Epaileak
Demokrazia egokia eta orekatua izan dadin, botere ezberdinen arteko askatasuna eta menpekotasun eza derrigorrezkoak dira. Herrialde gehienetan hala ere eragozpenak izan ohi dira botere judizialeko ordezkariak aukeratzerako orduan. Herritarrok parlamentariak aukeratzen ditugu, hauek gobernua izendatu behar dute, baina epaileen kasuan beti sortu izan dira zalantzak. Zeinek du epaile erakundeetako kideak hautatzeko zilegitasuna? Munduan zehar mota guztietako erak dituzte, batzuetan herritarrek aukeratzen dituzte zuzenean epaileak, beste batzuetan parlamentuak eta gehienetan,ordezkari kopuru bat epaileek beraiek aukeratzen dituzte eta bestea parlamentuek izendatu.
Justizia erakunde gorenek berebiziko eragina dute, erabakitzeko eskumena eta gehienetan azken hitza dutelako legearen edukia eta konstituzioen esanahia finkatzerakoan. Herritar arrunten kasuetan,erakunde judizialen osaketak ez luke berez aparteko eraginik izan behar,baina politikoak badira epai-bideetan daudenak,auzitegian aurkituko dituztenak aldekoak izatea nahiago dute.Horregatik sarriegi pentsaera erabakigarriagoa izan da,prestakuntza eta egokitasuna baino.
Egun hauetan Estatu Batuetara begira gaude, Auzitegi Goreneko epaile bat hil delako eta ordezkoa jarri behar dutelako.Gorenak 9 kide ditu,bizi guztirako izendatzen dituzte eta presidenteari dagokio erabakia hartzea,Senatuaren oniritzia ezinbestekoa izanik.Ez dakigu zer esango duten Donald Trumpi buruz historia liburuek,baina zalantzarik gabe XXI. mendeko presidente erabakigarrienen zerrendan jarri beharko lukete,bere agintaldian Goreneko hiru epaile izendatuko dituelako.
Normalean presidente guztiek egoera honetan ahalegin berezia egin dute hautatutako epailea,bere joera politikotik gertu egon arren,pertsona zuhur eta zentzuduna izan dadin.Gero gainera,ardura bizi guztirako izanik,epaile hauek askatasun osoa dute erabakiak hartzeko.Horren adierazle,behin baino gehiagotan berez kontserbadoreen taldean leudeken epaileek erabaki aurrerakoiak hartu dituztela,kontutan hartuta egin behar zutenak luze iraungo zuela eta jende askorengan izango zuela eragina.Epaile hauek gainera prestakuntza egokia izan ohi dute,izen ona kideen artean eta ez dute kontrako jarrera nabarmenik eragin behar.
Baina Trump ezberdina da. Gizartearen oreka eta ongizatea ez zaizkio gehiegi axola,bere interesek mugitzen dute bakar bakarrik. Horregatik izendatu dituen bi epaileak,eta aurki aukeratuko duena oso kontserbadoreak dira,dogmatikoak eta ez dirudi euren sinismenaren aurkako ezer onartuko dutenik.Eta gainera gazteak dira,beraz luze iraungo dute Estatu Batuetako justizia erakunde gorenean. Eta hori Trumpek egin du, ez tribunal horren erabakiak axola zaizkiolako, era horretan botoak irabaztea espero duelako baizik.
Zure interesekoa izan daiteke
Epsteinen paperetan jasotakoak gizateriaren kontrako krimentzat har daitezkeela esan du NBEk
Inpunitate osoz aritzen zen enpresa kriminal baten aurrean gaudela diote kasua aztertu duten errelatoreek. Sexu-esklabotza, bortxazko desagertzea, tortura edota feminizidioa bezalako delituak egon direla erakusten duten gertakariak daudela ziurtatu dute.
Nola gauzatuko du Israelek Zisjordaniako lurren erregistroa?
Jerusalem ekialdean prozesu bera hasi zenetik, eraginpeko lurren % 1 baino ez da palestinarren izenean erregistratu.
Rubioren hitzetan, AEBk ez du Europa basailu izatea nahi, "aliatu sendo bat" baizik
Bestalde, Atzerri eta Segurtasun gaietako europar idazkari nagusi Kaja Kallasek azken hilabeteotan Trumpen Gobernuak egindako kritikei erantzun die. "Batzuek aurkakoa badiote ere, Europa eroria ez da hiltzen ari den zibilizazio bat", esan du, eta gaineratu du gero eta jende gehiagok batu nahi duela "Europaren klubera".
Ultraeskuinaren gertuko gazte bat kolpeka hil izanak politika giroa nahasi du Frantzian
23 urteko matematikako ikasle katolikoa zen Quentin, eta larunbatean zendu zen, jasotako kolpeen ondorioz eta bi egun koman eman ostean. Lyongo Fiskaltza gertakari horren nondik norakoak ikertzen ari da.
Israelek Zisjordaniako eremu zabalak Estatuaren zati gisa erregistratu ditu, 1967tik lehen aldiz
Palestinako Aginte Nazionalak salatu duenez, Palestinako lurralde gehiena 'de facto' anexionatu du.
Alemaniak, Frantziak, Erresuma Batuak, Suediak eta Herbehereek Navalni oposizioko burua toxina batekin hiltzea leporatu diote Errusiari
Pozoia, jatorriz Ekuadorko igel batek ekoizten duena, ez dago "modu naturalean" Errusian. Von der Leyenek estatu errusiarraren jokabide "terrorista" salatu du.
Rubiok AEBen eta Europaren arteko harremanak hurbildu nahi ditu baina kontinente zaharrak independentzia sustatu nahi du
Marco Rubio AEBetako Estatu idazkariak Europarekiko harremanak goraipatu ditu larunbat honetan Municheko Segurtasun Konferentzian, eta arindu egin du herrialdeko presidenteorde J.D. Vancek duela urtebete emandako hitzaldi gogorraren tonua.
Zelenskik esan du Ukraina erdibitzeak ez duela benetako bakerik ekarriko
AEBk bultzatzen dituen bake-negoziazioek arrakasta izan dezaten ahal duen guztia egiteko prest agertu da Ukrainako presidentea, baita hauteskundeak berehala deitzeko ere, bi hilabeteko su-etena bermatzen bada.
Europa indartzeko eta AEBrekiko harremana bideratzeko deia egin du Merzek, potentzia handien garaian
Alemaniako kantzilerrak europarren aldeko deia egin du Municheko Segurtasun Konferentziaren (MSC) irekiera ekitaldian. 120 herrialdetako 200 estatuburu, gobernuburu eta ministro biltzen ditu hitzordu garrantzitsu horrek.
Bake Batzordeak ez du NBEko Segurtasun Kontseiluaren ebazpena islatzen, Kallasen ustez
Europar Batasunak Kanpo Politikarako duen goi-ordezkariak ohartarazi du NBEko Segurtasun Kontseiluak ez duela behar bezala funtzionatzen "legearen gainetik dauden herrialdeak daudelako".