"Zabor zuria"
Amaierarik gabea dirudien urte honen hondarrean, estatubatuarrek beraien eta gutariko askoren presidentea izango dena aukeratuko dute. Zalantzarik gabe, orain dela lau urte aukeratu zuten presidente honek aurreiritziak, usteak eta arauak suntsitu ditu. Etsaiak egin ditu gertukoen eta urrutitik, bere jarduera harrigarria jarraitu dutenen artean. Eta batez ere arerio amorratuak sortu zaizkio Mendebaldeko gizarteetan, arauak, joerak eta irizpideak ezartzen dituztenen artean.
Inkestek, adituek, komunikabideek… uste dute oraingo honetan galdu egingo duela, baina era berean gogoratzen digute azken hilabetetan Estatu Batuetako gizartea astindu duten krisiek, hankaz gora jar lezaketela edozein aurreikuspen. Birusak 225.000 pertsona hiltzeaz gain, agerian utzi ditu sistemaren gabezia guztiak. Ondoren etorritako ekonomiaren erorketak, lanpostu galera zenbatezina ekarri du. Tartean, poliziaren gehiegikeriek sutan jarri dituzte hirietako kaleak. Herritarren artean zatiketa inoiz baino sakonagoa da, agintari gorenaren portaera eredua izanik, inork ez du bestea entzuten.
Gutarra ez dena zuzenean aurkaria da, erdibiderik gabe, hartu emanetarako aukera txikiena onartu gabe. Horregatik kanpainak ez du ezertarako balioko, hautesleek erabakita dute botoa nori eman, batez ere, noren kontra jo nahi duten. Batzuek presidentearen aurka egingo dute, parean duenaren alde ezer gutxi badute ere. Bere aldekoek, berriz, denagatik emango diote botoa, ez egin edo esaten duena kontutan hartuko dutelako.
Estatu Batuetako gizartean bizi duten zatiketak aurpegi asko ditu. Ustezko arrazen artekoa, hirietako eta landa eremuan bizi direnak bereizten dituena, bertakoak eta atzerritarrak banandu nahi dituena… Baina zatiketa honetan beste guztien aurka daudenak, nekazari eta langile zuri kaukasoarrak dira, Europatik joandakoen ondorengoak. 2016ko hauteskundeetan ikasketarik gabeko gizon zurien % 60k Trumpi eman zioten botoa.
Gizon zuri hauek, euren herrialdea lapurtu nahi dietela uste dute. Aberatsek, Ekialdeko eta Mendebaldeko kostetako hirietan bizi direnek gorrotatu eta mespretxatu egiten dituztela. Kanpotik datozenek duten gutxia kenduko dietela, batez ere lanpostua, sinetsita bizi dira. Asko eta asko ikasketarik gabeko langileak dira, hiri handietako industriako beharginak. Beste batzuk, aldiz, Erdi Mendebaldeko nekazariak edo lurrari lotutako jardueratan ari direnak iragan zoriontsua idealizatuta dute, beraiek nagusi zirenean, mundu guztiak errespetua zienean, kanpotik zetozenek zeintzuk ziren zekiteneko garaiak. Gutxietsita daudela uste dute, beltzen aldeko borroka beraien kontrakoa dela, emakumeen aldarrikapenak euren izaeraren ukazioa… Aurreko hauteskundeetan Hillary Clintonek deitoragarri deitu zituen, eta beraiek badakite hori dela Trumpen kontrako botoa eskatzen duten guztien ustea.
Zure interesekoa izan daiteke
Israelek gutxienez bost pertsona hil ditu UNRWAk Gazako iparraldean duen eskola baten inguruan egindako eraso batean
Dagoeneko ia 1.300 palestinar hil dira Zerrendan Israelgo Armadaren esku 2025eko urrian indarrean sartu zen su-etenaz geroztik.
Marokoko ministro batek Ceuta eta Melillaren “askapenaz” hitz egin du Mohamed VI.aren aurrean
Bi hiri autonomoei buruz hitz egin du, Afrikako iparraldeko lurralde hori 1580an Espainiaren subiranotasunaren mende egon aurretik Ceutan jaiotako bi aditu islamiko aipatuta.
Ormuzen aldi baterako igarobide seguru bat irekiko dutela laster aurreikusi du Omanek
Iranek eta Omanek negoziazio teknikoekin jarraituko dute itsas ibilbide iraunkor bati buruzko akordio bat lortzeko, bai eta informazioa trukatzeko, itsas trafikoa kudeatzeko eta nabigazio- eta segurtasun-zerbitzuak emateko mekanismoak ezartzeko ere.
1.500 haurrek igeriketa-ikastaro doakoen amaiera ospatu dute Gazako itsasoan bainu handi bat hartuz
Astearte honetan, 1.500 haur palestinar elkarrekin sartu dira itsasora Gazako hegoaldeko Mawasi hondartzan udako doako igeriketa-ikastaroak amaitu dituztela ospatzeko. Eskolak Tantesh Akademiak antolatu ditu, eta 1999tik darama haurrei igerian irakasten. Familiak hondartza ondoan kanpin-dendetan eta egoera gogorrean bizi diren arren, akademiak eskolak ematea lortu du, hondartzan bertan behin-behineko igerilekuak eraikita.
Merzek herrialdeak erregistratutako azken dron erasoen arduradunak zigortuko dituela agindu du
Alemaniako agintariek astearte honetan jakinarazi dutenez, hirugarren drone bat aurkitu dute Leipzigeko aireportutik gertu; hilabete hasieran lehergailuz kargatutako beste bi artefaktu aurkitu zituzten inguru horretan bertan.
Singapurrek 47.000 euro emango ditu seme-alaba bakoitzeko, jaiotza-tasa sustatzeko asmoz
Familiei zuzendutako neurriek, halaber, hobekuntzak dakartzate etxebizitzan, haurtzaindegietan eta seme-alabak hazteko baimenetan. Laguntza-paketea 2026an jaio diren edo 1-17 urte betetzen dituzten Singapurreko haur guztiei zabalduko zaie.
Tornado batek gutxienez 40 zauritu eta 300 etxe kaltetu ditu Frantziako hegoaldean
40 pertsona baino gehiago zauritu dira eta 15 ospitaleratu dituzte. Gainera, bi lagun Pomas herritik falta dira, Aude departamenduan, Frantziako hegoaldean.
Trumpek % 50era igoko ditu Kanadako automobilen eta beste produktu batzuen gaineko muga-zergak
Trumpen arabera, erabaki horren arrazoia da Kanadak AEBko nekazarien produktuen gainean ezartzen dituen zergak. Ildo horretatik, Kanadako lehen ministroak nabarmendu du bere herrialdea AEBren "funtsezko hornitzailea" dela, batez ere energia, mineral jakin batzuen eta hornidura-kateetarako ezinbesteko produktuen arloan.
AEBk zigorrekin mehatxatu ditu Iranekin lotura ekonomikoak dituzten herrialdeak
AEBko Altxorraren idazkariak ohartarazi duenez, Teheranekin negoziatzen duen "inor ez dago salbuetsita" zeharkako zigorren jomuga izatetik.
EBk onartu egin du Ukrainari 6.100 milioi ematea, misilak eta aire-defentsarako sistemak erosteko
Boluntarioen Koalizioak Ukrainako aireko defentsak premiaz indartzeko konpromisoa hartu du. Bilera egin dute astelehen honetan.