Ikuspuntuak
Aste honetan 70 urte bete dira Txinako armada Tibeten sartu eta goi lautada hura mendean hartu zuela. Pekinen diote herri tibetarra askatzeko ezinbesteko ekimena izan zela; Lhasan aldiz inbasio onartezina. Mao Tse Tungek zion lama apaizek Erdi Aroko baldintzetan zeuzkatela euren herritarrak eta hura aldatzea derrigorrezkoa zela eta hori egin zutela Tibet beti izan delako Txinaren zati. Tibetarrak zapalkuntzaren aurka altxatu ziren, baina ez zuten inongo aukerarik izan askoz indartsuagoa zen armadaren kontra.
Dalai Lamak 1959an ihes egin behar izan zuen Lhasatik eta ez da itzuli, eta seguruenera ez da inoiz bueltatuko. Txinatarrek milaka kolono eraman dituzte Tibetera, Han etniakoak, Mandarin Txinera ezarri zuten hizkuntza ofizialtzat, inbertsio handiak egin dituzte bertan eta azpiegitura eraiki. Txinatarrak dira jaun eta jabe Tibeten ,eta Maok zionaren aurka, Tibetera ez ziren inor askatzera joan, interes estrategiko handia duen herrialdea kontrolpean hartzera baizik, Ipar Mendebaldeko muga sendotzera, lur azpiko mineralak ustiatzera eta Tibeten ugaria den uraz jabetzera, bertan jaiotzen baitira Indiako ibai nagusiak.
Tibetek lau bat miloi biztanle ditu, gehienak oraindik tibetarrak dira, baina oreka hausten ari da. Bertakoek diote ez dutela aska ditzatela behar eta txinatarrek lurralde hau beti Txinaren zati izan dela esan arren, gaur egun ia tibetar guztiek beste zerbait nahi dutela.
Dalai Lamak Bakearen Nobel Saria jaso zuen 1989an, irudi bikaina du Mundu guztian eta arrakasta handia izan du Mendebaldeko zenbait girotan, Budismoak miresmena eragiten duen lekuetan batez ere. Baina gero eta gutxiago azaltzen da komunikabideetan, gobernuek ez dute berarekin elkartu nahi eta Tibeteko gatazka itzalita dagoela esan genezake. Txinak azken urtetan duen indarra eta eragina erabili du bere irudia desagerrarazteko. Harrera egiten dioten gobernuek eta erakundeek badakite ondoren Pekinetik erantzuna izango dutela, kontratuak eten edo ezkutuko zigorrak ezarriz. Donald Trump bera, Txinaren kontra sekulakoak esan arren, ez da ausartu Tenzin Gyatso Etxe Zurira gonbidatzera.
Urte askotako borrokaren ondoren, badirudi Dalai Lama prest legokeela independentziari uko egin eta autonomia zabala onartzeko Txina barruan. Baina itxuraz, Tibeteko gazte nazionalistak, batez ere atzerrian bizi direnak, ez daude horretarako prest. Baina gatazka hau Txinak irabazi du eta ziur aski ez du atzera bueltarik. Hemen ere ekonomiaren diplomaziak, giza eskubideak eta askatasunak baino garrantzi gehiago duela erakutsi du. Ez dakigu nolakoa izango litzatekeen apaiz budisten erregimena gaur egun, baina jakin badakigu tibetarrek ez dutela ezarri zaiena nahi.
Zure interesekoa izan daiteke
Pentagonoak kargutik kendu du AEBko Armadako Estatu Nagusiko burua
Erasoen gorakadaren erdian, Randy Georgek agintea utzi du eta Trumpek bere erretorika belizista areagotu du.
Artemis II misio espaziala Ilargira bidean da jada
Bidaia tripulatuak bueltan dira Ilargira, 50 urteren ostean, baina oraingoan ez da ilargiratzerik aurreikusi.
Trumpek kargutik kendu du Pam Bondi fiskal nagusia, Espstein auziaren kudeaketarekin hainbat desadostasun izan ostean
AEBko presidenteak 2024ko azaroan jarri zuen karguan, baina denbora horretan hainbat enfrentamendu izan dituzte. Todd Blanchek ordezkatuko du Bondi, Trump presidente izan aurretik jasotako lau inputazio penaletan defendatu zuen abokatuak, alegia.
Amazonek Bahrainen duen zentro baten aurkako erasoa egin duela aldarrikatu du Iranek
Irango Guardia Iraultzaileak Microsoft, Apple, Google, Meta, Boeing, Tesla eta beste 14 enpresaren aurkako erasoak egiteko mehatxua egin zuen asteartean, Iranen kontrako "operazio terroristetan parte hartzea" leporatuta.
Erreskate faltsuak gauzatzen zituen sare bat desegin dute Nepalen
Mendizaleei iruzur egiten saiatzen ziren, beharrezkoak ez ziren ebakuazio medikoen bidez. Agintariek faltsututako 171 erreskate baieztatu dituzte 2022tik 2025era. Ikerketak zabalik jarraitzen du, eta ez da baztertzen kaltetuen kopurua handitzea.
Texasko petrolioak ia % 13 egin du gora, gerra laster amaitzeko zantzurik ez dagoelako
Trumpen azken agerraldiak gerra azkar amaitzeko itxaropena zapuztu du inbertsiogileen artean. Wall Streetek % 1,28 egin du behera, Trumpek Irani "gogor" erasotzen jarraituko duela iragarri ostean.
Artemis II-ko komuna, Ilargira bueltatzeko misioa kolokan jarri duen ustekabea
Tripulazioak akats bat antzeman zuen Orion ontziko hondakinen sisteman. Hala ere, arazoa konpondu zuten, aireratu eta ordu batzuk geroago, misioa arriskuan jarri gabe.
Albiste izango da: "Artemis II" ilargi-bidaia, NAN digitala mugikorrean eta Balmasedako prozesioa
Orain-eko albisteen laburpena, minutu batean.
AEB Iranen dituen helburuak betetzetik gertu dagoela ziurtatu du Trumpek, eta eraso gehiago iragarri ditu
AEBko presidenteak aste gutxi barru aurreikusten du gerraren amaiera, eta Ormuzko itsasartea "modu naturalean" irekiko dela dio. Bien bitartean, Teheranek ukatu egin du su-etena eskatu izana.
"Artemis II" aireratu da Ilargira bidean
NASAko tripulazioa Lurreko orbitan erabat sartu da, eta 10 eguneko bidaiari ekin dio. Gorabehera txikiak izan dira jaurtiketan, baina konpondu dituzte.