Beldurra
Estatu Batuetan poliziak George Floyd gizonezko beltza hil zuenetik kaleak sutan dira. Poliziaren kontrako protestak hiri ugaritara zabaldu dira, polizia hori babesteko prest dauden milizia armatuak ugaritu, eta gatazka giroak aspaldi ezagutu gabeko itxura hartu du. Egun eta aste hauetan asko dira, gertaera hauen zergatiei buruzko azalpenak eman dituzten aditu, jakintsu eta irakasleak. Arrazoi ezberdinak, batzuk kontrajarriak entzun eta irakurri ditugu, eta seguruenik gehienak zentzudunak eta oinarritutakoak dira. Baina urrutitik jasotzen dugun inpresioa da indarkeria askoren eragile nagusia beldurra dela.
Aurten Estatu Batuetako poliziek 750 pertsona hil dituzte atxilotzera joan direnean edo susmagarriak iruditu zaizkielako. Herena beltzak ziren, baina hilketa kopuru honek erakusten du polizia asko beldurrez bizi direla. Estatu Batuetan biztanle adina arma dago zibilen esku. Edozeinek izan lezake bat, poliziek badakite eta sarri nahiago dute errugabea zauritu edo hiltzea beraiek erortzea baino. Beldur horrek ez du inolaz ere zilegi bihurtzen polizia askoren ankerkeria, neurri gabeko indar erabilera eta bereziki beltzekiko duten amorrua.
Afganistenen eta Iraken soldadu estatubatuarrek, eta orohar bertan izan diren soldadu atzerritar gehienek neurriz kanpoko jokaerak izan dituzte. Batzuk erabat arbuiagarriak, torturak eta atxilotu ondorengo hilketak, baina beste batzuk beldurrak eragindakoak. Iraken egondako soldaduek kontatu dute edozein lekutan, edozein izan zitekeela erasotzaile. Gizonek, emakumeek eta haurrek eraman zezaketelako lehergailua soinean eta soldaduen ondoan eztanda arazi.
Azken urtetako gerra gehienak ez ohikoak dira, ez dira armadek armaden kontra egindakoak, armadek talde irregularrak eta zehaztu gabeko etsaien kontrakoak baizik. Soldaduek diote askoz beldurgarriagoak direla hauek, etsaia eta arriskua garbi identifikatuta dauden gatazkak baino.
Estatu Batuetan izua nagusitzen ari da alde guztietan. Lanpostua eta estatusa galdu litzaketelako zuri askoren artean. Gehiegitan beltza den gaizkileari. Okerretik okerragora erortzekoa beltz askoren eta etorkinen artean. Koronabirusa, krisi ekonomikoa, etorkizuna beltza eta oraina iluna… Lurrikara bortitzak astindu du, orain dela gutxi arte herrialde sendoena eta indartsuena zirudiena, horrek egiak ezabatu eta dardara zabaldu du.
Beldurrak mugitu izan du Mundua, inperio indartsuenak bota zituzten barbaro asko, beste batzuengandik ihesi zetozen bota zuten hormaren kontra talka egin zutenean.
Zure interesekoa izan daiteke
Pentagonoak kargutik kendu du AEBko Armadako Estatu Nagusiko burua
Erasoen gorakadaren erdian, Randy Georgek agintea utzi du eta Trumpek bere erretorika belizista areagotu du.
Artemis II misio espaziala Ilargira bidean da jada
Bidaia tripulatuak bueltan dira Ilargira, 50 urteren ostean, baina oraingoan ez da ilargiratzerik aurreikusi.
Trumpek kargutik kendu du Pam Bondi fiskal nagusia, Espstein auziaren kudeaketarekin hainbat desadostasun izan ostean
AEBko presidenteak 2024ko azaroan jarri zuen karguan, baina denbora horretan hainbat enfrentamendu izan dituzte. Todd Blanchek ordezkatuko du Bondi, Trump presidente izan aurretik jasotako lau inputazio penaletan defendatu zuen abokatuak, alegia.
Amazonek Bahrainen duen zentro baten aurkako erasoa egin duela aldarrikatu du Iranek
Irango Guardia Iraultzaileak Microsoft, Apple, Google, Meta, Boeing, Tesla eta beste 14 enpresaren aurkako erasoak egiteko mehatxua egin zuen asteartean, Iranen kontrako "operazio terroristetan parte hartzea" leporatuta.
Erreskate faltsuak gauzatzen zituen sare bat desegin dute Nepalen
Mendizaleei iruzur egiten saiatzen ziren, beharrezkoak ez ziren ebakuazio medikoen bidez. Agintariek faltsututako 171 erreskate baieztatu dituzte 2022tik 2025era. Ikerketak zabalik jarraitzen du, eta ez da baztertzen kaltetuen kopurua handitzea.
Texasko petrolioak ia % 13 egin du gora, gerra laster amaitzeko zantzurik ez dagoelako
Trumpen azken agerraldiak gerra azkar amaitzeko itxaropena zapuztu du inbertsiogileen artean. Wall Streetek % 1,28 egin du behera, Trumpek Irani "gogor" erasotzen jarraituko duela iragarri ostean.
Artemis II-ko komuna, Ilargira bueltatzeko misioa kolokan jarri duen ustekabea
Tripulazioak akats bat antzeman zuen Orion ontziko hondakinen sisteman. Hala ere, arazoa konpondu zuten, aireratu eta ordu batzuk geroago, misioa arriskuan jarri gabe.
Albiste izango da: "Artemis II" ilargi-bidaia, NAN digitala mugikorrean eta Balmasedako prozesioa
Orain-eko albisteen laburpena, minutu batean.
AEB Iranen dituen helburuak betetzetik gertu dagoela ziurtatu du Trumpek, eta eraso gehiago iragarri ditu
AEBko presidenteak aste gutxi barru aurreikusten du gerraren amaiera, eta Ormuzko itsasartea "modu naturalean" irekiko dela dio. Bien bitartean, Teheranek ukatu egin du su-etena eskatu izana.
"Artemis II" aireratu da Ilargira bidean
NASAko tripulazioa Lurreko orbitan erabat sartu da, eta 10 eguneko bidaiari ekin dio. Gorabehera txikiak izan dira jaurtiketan, baina konpondu dituzte.