Itzulerak
Theodor Adorno filosofo alemanak zioen, Auschwitzen ondoren poesia idaztea ankerkeria zela, han bizi izandakoaren ondoren lirika ez zela posible, ez zegoela mundu honetan arinkerietarako lekurik. Bizi dugunaren, bizi izandakoaren eta datorkigunaren ondoren zeri buruz idatzi eta jardun ahal izango dugu?
Ezagutzen genuen gehiena suntsitu duenaz hitz egiteak aspertu egiten gaitu. Eguna joan eta eguna etorri kontu bera entzuteaz eta elkarrizketetan korapilo horretatik ezin askatu izateaz gogaituta gaude.Baina zertaz hitz egin daiteke etorkizuna, etorkizun hurbilena ere lainopean dagoenean? Zer esan dakioke besteari, oinarrizkoa, euskarri guztiak kolokan dituenean? Nora begiratu beharra dago hondamendia ez ikusteko?
Udak ezagutu ditugun opor berezienak eta arraroenak ekarri dizkigu. Ezin izan dugu betikoa egin, guztia alboratu dugu sasoi hobeen zain, baina ustez ohikora itzuli behar genuenean guztia lekuz kanpo dago eta itxuraz iristear dagoenak ilundu egingo ditu aurreikuspen beltzenak. Bereizketarik gabe mundu guztia astindu eta hankaz gora jarri duen krisi honek zer erakutsiko digun ez dakigu. Ziur aski ez gara hobeak izango, antzerako arazoak iristen zaizkigunean oker beretsuak egingo ditugu, horma beraren kontra talka egingo dugu behin eta berriz… Baina zerbait ikasi dugu, ez garela gai arazoen garrantzia neurtzeko bete betean harrapatzen ez bagaitu.
Gehienok ezagutu dugun krisi beldurgarrienari, osasuna, ekonomia, harremanak, bizitza bera arriskuan jarri dituen hondamendiari ez diogu duen larritasuna aitortu. Ez dugu uste gertatzen ari zaiguna horrenbestekoa denik. Pasako dela eta gu ez gaituela aurrean eramango pentsatzen dugu. Ulergaitzak dira herrialde gehienetan jende askok izandako portaerak. Egia da askok eta askok ezin dituztela oinarrizko segurtasun arauak bete, ezinezkoa zaiela arauak eta aginduak betetzea bizia babestu nahiean bizitza galduko dutelako. Baina herrialde aberatsetan herritar askoren, onartzen duguna baino askoz gehiagoren, jokaera harrigarria da, ezjakintasuna erakusten duelako edo okerragoa litzatekena arduragabekeria onartezina.
Jokabide guztiak ez dira berdinak izan, baina zenbait herrialdeko politikoena lotsagarria izan da. Ez bakarrik gaitzaren larritasuna gutxietsi dutenena, hauek euren burua utzi dute nabarmen. Baina nola da posible hain denbora gutxian horrelako aldaketa sakonak izan direnean, bizimodua egun batetik bestera goitik behera egokitu behar izan dugunean, balioak eta baloreak kolokan jarri zaizkigunean, gertatzen ari zaiguna izendatzeko hitzik gabe geratu garenean, politiko askok eta askok ezer gertatu ez balitz bezala aritzea egoera arduraz kudeatzea beraiei dagokiela ez ohartzea?
Zure interesekoa izan daiteke
Pentagonoak kargutik kendu du AEBko Armadako Estatu Nagusiko burua
Erasoen gorakadaren erdian, Randy Georgek agintea utzi du eta Trumpek bere erretorika belizista areagotu du.
Artemis II misio espaziala Ilargira bidean da jada
Bidaia tripulatuak bueltan dira Ilargira, 50 urteren ostean, baina oraingoan ez da ilargiratzerik aurreikusi.
Trumpek kargutik kendu du Pam Bondi fiskal nagusia, Espstein auziaren kudeaketarekin hainbat desadostasun izan ostean
AEBko presidenteak 2024ko azaroan jarri zuen karguan, baina denbora horretan hainbat enfrentamendu izan dituzte. Todd Blanchek ordezkatuko du Bondi, Trump presidente izan aurretik jasotako lau inputazio penaletan defendatu zuen abokatuak, alegia.
Amazonek Bahrainen duen zentro baten aurkako erasoa egin duela aldarrikatu du Iranek
Irango Guardia Iraultzaileak Microsoft, Apple, Google, Meta, Boeing, Tesla eta beste 14 enpresaren aurkako erasoak egiteko mehatxua egin zuen asteartean, Iranen kontrako "operazio terroristetan parte hartzea" leporatuta.
Erreskate faltsuak gauzatzen zituen sare bat desegin dute Nepalen
Mendizaleei iruzur egiten saiatzen ziren, beharrezkoak ez ziren ebakuazio medikoen bidez. Agintariek faltsututako 171 erreskate baieztatu dituzte 2022tik 2025era. Ikerketak zabalik jarraitzen du, eta ez da baztertzen kaltetuen kopurua handitzea.
Texasko petrolioak ia % 13 egin du gora, gerra laster amaitzeko zantzurik ez dagoelako
Trumpen azken agerraldiak gerra azkar amaitzeko itxaropena zapuztu du inbertsiogileen artean. Wall Streetek % 1,28 egin du behera, Trumpek Irani "gogor" erasotzen jarraituko duela iragarri ostean.
Artemis II-ko komuna, Ilargira bueltatzeko misioa kolokan jarri duen ustekabea
Tripulazioak akats bat antzeman zuen Orion ontziko hondakinen sisteman. Hala ere, arazoa konpondu zuten, aireratu eta ordu batzuk geroago, misioa arriskuan jarri gabe.
Albiste izango da: "Artemis II" ilargi-bidaia, NAN digitala mugikorrean eta Balmasedako prozesioa
Orain-eko albisteen laburpena, minutu batean.
AEB Iranen dituen helburuak betetzetik gertu dagoela ziurtatu du Trumpek, eta eraso gehiago iragarri ditu
AEBko presidenteak aste gutxi barru aurreikusten du gerraren amaiera, eta Ormuzko itsasartea "modu naturalean" irekiko dela dio. Bien bitartean, Teheranek ukatu egin du su-etena eskatu izana.
"Artemis II" aireratu da Ilargira bidean
NASAko tripulazioa Lurreko orbitan erabat sartu da, eta 10 eguneko bidaiari ekin dio. Gorabehera txikiak izan dira jaurtiketan, baina konpondu dituzte.