Bide beretik
Gaitzak, berriz, ez du mugarik errespetatu, ez du arrazarik bereiztu, ez du aberastasunaren arabera jokatu, guztiok parekatu gaitu.
Hori egiaztatu ondoren, bazirudien portaera batzuk alda zitezkela, irizpide batzuk gaurkotuko genituela, baina berehala ohartu gara adierazpen nabarmenenak leuntzeko orduan ere, ez dugula tutik ikasi. Estatu Batuetan beltzek bigarren mailako herritar izaten segitzen dute, polizia askok uste du edozer gauza egin dakiekeela eta portaera batzuek ez dutela zigorrik izango. Horrek ez luke aparteko garrantzirik izango, leku askotako polizien pentsamoldea delako, gainean beraiek baino pentsaera baztertzaileagoa eta arrazistagoa duen presidentea ez balute. Eta bertako Auzitegi Gorenak, behin eta berriz, polizien aldeko epaiak eman ez balitu, poliziak babestu nahiean krimenak zilegi bihurtu dituztelako.
Australian egun hauetan, poliziaren gehiegikeriaren adierazle izan den gertakariak hautsak harrotu ditu. Poliziak 16 urteko mutil aborigena jipoitu du eta bertako komunikabideek herrialde honen historia gogoratu digute. Aborigen horiek orain dela 40-50 mila urte iritsi ziren Australiara, europarrak, aldiz, orain dela 250. Britaina Handitik soldaduak, marinelak eta presoak bidali zituzten; batez ere, XVIII.mendean bertara iritsi zirenean 600 tribu aborigen eta 170 hizkuntza inguru hitzegiten zituzten, gehienak galdu egin dira.Urtetan lur haien jabe izandakoei ez zieten hiritartasuna onartu 1967 arte, ordura arte ezin zuten lur jabe izan, eta gizartearen azken mailetan dira, segregazio poloitikaren ondorioz. Gaur egun, Australiako biztanleen %3 izanik,kartzelatan dauden gazteen erdia aborigenak dira eta adineko pertsonen %35. Langabezia, alkohoilismoa eta familia indarkeria dira gaur egun nagusi Australiako aborigenen artean.
Brasilen jendea kalera irten da egun hauetan, arrazakeria eta poliziaren gehiegikeria gaitzesteko. Beltzak eta pobreak dira han baztertuak, eta gehienetan gauza bera dira Brasilgo beltz asko eta asko pobreak direlako. Koronabirusak errukirik gabe astindu du Brasil, baina horrek ez du poliziaren indarkeria urritu. Delitu gutxiago izan dira pandemiaren ondorioz, baina polizien hillketek gora egin dut; Rio de Janeiron bakarrik 290 pertsona hil dituzte polizien operazioetan azken bi hilabetetan. Iaz, berriz, 6.000 izan ziren poliziak hildako pertsonak, ustez delituen kontrako borrokan.
Zorigaitzak parekatu omen gaitu historian zehar, elkartasuna une larrienetan, gure ezina agerian geratzen denean sortzen zaigulako, baina, egun hauetan ez dirudi hori denik joera. Arauak ez dira hobetu, arautu beharrekoa goitik behera aldatu bada ere.
Zure interesekoa izan daiteke
Pentagonoak kargutik kendu du AEBko Armadako Estatu Nagusiko burua
Erasoen gorakadaren erdian, Randy Georgek agintea utzi du eta Trumpek bere erretorika belizista areagotu du.
Artemis II misio espaziala Ilargira bidean da jada
Bidaia tripulatuak bueltan dira Ilargira, 50 urteren ostean, baina oraingoan ez da ilargiratzerik aurreikusi.
Trumpek kargutik kendu du Pam Bondi fiskal nagusia, Espstein auziaren kudeaketarekin hainbat desadostasun izan ostean
AEBko presidenteak 2024ko azaroan jarri zuen karguan, baina denbora horretan hainbat enfrentamendu izan dituzte. Todd Blanchek ordezkatuko du Bondi, Trump presidente izan aurretik jasotako lau inputazio penaletan defendatu zuen abokatuak, alegia.
Amazonek Bahrainen duen zentro baten aurkako erasoa egin duela aldarrikatu du Iranek
Irango Guardia Iraultzaileak Microsoft, Apple, Google, Meta, Boeing, Tesla eta beste 14 enpresaren aurkako erasoak egiteko mehatxua egin zuen asteartean, Iranen kontrako "operazio terroristetan parte hartzea" leporatuta.
Erreskate faltsuak gauzatzen zituen sare bat desegin dute Nepalen
Mendizaleei iruzur egiten saiatzen ziren, beharrezkoak ez ziren ebakuazio medikoen bidez. Agintariek faltsututako 171 erreskate baieztatu dituzte 2022tik 2025era. Ikerketak zabalik jarraitzen du, eta ez da baztertzen kaltetuen kopurua handitzea.
Texasko petrolioak ia % 13 egin du gora, gerra laster amaitzeko zantzurik ez dagoelako
Trumpen azken agerraldiak gerra azkar amaitzeko itxaropena zapuztu du inbertsiogileen artean. Wall Streetek % 1,28 egin du behera, Trumpek Irani "gogor" erasotzen jarraituko duela iragarri ostean.
Artemis II-ko komuna, Ilargira bueltatzeko misioa kolokan jarri duen ustekabea
Tripulazioak akats bat antzeman zuen Orion ontziko hondakinen sisteman. Hala ere, arazoa konpondu zuten, aireratu eta ordu batzuk geroago, misioa arriskuan jarri gabe.
Albiste izango da: "Artemis II" ilargi-bidaia, NAN digitala mugikorrean eta Balmasedako prozesioa
Orain-eko albisteen laburpena, minutu batean.
AEB Iranen dituen helburuak betetzetik gertu dagoela ziurtatu du Trumpek, eta eraso gehiago iragarri ditu
AEBko presidenteak aste gutxi barru aurreikusten du gerraren amaiera, eta Ormuzko itsasartea "modu naturalean" irekiko dela dio. Bien bitartean, Teheranek ukatu egin du su-etena eskatu izana.
"Artemis II" aireratu da Ilargira bidean
NASAko tripulazioa Lurreko orbitan erabat sartu da, eta 10 eguneko bidaiari ekin dio. Gorabehera txikiak izan dira jaurtiketan, baina konpondu dituzte.