Demokrazia
Demokrazia zer den galdetuko baligukete, gehienok esango genuke herriaren gobernua, edo herriak azken hitza duen sistema politikoa dela. Hori nola gauzatzen den zehaztu beharko bagenu, batzuek esango lukete botoen bidez aukeratutako ordezkariek hartuko luketela antolaketaren erantzukizuna; beste batzuek, aldiz, demokrazia zuzena aldarrikatuko lukete, bitartekaririk gabea.
Baina, horrelako sistema batean parte hartzea orekatua izan dadin, derrigorrezkoa da gehienok aukera bertsuak izatea. Ikasteko, ditugun dohainak garatzeko, bizimodu duina izateko aukera ez da hutsetik sortzen, horretarako gizarteak antolatutako egiturak eta erakundeak behar ditugu, eta horrek dirua eskatzen du.
Gaur egungo gizarteak anitzak, nahasiak eta konplexuak dira. Arazoen konponbideek eta erakundeen eraketak, era askotako ahaleginak eskatzen dituzte, baina azken finean helburua aukera berdintasuna bada, beharren arabera jaso beharko dute batzuek eta duten ahalmenaren neurrian jarri besteek. Eta hori zerga sistema egoki baten bidez lor daiteke bakarrik, ondo antolatutakoa, eta noski bakoitzak dituen erantzukizunak beteaz bideratutakoa.
Onurak eta kalteak ekarri dizkigun globalizazioak, lehen genituen arazoak eta abantailak neurri gabe handitu ditu besteak beste. Indartsuenek, aberatsenek, boteretsuek inoiz baino aukera gehiago dute legeak eta estatuen mugak eta arauak saihesteko. Ahulenek aldiz betiko lekuan segitzen dute, teknologia bakarrik ez delako nahiko ametsak egi bihurtu eta betiko oztopoak gainditzeko.
Egoera honetan, gainera, paradoxak eta ekimen kontrajarriak gero eta ugariagoak dira. Bakarkako interesek, edo talde txikienenek jende kopuru handien ahalbideak urratu eta mugatzen dituzte. Leku batean ona eta egokia dena, aldi berean, hondamendi bilaka liteke handik urruti. Demokrazia deitu izan duguna bera, kontrolaezina bihurtu zaigu, ustez kudeatu beharko zuketen esparrua menderaezina bihurtu zaielako gure ordezkariei. Urrutikoa hurbildu bazaigu ere harrapaezina da gehienontzako.
Demokrazia hitza hitzetik hortzera erabiltzen dugu, hori baita zuzen eta oker darabiltzaten arteko bereizketa egiteko bide errazena. Baina, taldeari egin diezaiokegun ekarpen eraginkorrena hitzen eta boto txartelen gainetik dago, ongizate gizartearen oinarria eta euskarri nagusia zergak direlako, besteak ahaztu gabe, baina bakoitzak dagokionaren araberako aitorpena eginez.
Zure interesekoa izan daiteke
Pentagonoak kargutik kendu du AEBko Armadako Estatu Nagusiko burua
Erasoen gorakadaren erdian, Randy Georgek agintea utzi du eta Trumpek bere erretorika belizista areagotu du.
Artemis II misio espaziala Ilargira bidean da jada
Bidaia tripulatuak bueltan dira Ilargira, 50 urteren ostean, baina oraingoan ez da ilargiratzerik aurreikusi.
Trumpek kargutik kendu du Pam Bondi fiskal nagusia, Espstein auziaren kudeaketarekin hainbat desadostasun izan ostean
AEBko presidenteak 2024ko azaroan jarri zuen karguan, baina denbora horretan hainbat enfrentamendu izan dituzte. Todd Blanchek ordezkatuko du Bondi, Trump presidente izan aurretik jasotako lau inputazio penaletan defendatu zuen abokatuak, alegia.
Amazonek Bahrainen duen zentro baten aurkako erasoa egin duela aldarrikatu du Iranek
Irango Guardia Iraultzaileak Microsoft, Apple, Google, Meta, Boeing, Tesla eta beste 14 enpresaren aurkako erasoak egiteko mehatxua egin zuen asteartean, Iranen kontrako "operazio terroristetan parte hartzea" leporatuta.
Erreskate faltsuak gauzatzen zituen sare bat desegin dute Nepalen
Mendizaleei iruzur egiten saiatzen ziren, beharrezkoak ez ziren ebakuazio medikoen bidez. Agintariek faltsututako 171 erreskate baieztatu dituzte 2022tik 2025era. Ikerketak zabalik jarraitzen du, eta ez da baztertzen kaltetuen kopurua handitzea.
Texasko petrolioak ia % 13 egin du gora, gerra laster amaitzeko zantzurik ez dagoelako
Trumpen azken agerraldiak gerra azkar amaitzeko itxaropena zapuztu du inbertsiogileen artean. Wall Streetek % 1,28 egin du behera, Trumpek Irani "gogor" erasotzen jarraituko duela iragarri ostean.
Artemis II-ko komuna, Ilargira bueltatzeko misioa kolokan jarri duen ustekabea
Tripulazioak akats bat antzeman zuen Orion ontziko hondakinen sisteman. Hala ere, arazoa konpondu zuten, aireratu eta ordu batzuk geroago, misioa arriskuan jarri gabe.
Albiste izango da: "Artemis II" ilargi-bidaia, NAN digitala mugikorrean eta Balmasedako prozesioa
Orain-eko albisteen laburpena, minutu batean.
AEB Iranen dituen helburuak betetzetik gertu dagoela ziurtatu du Trumpek, eta eraso gehiago iragarri ditu
AEBko presidenteak aste gutxi barru aurreikusten du gerraren amaiera, eta Ormuzko itsasartea "modu naturalean" irekiko dela dio. Bien bitartean, Teheranek ukatu egin du su-etena eskatu izana.
"Artemis II" aireratu da Ilargira bidean
NASAko tripulazioa Lurreko orbitan erabat sartu da, eta 10 eguneko bidaiari ekin dio. Gorabehera txikiak izan dira jaurtiketan, baina konpondu dituzte.