Albiste da
Pentagonoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

AEBk hiru objektu hegalari ezezagunen bideoak desklasifikatu ditu

Iturri ez ofizialetatik jada zabalduta zeuden hiru bideo dira, AEBko Armadako pilotuek grabatuak.
18:00 - 20:00
Objektu hegalari ezezagunak agertzen diren hiru bideo desklasifikatu dituzte AEBk

Pentagonoak Armadako pilotuek grabatutako objektu hegalari ezezagunen (OHE) hiru bideo desklasifikatu zituen atzo, 2004koa bata eta 2015ekoak beste biak.

Defentsa Departamentuak azaldu duenez, bideoak argitaratu dituzte "zirkulazioan dauden bideoak egiazkoak diren edo ez argitzeko". 2007tik eta 2017tik sarean dauden irudi horien inguruan, "bideoetan ikusten den aireko fenomeno ezezagun gisa sailkatuta" dagoela adierazi du AEBko Armadak.

2004ko bideoa lekukoetako batek berak zabaldu zuen 2007an, eta gero beste biekin batera argitaratu zituzten To The Stars Academyk (TTSA) eta The New York Times egunkariak 2017ko abenduan eta 2018ko martxoan, hurrenez hurren.

2019an, AEBko Armadak onartu egin zuen irudiak benetakoak zirela, baina orain arte ez ditu ofizialki zabaldu.

Lehenengo grabazioan, "FLIR1" deiturikoan, objektu luzanga bat ikus daiteke, sentsoreetatik kanpo abiadura hartzen.

"Gimball" izeneko bideoan, 2015ekoan, tripulazioko kide bat entzuten da "Begira gauza horri!" esaten, eta haizearen aurka zihoala ematen zuela azaldu zuten gero.

Azkenik, urte bereko "Go Fas”" bideoan, uraren gainean dagoen objektu hegalari bat ikusten da, eta "Zer demontre da hori?" galdetzen entzuten zaie militarrei.

Albiste gehiago mundua

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Jende multzo baten kontra egin du auto batek Los Angelesen eta 30 zauritu utzi ditu, zazpi egoera kritikoan

Gutxienez 30 pertsona zauritu dira, horien artean zazpi egoera kritikoan eta sei larri, gaur goizaldean Los Angelesen (AEB), auto batek harrapatuta. Poliziaren bozeramaileak jakinarazi duenez, ibilgailu bat 02:00ak aldera (11:00ak Euskal Herrian) The Vermont Hollywood kontzertu-aretora sartzeko zain zegoen jendearen kontra joan da. Ustezko erasotzaileak, jatorri hispaniarreko gizon batek, hainbat pertsonarekin eztabaidatu zuen Vermont Hollywood barruan, eta, ondoren, lokaletik atera zen eta "arrazoiren batengatik, espaloian jendea harrapatzea erabaki zuen", esan du Horacio Aguirre Los Angeleseko Polizia Departamentuko sarjentuak The Washington Post egunkarian.

Gehiago kargatu