Premia
Klima aldaketaren aurkako borrokan konpromiso zehatzak eta zailak hartu dituzte herrialde gehienek, auzi honetan atzerapenetarako tokirik ez dagoelako. Asko dira onartutako neurriak eta agindutako helburuak, besteak beste, plastikoaren erabilera murriztu beharra dagoela aitortu dute guztiek. Baina, bat batean, ukaezina eta atzeraezina zirudiena, geroko utzi beharra dugu, plastikoa bihurtu delako gaitza uxatzeko ezinbesteko baliabidea.
Eskularruak behar ditugu, aurpegia babestu, mahai tresnak eten gabe aldatu eta guztietan osagai bera aurkitzen dugu. Orain dela bi urte, 127 herrialdek arauak eguneratu zituzten, erabilera bakarreko poltsak debekatzeko eta, oro har, plastikoa gutxiago erabili eta ahal genuen guztia birziklatzeko. Orain, zomorro ikusezinak erakutsi digu lehentasunak beste batzuk direla. Plastiko ekoizleek legeak aldatu eta arauak arintzeko eskaria egin dute, eta, orain, presionatzeko egokieran dira. Eskuz egin beharreko birziklatzea debekatu egin dute, kutsatzeko arriskuagatik, eta ,ondorioz, horretan diharduten lantegiak itxita daude.
Anabasa nagusitu arte, urtean 300 miloi tona plastiko ekoizten genituen, 8 miloi zuzenean itsasora doaz, itsas hondora eta kutsadura izaki bizi guztietara zabaltzen dute. Segundoro 200 kilo zabor botatzen ditugu itsasora eta Europan plastikoaren erdia ere ez dugu birziklatzen, zer esanik ez Afrikan, Asian edo Amerikan.
Ingurumena babestu eta klima aldaketari aurre egitea omen dira gure premiazko eginbeharrak, baina ustekabean hedatu den beldurrak lehentasunak aldatu ditu, bizirik segitzeak, inoiz iritsi liteken arriskuak baino indar eta eragin handiagoa duelako. Munduari so egiteko era aldatu digu gaitzak, aldi berean agerian utzi du zer iruditzen zaigun garrantzitsua eta zer bigarren mailakoa. Bizia, osasuna, zaindu gaitzaten eskubidea, gertutasuna, ingurukoen berotasuna … Horiek omen direlako benetan axola zaizkigunak, barneak mugi arazten dizkigutenak.
Zure interesekoa izan daiteke
Pentagonoak kargutik kendu du AEBko Armadako Estatu Nagusiko burua
Erasoen gorakadaren erdian, Randy Georgek agintea utzi du eta Trumpek bere erretorika belizista areagotu du.
Artemis II misio espaziala Ilargira bidean da jada
Bidaia tripulatuak bueltan dira Ilargira, 50 urteren ostean, baina oraingoan ez da ilargiratzerik aurreikusi.
Trumpek kargutik kendu du Pam Bondi fiskal nagusia, Espstein auziaren kudeaketarekin hainbat desadostasun izan ostean
AEBko presidenteak 2024ko azaroan jarri zuen karguan, baina denbora horretan hainbat enfrentamendu izan dituzte. Todd Blanchek ordezkatuko du Bondi, Trump presidente izan aurretik jasotako lau inputazio penaletan defendatu zuen abokatuak, alegia.
Amazonek Bahrainen duen zentro baten aurkako erasoa egin duela aldarrikatu du Iranek
Irango Guardia Iraultzaileak Microsoft, Apple, Google, Meta, Boeing, Tesla eta beste 14 enpresaren aurkako erasoak egiteko mehatxua egin zuen asteartean, Iranen kontrako "operazio terroristetan parte hartzea" leporatuta.
Erreskate faltsuak gauzatzen zituen sare bat desegin dute Nepalen
Mendizaleei iruzur egiten saiatzen ziren, beharrezkoak ez ziren ebakuazio medikoen bidez. Agintariek faltsututako 171 erreskate baieztatu dituzte 2022tik 2025era. Ikerketak zabalik jarraitzen du, eta ez da baztertzen kaltetuen kopurua handitzea.
Texasko petrolioak ia % 13 egin du gora, gerra laster amaitzeko zantzurik ez dagoelako
Trumpen azken agerraldiak gerra azkar amaitzeko itxaropena zapuztu du inbertsiogileen artean. Wall Streetek % 1,28 egin du behera, Trumpek Irani "gogor" erasotzen jarraituko duela iragarri ostean.
Artemis II-ko komuna, Ilargira bueltatzeko misioa kolokan jarri duen ustekabea
Tripulazioak akats bat antzeman zuen Orion ontziko hondakinen sisteman. Hala ere, arazoa konpondu zuten, aireratu eta ordu batzuk geroago, misioa arriskuan jarri gabe.
Albiste izango da: "Artemis II" ilargi-bidaia, NAN digitala mugikorrean eta Balmasedako prozesioa
Orain-eko albisteen laburpena, minutu batean.
AEB Iranen dituen helburuak betetzetik gertu dagoela ziurtatu du Trumpek, eta eraso gehiago iragarri ditu
AEBko presidenteak aste gutxi barru aurreikusten du gerraren amaiera, eta Ormuzko itsasartea "modu naturalean" irekiko dela dio. Bien bitartean, Teheranek ukatu egin du su-etena eskatu izana.
"Artemis II" aireratu da Ilargira bidean
NASAko tripulazioa Lurreko orbitan erabat sartu da, eta 10 eguneko bidaiari ekin dio. Gorabehera txikiak izan dira jaurtiketan, baina konpondu dituzte.