Lehia basatia
Koronabirusak eragindako krisia oraindik amaitu ez bada ere, ondorengoari buruzko aurreikuspenak, iritziak eta iragarpenak ugariak eta mota guztietakoak izan dira. Hainbeste eta hain ezberdinak izanik, horietariko batzuk beteko dira derrigorrez, baina ziur aski gizakion jardueran ohikoak diren kontraesanak nagusituko dira, onena eta okerrena nahastuz.
Gaitzaren astinduak eragindako beldurraren ondorioz, Mundu guztiko ikerlariak, zientzialariak eta adituak lanean hasi ziren irtenbideen bila. Dirudienez historian zehar ez da sekula izan horrelako ahaleginik helburu bakar baten bila. Itxuraz etsai amorratuak izan direnek, arerio sutsuek edo lankide gorrotatuenek elkarrekin lan egitea onartu dute, helburuaren garrantziak eta handitasunak zentzugabeko bihurtu dituelako borroka antzu horiek.
Gaur egun ehundik gora omen dira birusaren aurkako txertoaren bila egiten ari diren ahaleginak. Diru asko jarri dute gobernuek eta farmazeutikek, zientzialari prestatuenak gau eta egun lanean ari dira lasaitasuna eta normaltasuna itzuliko digun sendagaiaren bila. Badirudi ohartu garela gizateria osoa bat dela, hurkoaren sufrimendua gurea dela Eta birusak erakutsi digun ahuldadeak iraganeko akatsak ezabatuko dituela… Baina agian kontua beste bat da.
Hortaz dakitenek diote txertoa arma nuklearrak baino tresna indartsuagoa bilaka litekeela lehendabizi aurkitzen duenarentzat. Eskuratzen duen herrialdeak aukera izango duela besteei baldintzak jarri eta etekin ikusgarria ateratzeko lorpenari. Itxialdiko egunetan etorkizuna asmatzen ahalegindu ziren askok zioten hobeak izango ginela, horrelako izurriteak zuzeneko eragina izango zuela gizakion portaeran, elkartasuna eta besteekiko errespetua nagusituko zirela, edo gutxienez orain arte ez bezalako garrantzia izango zutela.
Baina krisiak sortu duen desoreka bakoitzeko egiaztatu dugu hori ez dela beteko,betiko maltzurkeria eta joko zikina direla giza jokamoldearen eragile nagusiak. Gaitzari aurre egiteko tresnak behar izan ditugunean indarra eta eragina izan dira nagusi,albokoa edo urrutikoa baino lehenago iristeko ekoizleengana.Botikaren batek eraginkortasuna erakutsi duenean, boteretsuenek ahal izan duten guztia erosi dute, kontutan hartu gabe, botika horren gabeziak beste gaixotasun batzuk dituztenengan izango duen eragina… Hori ikusita pentsa liteke zer egingo duen txertoa lortzen duen lehenak… ala ez?
Zure interesekoa izan daiteke
Pentagonoak kargutik kendu du AEBko Armadako Estatu Nagusiko burua
Erasoen gorakadaren erdian, Randy Georgek agintea utzi du eta Trumpek bere erretorika belizista areagotu du.
Artemis II misio espaziala Ilargira bidean da jada
Bidaia tripulatuak bueltan dira Ilargira, 50 urteren ostean, baina oraingoan ez da ilargiratzerik aurreikusi.
Trumpek kargutik kendu du Pam Bondi fiskal nagusia, Espstein auziaren kudeaketarekin hainbat desadostasun izan ostean
AEBko presidenteak 2024ko azaroan jarri zuen karguan, baina denbora horretan hainbat enfrentamendu izan dituzte. Todd Blanchek ordezkatuko du Bondi, Trump presidente izan aurretik jasotako lau inputazio penaletan defendatu zuen abokatuak, alegia.
Amazonek Bahrainen duen zentro baten aurkako erasoa egin duela aldarrikatu du Iranek
Irango Guardia Iraultzaileak Microsoft, Apple, Google, Meta, Boeing, Tesla eta beste 14 enpresaren aurkako erasoak egiteko mehatxua egin zuen asteartean, Iranen kontrako "operazio terroristetan parte hartzea" leporatuta.
Erreskate faltsuak gauzatzen zituen sare bat desegin dute Nepalen
Mendizaleei iruzur egiten saiatzen ziren, beharrezkoak ez ziren ebakuazio medikoen bidez. Agintariek faltsututako 171 erreskate baieztatu dituzte 2022tik 2025era. Ikerketak zabalik jarraitzen du, eta ez da baztertzen kaltetuen kopurua handitzea.
Texasko petrolioak ia % 13 egin du gora, gerra laster amaitzeko zantzurik ez dagoelako
Trumpen azken agerraldiak gerra azkar amaitzeko itxaropena zapuztu du inbertsiogileen artean. Wall Streetek % 1,28 egin du behera, Trumpek Irani "gogor" erasotzen jarraituko duela iragarri ostean.
Artemis II-ko komuna, Ilargira bueltatzeko misioa kolokan jarri duen ustekabea
Tripulazioak akats bat antzeman zuen Orion ontziko hondakinen sisteman. Hala ere, arazoa konpondu zuten, aireratu eta ordu batzuk geroago, misioa arriskuan jarri gabe.
Albiste izango da: "Artemis II" ilargi-bidaia, NAN digitala mugikorrean eta Balmasedako prozesioa
Orain-eko albisteen laburpena, minutu batean.
AEB Iranen dituen helburuak betetzetik gertu dagoela ziurtatu du Trumpek, eta eraso gehiago iragarri ditu
AEBko presidenteak aste gutxi barru aurreikusten du gerraren amaiera, eta Ormuzko itsasartea "modu naturalean" irekiko dela dio. Bien bitartean, Teheranek ukatu egin du su-etena eskatu izana.
"Artemis II" aireratu da Ilargira bidean
NASAko tripulazioa Lurreko orbitan erabat sartu da, eta 10 eguneko bidaiari ekin dio. Gorabehera txikiak izan dira jaurtiketan, baina konpondu dituzte.