Beldurraren beldurra
Arrazoia omen da gizaki egiten gaituena, baina itxuraz une garrantzitsuetan, historiaren pasarte gogoangarriak idazten direnean, grina, desioa, beldurra, pasioa azken finean, nagusitzen da. Ongizatea berriz orekan ei dago, barne indarrak arrazoia suntsitu gabe atsedenerako aukera ematen digunean.
Baina guzti hauek hitzak besterik ez dira, egoera larrietan izuak arrazoia itsutzen duelako. Informazio gehien dugun garaian bizi gara, zalantzaren bat dugunean Internetera jotzen dugu iluntasuna argitu diezagun, bitartekaririk gabe jakin nahi dugu zer den egia eta zer gezurra. Agian horrexegatik, gero eta gehiago kostatzen zaigu zuzena eta okerra bereiztea, datu pilaketak mesfidantza dakar, eta nahasmenak beldurra.
Erabat sinesgaitza da Txinan sortutako gaitzak eragin duen hondamendia. Adituek, ikerlariek, Osasunaren Nazioarteko erakundeek mezu zehatzak eta gehienetan lasaigarriak zabaldu dituzte. Gaitzaren hilkortasun-tasa txikia da, kutsadura gehienak Wuhan hirian eta inguruan gertatu dira. Hildako gehienek, ia guztiek, lehendik beste gaitzen bat zuten. Pertsona osasuntsuek ez dute aparteko arazorik izan behar gaitza iristen bazaie, gainditzeko. Txinatik kanpo ez dago inongo kezkarik, are gutxiago Europan, ez delako ia inor kutsatu eta gaixotu direnak eragozpenik gabe sendatu direlako. Alferrik.
Kongoko Errepublika Demokratikoan 3.000 pertsona hil ditu elgorriak, baina horrek ez gaitu kezkatu, gehienok ez dugu horren berri izan. Txinan 1.400 miloi biztanle izanik hildako kopurua txikia dela behin eta berriz esateak ez du inongo eraginik, ezta gripeak urtero jende gehiago hiltzen duela hemen, adierazteak ere. Erabaki dugu gaitza arriskutsua dela eta jatetxe txinatarretara joateari utzi diogu, Txinatik iritsitako guztia susmagarri bihurtu zaigu, txinatarrak beraiek ere errudunen taldean sartu, eta inongo beharrik gabe aurpegia babesteko maskara guztiak agortu ditugu.
Behi eroen gaitza zabaldu zenean okela kontsumoa asko jeitsi zen, gizakiarentzako arriskurik ez bazegoen ere. Hegazti gripeak min handia egin zien oilasko okelaren ekoizle eta saltzaileei. Txertoak dira gaitzen kontra egin dugun aurkikuntza handiena eta bikainena, hala ere jende askok uste du kaltegarriak direla, seme-alabak eta haien inguruan dauden guztiak arriskuan jartzeko ez dute eragozpenik izaten.
Gezurrak eta albiste faltsuak, benetakoak baino errazago sinisten ditugu itxuraz, izua eta ezinegona lasaitasuna eta oreka baino atseginagoak bailiran. Beldurra libre omen da, baina beldur horrek muga gabe, eta batez ere arrazoirik gabe zabaltzen denean neurri gabeko kaltea eragiteaz gain, batez ere guztion askatasuna urratzen du.
Zure interesekoa izan daiteke
Adimen artifizialaren gobernantza eztabaidagai Indian: Silicon Valleyeko erraldoiak eta nazioarteko agintariak New Delhin bildu dira
Sam Altman (OpenAI), Sundar Pichai (Google) eta Jensen Huang (Nvidia) lider teknologikoak batu dira goi-bileran.
Epsteinen paperetan jasotakoak gizateriaren kontrako krimentzat har daitezkeela esan du NBEk
Inpunitate osoz aritzen zen enpresa kriminal baten aurrean gaudela diote kasua aztertu duten errelatoreek. Sexu-esklabotza, bortxazko desagertzea, tortura edota feminizidioa bezalako delituak egon direla erakusten duten gertakariak daudela ziurtatu dute.
Nola gauzatuko du Israelek Zisjordaniako lurren erregistroa?
Jerusalem ekialdean prozesu bera hasi zenetik, eraginpeko lurren % 1 baino ez da palestinarren izenean erregistratu.
Rubioren hitzetan, AEBk ez du Europa basailu izatea nahi, "aliatu sendo bat" baizik
Bestalde, Atzerri eta Segurtasun gaietako europar idazkari nagusi Kaja Kallasek azken hilabeteotan Trumpen Gobernuak egindako kritikei erantzun die. "Batzuek aurkakoa badiote ere, Europa eroria ez da hiltzen ari den zibilizazio bat", esan du, eta gaineratu du gero eta jende gehiagok batu nahi duela "Europaren klubera".
Ultraeskuinaren gertuko gazte bat kolpeka hil izanak politika giroa nahasi du Frantzian
23 urteko matematikako ikasle katolikoa zen Quentin, eta larunbatean zendu zen, jasotako kolpeen ondorioz eta bi egun koman eman ostean. Lyongo Fiskaltza gertakari horren nondik norakoak ikertzen ari da.
Israelek Zisjordaniako eremu zabalak Estatuaren zati gisa erregistratu ditu, 1967tik lehen aldiz
Palestinako Aginte Nazionalak salatu duenez, Palestinako lurralde gehiena 'de facto' anexionatu du.
Alemaniak, Frantziak, Erresuma Batuak, Suediak eta Herbehereek Navalni oposizioko burua toxina batekin hiltzea leporatu diote Errusiari
Pozoia, jatorriz Ekuadorko igel batek ekoizten duena, ez dago "modu naturalean" Errusian. Von der Leyenek estatu errusiarraren jokabide "terrorista" salatu du.
Rubiok AEBen eta Europaren arteko harremanak hurbildu nahi ditu baina kontinente zaharrak independentzia sustatu nahi du
Marco Rubio AEBetako Estatu idazkariak Europarekiko harremanak goraipatu ditu larunbat honetan Municheko Segurtasun Konferentzian, eta arindu egin du herrialdeko presidenteorde J.D. Vancek duela urtebete emandako hitzaldi gogorraren tonua.
Zelenskik esan du Ukraina erdibitzeak ez duela benetako bakerik ekarriko
AEBk bultzatzen dituen bake-negoziazioek arrakasta izan dezaten ahal duen guztia egiteko prest agertu da Ukrainako presidentea, baita hauteskundeak berehala deitzeko ere, bi hilabeteko su-etena bermatzen bada.
Europa indartzeko eta AEBrekiko harremana bideratzeko deia egin du Merzek, potentzia handien garaian
Alemaniako kantzilerrak europarren aldeko deia egin du Municheko Segurtasun Konferentziaren (MSC) irekiera ekitaldian. 120 herrialdetako 200 estatuburu, gobernuburu eta ministro biltzen ditu hitzordu garrantzitsu horrek.