Esanahia
Hitz askoren esanahia zehaztea ez da erraza izaten, besteak beste bakoitzak nahi duen kutsua eman ohi diolako. Horietako bat, zalantzarik gabe “demokrazia” da. Hitzetik hortzera erabiltzen dugu, oso gutxi dira gaur egun euren burua demokratatzat ez duten talde eta erakundeak. Programen edukiak eta egitasmoak arakatu ezkero, herritarren parte hartzea hitz hutsak direla egiaztatu arren, izenburuan demokrazia hizki handiz erakutsiko digute beti. Hori hala izanik, kasu honetan, beste askotan bezalaxe, errezagoa izan ohi da zerbait zer ez den zehaztea, zer izan nahi duen finkatzea baino.
Aste honetan Errusian, Vladimir Putin presidenteak, Konstituzioa aldatzeko erreferenduna antolatu du, berez demokraziaren adierazle nagusia beharko zukeena, aurrez finkatutako helburuak berresteko tresna bilakatu da. Putinek nahi arte egon ahal izango du agintean, herritarrek onartutakoari esker. Oposizioak iruzur lotsagarria izan dela adierazi du; Putinen iritziz demokraziaren gardentasunaren seinale ukaezina izan da. Turkian, Tayip Erdogan presidenteak Konstituzioa aldatzeko erreferenduna antolatu zuen, hemen ere bere boterea eta eskumenak indartu eta beste erakunde guztiak ahultzeko asmotan.
Antzerako adibideak nahi adina ditugu Munduan zehar, tresna demokratikoa dela diote batzuek eta besteek, herritarren borondatearen adierazle nagusia, baina gero eta gehiagotan erabiltzen ari dira, botoa eman duten herritar horien parte hartzea mugatzeko eta eskubideak murrizteko. Bizi ditugun garai arraro hauetan, horrelako murrizketak herrialde guztietan ikusi ditugu, ”gure onerako” izan omen dira, gaitzari aurre egin ahal izateko boterea esku gutxitan uztea onartu dugu, lortu beharreko helburuak hala eskatzen zuelako. Baina aldi berean egiaztatu dugu urraezinak ziruditen eskubideak alde batera utz litezkela, halabeharrez izan bada ere.
Jakin badakigu egoera zenbaitetan aldarrikapenak baztertu eta pertsona ororen segurtasuna, ongizatea edo onura norberaren asmo eta nahien gainetik jarri beharra dagoela. Baina, adi egon beharra dugu ezer ziurtatutzat ez jotzeko. Gure borondatez onartu dugu, egiten duguna, nahi duguna eta nahiko genukeena sakelean daramagun tresnatxoaren bidez kontrola diezaizkigutela. Gure onerako delakoan, zer onartzeko prest gauden aztertu beharko genuke agian.
Zure interesekoa izan daiteke
Israelek gutxienez bost pertsona hil ditu UNRWAk Gazako iparraldean duen eskola baten inguruan egindako eraso batean
Dagoeneko ia 1.300 palestinar hil dira Zerrendan Israelgo Armadaren esku 2025eko urrian indarrean sartu zen su-etenaz geroztik.
Marokoko ministro batek Ceuta eta Melillaren “askapenaz” hitz egin du Mohamed VI.aren aurrean
Bi hiri autonomoei buruz hitz egin du, Afrikako iparraldeko lurralde hori 1580an Espainiaren subiranotasunaren mende egon aurretik Ceutan jaiotako bi aditu islamiko aipatuta.
Ormuzen aldi baterako igarobide seguru bat irekiko dutela laster aurreikusi du Omanek
Iranek eta Omanek negoziazio teknikoekin jarraituko dute itsas ibilbide iraunkor bati buruzko akordio bat lortzeko, bai eta informazioa trukatzeko, itsas trafikoa kudeatzeko eta nabigazio- eta segurtasun-zerbitzuak emateko mekanismoak ezartzeko ere.
1.500 haurrek igeriketa-ikastaro doakoen amaiera ospatu dute Gazako itsasoan bainu handi bat hartuz
Astearte honetan, 1.500 haur palestinar elkarrekin sartu dira itsasora Gazako hegoaldeko Mawasi hondartzan udako doako igeriketa-ikastaroak amaitu dituztela ospatzeko. Eskolak Tantesh Akademiak antolatu ditu, eta 1999tik darama haurrei igerian irakasten. Familiak hondartza ondoan kanpin-dendetan eta egoera gogorrean bizi diren arren, akademiak eskolak ematea lortu du, hondartzan bertan behin-behineko igerilekuak eraikita.
Merzek herrialdeak erregistratutako azken dron erasoen arduradunak zigortuko dituela agindu du
Alemaniako agintariek astearte honetan jakinarazi dutenez, hirugarren drone bat aurkitu dute Leipzigeko aireportutik gertu; hilabete hasieran lehergailuz kargatutako beste bi artefaktu aurkitu zituzten inguru horretan bertan.
Singapurrek 47.000 euro emango ditu seme-alaba bakoitzeko, jaiotza-tasa sustatzeko asmoz
Familiei zuzendutako neurriek, halaber, hobekuntzak dakartzate etxebizitzan, haurtzaindegietan eta seme-alabak hazteko baimenetan. Laguntza-paketea 2026an jaio diren edo 1-17 urte betetzen dituzten Singapurreko haur guztiei zabalduko zaie.
Tornado batek gutxienez 40 zauritu eta 300 etxe kaltetu ditu Frantziako hegoaldean
40 pertsona baino gehiago zauritu dira eta 15 ospitaleratu dituzte. Gainera, bi lagun Pomas herritik falta dira, Aude departamenduan, Frantziako hegoaldean.
Trumpek % 50era igoko ditu Kanadako automobilen eta beste produktu batzuen gaineko muga-zergak
Trumpen arabera, erabaki horren arrazoia da Kanadak AEBko nekazarien produktuen gainean ezartzen dituen zergak. Ildo horretatik, Kanadako lehen ministroak nabarmendu du bere herrialdea AEBren "funtsezko hornitzailea" dela, batez ere energia, mineral jakin batzuen eta hornidura-kateetarako ezinbesteko produktuen arloan.
AEBk zigorrekin mehatxatu ditu Iranekin lotura ekonomikoak dituzten herrialdeak
AEBko Altxorraren idazkariak ohartarazi duenez, Teheranekin negoziatzen duen "inor ez dago salbuetsita" zeharkako zigorren jomuga izatetik.
EBk onartu egin du Ukrainari 6.100 milioi ematea, misilak eta aire-defentsarako sistemak erosteko
Boluntarioen Koalizioak Ukrainako aireko defentsak premiaz indartzeko konpromisoa hartu du. Bilera egin dute astelehen honetan.