekoa izan daiteke
Pentagonoak kargutik kendu du AEBko Armadako Estatu Nagusiko burua
Erasoen gorakadaren erdian, Randy Georgek agintea utzi du eta Trumpek bere erretorika belizista areagotu du.
Artemis II misio espaziala Ilargira bidean da jada
Bidaia tripulatuak bueltan dira Ilargira, 50 urteren ostean, baina oraingoan ez da ilargiratzerik aurreikusi.
Trumpek kargutik kendu du Pam Bondi fiskal nagusia, Espstein auziaren kudeaketarekin hainbat desadostasun izan ostean
AEBko presidenteak 2024ko azaroan jarri zuen karguan, baina denbora horretan hainbat enfrentamendu izan dituzte. Todd Blanchek ordezkatuko du Bondi, Trump presidente izan aurretik jasotako lau inputazio penaletan defendatu zuen abokatuak, alegia.
Amazonek Bahrainen duen zentro baten aurkako erasoa egin duela aldarrikatu du Iranek
Irango Guardia Iraultzaileak Microsoft, Apple, Google, Meta, Boeing, Tesla eta beste 14 enpresaren aurkako erasoak egiteko mehatxua egin zuen asteartean, Iranen kontrako "operazio terroristetan parte hartzea" leporatuta.
Erreskate faltsuak gauzatzen zituen sare bat desegin dute Nepalen
Mendizaleei iruzur egiten saiatzen ziren, beharrezkoak ez ziren ebakuazio medikoen bidez. Agintariek faltsututako 171 erreskate baieztatu dituzte 2022tik 2025era. Ikerketak zabalik jarraitzen du, eta ez da baztertzen kaltetuen kopurua handitzea.
Texasko petrolioak ia % 13 egin du gora, gerra laster amaitzeko zantzurik ez dagoelako
Trumpen azken agerraldiak gerra azkar amaitzeko itxaropena zapuztu du inbertsiogileen artean. Wall Streetek % 1,28 egin du behera, Trumpek Irani "gogor" erasotzen jarraituko duela iragarri ostean.
Artemis II-ko komuna, Ilargira bueltatzeko misioa kolokan jarri duen ustekabea
Tripulazioak akats bat antzeman zuen Orion ontziko hondakinen sisteman. Hala ere, arazoa konpondu zuten, aireratu eta ordu batzuk geroago, misioa arriskuan jarri gabe.
Albiste izango da: "Artemis II" ilargi-bidaia, NAN digitala mugikorrean eta Balmasedako prozesioa
Orain-eko albisteen laburpena, minutu batean.
AEB Iranen dituen helburuak betetzetik gertu dagoela ziurtatu du Trumpek, eta eraso gehiago iragarri ditu
AEBko presidenteak aste gutxi barru aurreikusten du gerraren amaiera, eta Ormuzko itsasartea "modu naturalean" irekiko dela dio. Bien bitartean, Teheranek ukatu egin du su-etena eskatu izana.
"Artemis II" aireratu da Ilargira bidean
NASAko tripulazioa Lurreko orbitan erabat sartu da, eta 10 eguneko bidaiari ekin dio. Gorabehera txikiak izan dira jaurtiketan, baina konpondu dituzte.