Gure mundua
Mendebaldeko herrialdeak, eta ondorioz, eremu hauetako gizarteak munduko aurreratuenak omen gara. Garapen ekonomiko eta teknologiko bikaina dugu eta ongizate sistema orekatuena. Agian horregatik, edozein lekutan gertatzen dena aztertu eta epaitzeko gai sentitzen dugu gure burua. Hemen finkatzen dira arauak, hemengo ikuspuntua da orekatuena eta hemen sortutako irizpideak dira zuhurrenak eta egokienak. Guk erabakitzen dugu zer den ezkerra eta zer eskuina, zer komeni zaion herrialde bakoitzari erronkei aurre egiterako orduan, zein den buruzagi egokiena arazoak konpontzeko…
Eta gertatzen dena beste zerbait bada desegokitzat jotzen dugu, bide okertzat, eta sarriegi gutxietsi egiten ditugu beraientzat kaltegarriak iruditzen zaizkigun aukerak eta mespretxatu hautatutako ordezkariak. Agian horregatik erabat ulertezina egiten zaigu Donald Trumpek hauteskundeak irabaztea, edo aste honetako hauteskundeetan, orain dela lau urte baino lau miloi boto gehiago lortu izana. Ez zaigu "normala" iruditzen. Ezta beltz askok bere aldeko hautua egin izana. Agian horregatik ez genuen antzeman lehendabizi eta irentsi ondoren, Erresuma Batuan brexit-a nagusitu izana. Atzerakoiak, joera arrazionalen kontrakoak omen ziren irteeraren aldekoak…
Europako hiriren batean, islamiarra deitzen dugun indarkeriak izua zabaltzen duenean, hemen jaiotako gazteren batek terrorearen aukera egin ondoren, jakintsuen mahiak aholkuak ematen dizkie agintariei eta herritarroi, zer egin horrelakoak gerta ez daitezen, pertsona horiek gizarteratu ditzagun, gure balioak eta pentsamoldea onar ditzaten. Agian ulertu gabe ezagutzen dituztela, eta beraien edo egin dutena egitera bultzatu dituztenen helburu bakarra horixe dela, balio horietan oinarrituta eraikitako gizartea eraistea.
Garai latzak bizi ditugu, bakoitzak nahiko lan badu bere egunerokoa gobernatzen besteen kontuez arduratzeko. Baina ingurua eta urrutiagokoa aztertu eta ondorio egokiak ateratzea ezinbestekoa zaigu horrelako egoerak kudeatzen ikasi eta antzerakoak saihesteko. Bai pandemiak eragozteko, baita joera politiko onartezinak galarazteko. Enpatia bestearen pentsamenduak ulertzeko, emozioak sentitzeko eta irizpideak onartzeko gaitasuna eta ahalmena da. Bestearen buruan sartzeko ahalegina, esan edo egin duena gure ustearen aurkakoa izan arren. Agian horrela uler genezake beltzak zergatik eman dion botoa Trumpi.
Zure interesekoa izan daiteke
Israelek gutxienez bost pertsona hil ditu UNRWAk Gazako iparraldean duen eskola baten inguruan egindako eraso batean
Dagoeneko ia 1.300 palestinar hil dira Zerrendan Israelgo Armadaren esku 2025eko urrian indarrean sartu zen su-etenaz geroztik.
Marokoko ministro batek Ceuta eta Melillaren “askapenaz” hitz egin du Mohamed VI.aren aurrean
Bi hiri autonomoei buruz hitz egin du, Afrikako iparraldeko lurralde hori 1580an Espainiaren subiranotasunaren mende egon aurretik Ceutan jaiotako bi aditu islamiko aipatuta.
Ormuzen aldi baterako igarobide seguru bat irekiko dutela laster aurreikusi du Omanek
Iranek eta Omanek negoziazio teknikoekin jarraituko dute itsas ibilbide iraunkor bati buruzko akordio bat lortzeko, bai eta informazioa trukatzeko, itsas trafikoa kudeatzeko eta nabigazio- eta segurtasun-zerbitzuak emateko mekanismoak ezartzeko ere.
1.500 haurrek igeriketa-ikastaro doakoen amaiera ospatu dute Gazako itsasoan bainu handi bat hartuz
Astearte honetan, 1.500 haur palestinar elkarrekin sartu dira itsasora Gazako hegoaldeko Mawasi hondartzan udako doako igeriketa-ikastaroak amaitu dituztela ospatzeko. Eskolak Tantesh Akademiak antolatu ditu, eta 1999tik darama haurrei igerian irakasten. Familiak hondartza ondoan kanpin-dendetan eta egoera gogorrean bizi diren arren, akademiak eskolak ematea lortu du, hondartzan bertan behin-behineko igerilekuak eraikita.
Merzek herrialdeak erregistratutako azken dron erasoen arduradunak zigortuko dituela agindu du
Alemaniako agintariek astearte honetan jakinarazi dutenez, hirugarren drone bat aurkitu dute Leipzigeko aireportutik gertu; hilabete hasieran lehergailuz kargatutako beste bi artefaktu aurkitu zituzten inguru horretan bertan.
Singapurrek 47.000 euro emango ditu seme-alaba bakoitzeko, jaiotza-tasa sustatzeko asmoz
Familiei zuzendutako neurriek, halaber, hobekuntzak dakartzate etxebizitzan, haurtzaindegietan eta seme-alabak hazteko baimenetan. Laguntza-paketea 2026an jaio diren edo 1-17 urte betetzen dituzten Singapurreko haur guztiei zabalduko zaie.
Tornado batek gutxienez 40 zauritu eta 300 etxe kaltetu ditu Frantziako hegoaldean
40 pertsona baino gehiago zauritu dira eta 15 ospitaleratu dituzte. Gainera, bi lagun Pomas herritik falta dira, Aude departamenduan, Frantziako hegoaldean.
Trumpek % 50era igoko ditu Kanadako automobilen eta beste produktu batzuen gaineko muga-zergak
Trumpen arabera, erabaki horren arrazoia da Kanadak AEBko nekazarien produktuen gainean ezartzen dituen zergak. Ildo horretatik, Kanadako lehen ministroak nabarmendu du bere herrialdea AEBren "funtsezko hornitzailea" dela, batez ere energia, mineral jakin batzuen eta hornidura-kateetarako ezinbesteko produktuen arloan.
AEBk zigorrekin mehatxatu ditu Iranekin lotura ekonomikoak dituzten herrialdeak
AEBko Altxorraren idazkariak ohartarazi duenez, Teheranekin negoziatzen duen "inor ez dago salbuetsita" zeharkako zigorren jomuga izatetik.
EBk onartu egin du Ukrainari 6.100 milioi ematea, misilak eta aire-defentsarako sistemak erosteko
Boluntarioen Koalizioak Ukrainako aireko defentsak premiaz indartzeko konpromisoa hartu du. Bilera egin dute astelehen honetan.