Norabideen zalantzak
Ohiturek eta egunerokotasunak erakusten dizkigute gure bidearen mugak, marra gaindiezinak. Sakoneko aldaketak egiteko urteak, belaunaldiak eta, batez ere, ziurtasuna behar izan ohi dugu.
Orain, berriz, ustekabean eta bat batean, sendoa eta iraunkorra omen zen guztia hankaz gora geratu zaigu, inolaz ere espero ez genuen astinduaren ondorioz. Egun gutxitan onartu eta egokitu behar izan dugu sekula ezagutu gabeko egoeratara, itxialdi amaigabeetara, elkarbizitzaren alor eta une harrigarrienetara. Eta, gainera, esan digute hemendik aurrera ezer ez dela berdin izango, betikoak iruditzen zitzaizkigun portaerek eta jokaerek ez dutela balio, begiratzeko, ukitzeko, ibiltzeko, hitz egiteko, usaintzeko erak beste batzuk izango direla hemendik aurrera.
Gizakiok jainkoak eta erlijioak sortu omen genituen heriotzaz jabetu ginenean, hilkorrak ginela egiaztatu genuenean. Berriro ere, herioak aurpegia erakutsi digu eta edozer gauza egiteko prest gaude beste alde batera begira dezan, gugan begiak jarri ez ditzan. Agintariek, adituek, sendagileek diote zomorro ikusezina oso kutsakorra dela, ondorioz, besteekiko harremanetan orain artekoak ez duela balio.
Ezingo ditugu ukitu. Musua iraganeko gertutasun adierazpena bihurtu da, orain bestearengandik urruti kokatu beharra dugu. Ez dakigu nola erakarri ahal izango ditugun besteak segurtasun tarteak urratu gabe. Sexu harremanak oso arriskutsuak bihurtu omen dira, are gehiago bestearen osasun partea ezagutzen ez badugu. Alde batetik bestera mugitzea nekezagoa izango da, benetako arrazoiak izan beharko ditugu, eta, beti ere, baldintza zorrotzen pean egin beharko ditugu gure joan etorriak. Agintariek, eta ez bakarrik osasun arlokoek, une oro gure berri izan beharko dute, besteentzat arriskutsu bihurtu ez gaitezen eta besteek arriskupean jarri ez gaitzaten.
Orain arte egin behar izan dugun gehiena gure borondatez onartu dugu, ontzat eman ditugu agintariek hartutako neurriak norberarentzat eta beste guztientzat egokiak iruditu zaizkigulako. Ikuskizun da, hala ere, hain denbora gutxian horrelako aldaketa handiak egin behar izateak gugan eta gizartean izango duen eragina, nola moldatuko garen bizitza guztian arrunta zena salbuespen bihurtzen denean. ”Normaltasuna” ez da itzuliko eta oraindik ez dakigu zertara ohitu beharko dugun.
Zure interesekoa izan daiteke
Pentagonoak kargutik kendu du AEBko Armadako Estatu Nagusiko burua
Erasoen gorakadaren erdian, Randy Georgek agintea utzi du eta Trumpek bere erretorika belizista areagotu du.
Artemis II misio espaziala Ilargira bidean da jada
Bidaia tripulatuak bueltan dira Ilargira, 50 urteren ostean, baina oraingoan ez da ilargiratzerik aurreikusi.
Trumpek kargutik kendu du Pam Bondi fiskal nagusia, Espstein auziaren kudeaketarekin hainbat desadostasun izan ostean
AEBko presidenteak 2024ko azaroan jarri zuen karguan, baina denbora horretan hainbat enfrentamendu izan dituzte. Todd Blanchek ordezkatuko du Bondi, Trump presidente izan aurretik jasotako lau inputazio penaletan defendatu zuen abokatuak, alegia.
Amazonek Bahrainen duen zentro baten aurkako erasoa egin duela aldarrikatu du Iranek
Irango Guardia Iraultzaileak Microsoft, Apple, Google, Meta, Boeing, Tesla eta beste 14 enpresaren aurkako erasoak egiteko mehatxua egin zuen asteartean, Iranen kontrako "operazio terroristetan parte hartzea" leporatuta.
Erreskate faltsuak gauzatzen zituen sare bat desegin dute Nepalen
Mendizaleei iruzur egiten saiatzen ziren, beharrezkoak ez ziren ebakuazio medikoen bidez. Agintariek faltsututako 171 erreskate baieztatu dituzte 2022tik 2025era. Ikerketak zabalik jarraitzen du, eta ez da baztertzen kaltetuen kopurua handitzea.
Texasko petrolioak ia % 13 egin du gora, gerra laster amaitzeko zantzurik ez dagoelako
Trumpen azken agerraldiak gerra azkar amaitzeko itxaropena zapuztu du inbertsiogileen artean. Wall Streetek % 1,28 egin du behera, Trumpek Irani "gogor" erasotzen jarraituko duela iragarri ostean.
Artemis II-ko komuna, Ilargira bueltatzeko misioa kolokan jarri duen ustekabea
Tripulazioak akats bat antzeman zuen Orion ontziko hondakinen sisteman. Hala ere, arazoa konpondu zuten, aireratu eta ordu batzuk geroago, misioa arriskuan jarri gabe.
Albiste izango da: "Artemis II" ilargi-bidaia, NAN digitala mugikorrean eta Balmasedako prozesioa
Orain-eko albisteen laburpena, minutu batean.
AEB Iranen dituen helburuak betetzetik gertu dagoela ziurtatu du Trumpek, eta eraso gehiago iragarri ditu
AEBko presidenteak aste gutxi barru aurreikusten du gerraren amaiera, eta Ormuzko itsasartea "modu naturalean" irekiko dela dio. Bien bitartean, Teheranek ukatu egin du su-etena eskatu izana.
"Artemis II" aireratu da Ilargira bidean
NASAko tripulazioa Lurreko orbitan erabat sartu da, eta 10 eguneko bidaiari ekin dio. Gorabehera txikiak izan dira jaurtiketan, baina konpondu dituzte.