Istiluak izan dira bart Azpeitian gazte batzuen eta polizia agenteen artean, eta bi ertzain zauritu dira
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailak gertakaria gaitzetsi du, eta elkartasun osoa adierazi die agenteei. EUSPEL, ESAN eta ERNE sindikatuek gogor kritikatu dituzte gertakariak. Arratsaldean ehunka lagun bildu dira Azpeitiko plazan Gaztetxeak deitutako protesta bilkuran.
Azpeitiko Udaltzaingoa. Artxiboko irudia.
Bart gauean, istiluak izan dira Azpeitian gazte talde baten eta polizia agenteen artean. Gertakariak bi ertzain arin zauritu utzi ditu.
Ertzaintzak azaldutakoaren arabera, istiluak larunbat goizaldeko 4ak aldera hasi dira, Ertzaintzaren patruila batek gazte bat identifikatu eta isuna proposatu ostean, hiri-altzarietan pintadak egiteagatik. Handik gutxira, gazte talde handi batek Udaltzaingoaren bulegoetara jo eta agenteei eraso omen die, polizia-etxea ere erasotuz. Egoera bideratzeko Ertzaintzaren esku hartzea beharrezkoatzat hartu dute.
Azkenik, udaleko zinegotzi batek bitartekotza lanak egin behar izan ditu egoera baretzeko eta taldea sakabanatzeko.
Bi ertzain arin zauritu dira istiluetan. Horregatik, Ertzaintzak diligentziak ireki ditu, eta auzia agintaritza judizialera eramango da.
Bestalde, Nagore Alkorta Azpeitiko alkateak babesa helarazi die bart lanean zeuden udaltzainei, eta lasaitasun mezu bat bidali nahi izan du. Hala eta guztiz ere, Ertzaintzaren segurtasun dispositiboa "neurriz kanpokoa" izan dela azpimarratu du.
"Gure udaltzainek babes falta sentitu dute, eta Ertzaintzari deitu diote (...) bueltan, Ertzaintzaren izugarrizko segurtasun dispositiboa izan da (...). Oraindik informazioa falta zaigu, baina guretzat tenstioak areagotzeko jarrerak ez dira onargarriak", gaineratu du Alkortak.
Amaitzeko, alkateak dei egin die azpeitiarrei hastear diren jaiak kolektibo guztiekiko errespetuz bizitzeko.
Eusko Jaurlaritza: "Gertakari onartezinak"
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailak Azpeitian izandako gertakariak gaitzetsi ditu.
"Gure gizartean lekurik ez duten eta bizikidetzaren aurkako gertakari oso larriak eta onartezinak dira", adierazi du Segurtasun sailak jasotakoa salatuz.
Euskal gizarteari eskatzen diogu horrelako gertaerak ez onartzeko eta gaitzesteko. Guztion esku dago, gizarte gisa dugun betebeharra da, profesionaltasunez babesten gaituztenak babestea.
Horrekin batera, Eusko Jaurlaritzak elkartasuna adierazi die Azpeitiko Udaltzaingoko eta Ertzaintzako agenteei.
EUSPEL: “Utzikeriaren ondorio”
Euskal Polizien Elkartasuna (EUSPEL) sindikatuak salatu du Azpeitiko Udaltzaingoaren egoera eta gertatutakoa "utzikeriaren, inprobisazioaren eta inbertsio faltaren ondorio" dela azpimarratu du.
Horregatik, sindikatua lau neurri exijitu ditu: Lehenik, berehalako ikerketa eta arduradunen identifikazioa; bigarrenik, erantzukizun penalak ezartzea egileei; hirugarrenik, baliabide tekniko eta gizatiarren berehalako hornidura; eta, azkenik, agenteentzako babes instituzional eraginkorra eta erreala.
ESAN: "Gertaera onartezinak"
ESANek, Azpeitiko Udaltzaingoan nagusi den sindikatuak, irmo salatu ditu "onartezinak diren gertaerak, langile publikoen eta bizikidetasun demokratikoaren aurkako eraso zuzena baitira".
Sindikatuak alkatearen eta Udal Gobernuaren "gaitzespen publikoa, argia eta anbiguotasunik gabea" eskatu du, baita "Udaltzaingoaren plantilla lehenbailehen indartzea" eta dotazioa ere.
ERNE: "Autoritate printzipioa berreskuratu behar dugu"
ERNE Udaltzaingoa sindikatuak "salaketa eta gaitzespen irmoa" adierazi du sare sozialetan, "bart Azpeitian izandako gertakarien aurrean", eta "babes eta elkartasun osoa" adierazi die "kaltetutako lankide guztiei".
