Ezer ez da berdin
Guzti hau hasi zenean amaierak gertu zirudien. Gure agintariek sinestarazi ziguten udaberriaz batera loreak eta galdutako poza berreskuratuko genituela. Urrutiko udazkenean, agian gorabeheratxo batzuk izateko arriskua sumatzen zutela, baina ez zegoela kezkatzeko arrazoirik…
Egunak, asteak eta hilabeteak igaro ondoren, berriro egiaztatu dugu inork ez dakiela ezer. Aditu ospetsuenek, erabakiak hartzen dituzten politikoei ezjakintasuna leporatu diete, benetan dakitenei jaramonik ez egin izana; politikoek gogoratu diete adituei ez dutela ezertan asmatu, krisiak ustekabean harrapatu zituela eta ondoren beste guztiok egin duguna egin dutela, proba egin eta balio ez bazuen beste zerbaitetan ahalegindu. Erdian gaudenok berriz behin agindu ziguten "normaltasun berriaren" zain gaude, oximoron hori entelekia hutsa dela jakin arren.
Datorrena datorrela ez da, orain dela gutxi arte ezagutu duguna, besteak beste gu ez garelako berdinak izango. Historia liburuek kontatzen digute jendea nola moldatu izan den egoera larrienetan, ustekabeko harrigarrienetan, mundua goitik behera erori zaionean. Era berean argitzen digute, zerbait bizi dugunean, batez ere bat-bateko ezustekoa bada, ez garela jabetzen jasandakoaz denbora pasa arte, hura oroimena izan arte, eta orduan ere oroitzapena eta benetan gertatutakoa ez datozela bat.
Oraingo honetan, gaitza ez da oraindik iragana bihurtu, ezinezkoa zaigu ondorioez jabetzea, usteak heldu aurretik usteltzen direlako. Inguruan iragaten ari dena kontatzea tokatu zaigunoi aldiz hitzak falta zaizkigu, gaur arte balio zuena zentzugabe bihurtzen delako ahoskatu orduko. Gaiak berriz, beste guztia ezabatu du, eguna joan eta eguna etorri lelo bera darabilgu, ez dago besterik, zertaz ari garen askotan ez badakigu ere.
Etorkizuna asmatzen hasiko bagina, bidean utzi behar izan ditugun batzuk berreskuratzea litzateke ondoen zeudenen desio nagusia. Beste askorentzat aldiz, oker zegoenak okerrera egin du eta ez dute sekula inoiz amestutakoa lortuko, pandemiak egitasmo ugariren oinarriak zapuztu dituelako. Ez gara berriro hutsetik hasiko, baina hain nabarmen geratu den gure ahuleziak eta ezinak, zerbaitetarako balio beharko luke, gutxienez sarriegi oker jokatu dugula aitortzeko. Baina ez da horrela gertatuko, historia liburuek erakutsi digutelako, kondaira irautea lortu dutenek idatzi dutela, irabazleen egia kontatzeko.
Zure interesekoa izan daiteke
Pentagonoak kargutik kendu du AEBko Armadako Estatu Nagusiko burua
Erasoen gorakadaren erdian, Randy Georgek agintea utzi du eta Trumpek bere erretorika belizista areagotu du.
Artemis II misio espaziala Ilargira bidean da jada
Bidaia tripulatuak bueltan dira Ilargira, 50 urteren ostean, baina oraingoan ez da ilargiratzerik aurreikusi.
Trumpek kargutik kendu du Pam Bondi fiskal nagusia, Espstein auziaren kudeaketarekin hainbat desadostasun izan ostean
AEBko presidenteak 2024ko azaroan jarri zuen karguan, baina denbora horretan hainbat enfrentamendu izan dituzte. Todd Blanchek ordezkatuko du Bondi, Trump presidente izan aurretik jasotako lau inputazio penaletan defendatu zuen abokatuak, alegia.
Amazonek Bahrainen duen zentro baten aurkako erasoa egin duela aldarrikatu du Iranek
Irango Guardia Iraultzaileak Microsoft, Apple, Google, Meta, Boeing, Tesla eta beste 14 enpresaren aurkako erasoak egiteko mehatxua egin zuen asteartean, Iranen kontrako "operazio terroristetan parte hartzea" leporatuta.
Erreskate faltsuak gauzatzen zituen sare bat desegin dute Nepalen
Mendizaleei iruzur egiten saiatzen ziren, beharrezkoak ez ziren ebakuazio medikoen bidez. Agintariek faltsututako 171 erreskate baieztatu dituzte 2022tik 2025era. Ikerketak zabalik jarraitzen du, eta ez da baztertzen kaltetuen kopurua handitzea.
Texasko petrolioak ia % 13 egin du gora, gerra laster amaitzeko zantzurik ez dagoelako
Trumpen azken agerraldiak gerra azkar amaitzeko itxaropena zapuztu du inbertsiogileen artean. Wall Streetek % 1,28 egin du behera, Trumpek Irani "gogor" erasotzen jarraituko duela iragarri ostean.
Artemis II-ko komuna, Ilargira bueltatzeko misioa kolokan jarri duen ustekabea
Tripulazioak akats bat antzeman zuen Orion ontziko hondakinen sisteman. Hala ere, arazoa konpondu zuten, aireratu eta ordu batzuk geroago, misioa arriskuan jarri gabe.
Albiste izango da: "Artemis II" ilargi-bidaia, NAN digitala mugikorrean eta Balmasedako prozesioa
Orain-eko albisteen laburpena, minutu batean.
AEB Iranen dituen helburuak betetzetik gertu dagoela ziurtatu du Trumpek, eta eraso gehiago iragarri ditu
AEBko presidenteak aste gutxi barru aurreikusten du gerraren amaiera, eta Ormuzko itsasartea "modu naturalean" irekiko dela dio. Bien bitartean, Teheranek ukatu egin du su-etena eskatu izana.
"Artemis II" aireratu da Ilargira bidean
NASAko tripulazioa Lurreko orbitan erabat sartu da, eta 10 eguneko bidaiari ekin dio. Gorabehera txikiak izan dira jaurtiketan, baina konpondu dituzte.