Sare sozialetan argitaratutako mezu batean, sindikatuak "autoritate printzipioa berreskuratzearen" alde egiten du, eta, horretarako, dioenez, "funtsezkoa da politikarien eta epaileen lana". Halaber, azpimarratu dutenez, herritarren segurtasuna mantentzeko eta pertsona guztiek jai-guneez gozatu ahal izatea bermatzeko "funtsezkoa da Euskal Poliziari material modernoak (taser), prestakuntza egokia eta giza-baliabide gehiago" eskura jartzea.
Azpeitiko Gaztetxea: "Poliziaren gehiegikeria"
Azpeitiko Gaztetxeak, ordea, agenteei leporatu die gertatutakoa eta "poliziaren gehiegikeria" salatu du.
Gaztetxearen arabera, gazte taldeak ez zituen agenteak ezta polizia-etxea erasotu. Azaldu dutenez, istilua gazte bat pila kontenedore batean rotulagailu batekin margotzeagatik indentifikatu ostean sortu ziren. Hori horrela, gazte talde batek gertatutakoa salatzeko hurbildu zen komisaldegira. Orduan, ertzain patrullek bertan ziren gazteak erasotu eta jipoitu omen zituen.
Ehunka lagun bildu dira arratsaldean Gaztetxeak deitutako elkarretaratzera, "Poliziaren gehiegikeriaren aurrean, Gazteok antoltu" lelopean.
Zure interesekoa izan daiteke
Errenteriako hilerrian izandako lapurreten eta txikizioen ustezko egilea identifikatu eta epailearen esku utzi dute
Zentolengo hilerri zaharrean gertatu ziren lapurreta eta txikizioak abuztuaren 1etik 2rako goizaldean. Orotara, egileak 181 hilobi eta horma-hilobietako elementuak lapurtu edo hondatu zituen.
Arrotxapea hegoaldeko 24 orduko eremu laranja martxan jarri da
Neurriak Iruñeko auzo horretako araututako 5.307 aparkalekuetatik 1.760 bati eragingo die, eta eremua arintzea eta bizilagunentzako aparkalekuak askatzea du helburu.
Hil egin da Morean erreskatatu zuten 25 urteko neska
25 urteko gaztea zortzi egunez egoera kritikoan egon ostean hil da. Moreako baltsatik (Beriain) atera zuten. Abuztuaren 23an erreskatatu zuten, hurrengo egunean hil zen 20 urteko mutilarekin batera. Heriotza horrekin, zortzi lagun hil dira uda honetan Nafarroako bainu-esparruetan itota.
Albiste izango dira: Ceutarako premiazko laguntza, dieselaren eta gasolinaren prezioen beherapena eta Bazka Mahaiaren bilera
Orainek gaur landuko dituen albiste nagusiak, bi hitzetan.
Urzainkiko baso-sutea berpiztu egin da
Sutea abuztuaren 14an piztu zen, eta joan den astean kontrolpean hartzea lortu zuten.
Ehunka neskatok kale gorrian jarraitzen dute Ceutan
Espainiako Gobernuak behin-behineko harrera-zentro bat zabaldu du astelehen honetan hipikarako Ceutako gunean, eta horra bideratu dituzte 320 emakume eta neskato. Hala ere, leku gehiago behar dute, eta askok hilabete daramate kalean.
Berdintasun Ministerioaren datuen arabera, 21 sexu-eraso izan dira Ceutan
Hala ere, Fiskaltzak 23 eraso zenbatu ditu, eta bederatzi biktima adingabeak direla ohartarazi du, 14 eta 17 urte bitartekoak.
Espainiako Futbol Federazioa ugalkortasun klinika batekin akordioa ixtekotan dago, jokalariek etorkizunean ama izateko aukerak izan ditzaten
Gero eta emakumezko kirolari gehiagok obozitoak atera eta gordetzeko hautua egiten dute. Europako liga eta klub askok akordioak dituzte ugalkortasun klinikekin, eta, nahi izanez gero, jokalariari aukera hori eskura jartzen diote.
Errepidea behera etorri da eta Guardia Zibilak gidari bati ateratzen lagundu dio, Sartagudan
Agenteek egiaztatu dutenez, gidaria, 67 urteko Sartagudako bizilaguna, ez da zauritu eta ez dute ospitalera eraman behar izan.
Harrera Sareak Donostiako Udalaren "jarrera erabat diskriminatzailea eta arrazista" salatu du
Elkarteak adierazi du ezin dela "elkartasuna zelatatzea, jazartzea eta zehapenekin mehatxatzea normalizatu", "laguntzea ez baita delitua".