Migrazio legea gogortu egin du Greziako Gobernuak, bi urtean hirugarren aldiz
Migrazio legea berriro moldatu du Greziako Parlamentuak, azken bi urteotan hirugarren aldiz. Hainbat arau, lehenaz gain, gogortu egin ditu Kyriakos Mitsotakis lehen ministroak zuzentzen duen exekutibo kontserbadoreak. Hala, deportazioak erraztu eta gobernuz kanpoko erakundeen lana zaildu egingo da Grezian.
Parlamentu greziarrean gehiengo osoa duen Demokrazia Berria alderdiaren botoekin onartu zuten lege berria, atzo egindako saioan. "Ez dugu onartuko Grezia Europarako sarrera ate izatea, 2015etik 2019rako tartean izan zen bezala", esan zuen Notis Mitarakis Migrazio ministroak, oposizioko ezkerreko alderdiek egindako kritikei erantzunez.
Afganistango krisia ere izan zuen hizpide Mitarakisek, eta Europako Batasunak "iraganean egindako akatsak ez errepikatzeko konpromisoa" duela nabarmendu zuen. "Migrazio mugimenduak" kontrolatzeko, laguntza humanitarioa eskainiko dutela esan zuen. Azken urteotan Greziak ezarritako "arau zorrotzei esker", bestalde, azken urteotan Egeo irletara iritsi den migratzaile kopurua % 93 jaitsi dela azpimarratu zuen.
Atzo onartutako araudi berriarekin, Greziara legez kanpo sartzen den migratzaile oro atxilotzeko eta berehala deportatzeko eskumena izango du bertako Poliziak, baldin eta pertsona horrek ez badu berehala nazioarteko babesa eskatzen. Ez da beharrezkoa izango Greziako agintarien erabakien zain egotea, eta beraz, deportazioak atxilotu eta berehala egitea ahalbidetuko du legeak.
Azken urteotan, gobernuz kanpoko erakundeek Greziaren migrazio politika gogor kritikatu dute, besteak beste, herrialdera itsasotik zein lurretik iristen diren errefuxiatuak berehala itzultzen dituelako Turkiara, nazioarteko babesa eskatzeko aukera eman gabe.
Greziako Gobernuaren arabera, "migrazio ilegala" eragoztea da bere egitekoa, eta horretarako, "mugak babesten" jarraituko du. Gobernuz kanpoko erakundeek ezingo dute eurez kabuz erreskate operaziorik egin; kostazainekin elkarlanean aritu beharko dute, ezinbestean. Legea urratuz gero, salbamendu ontzietako kideek urtebeterainoko espetxe zigorra edota 500 eta 1.000 euro arteko zigorra jaso dezakete. Operazioa zuzentzen ari den gobernuz kanpoko erakundeak, berriz, 3.000 eta 6 milioi euro arteko zigorra izan dezake, agintari greziarrek ohartarazi dutenez.
Zure interesekoa izan daiteke
Gutxienez hiru kasko urdin zauritu dira Libano hegoaldeko instalazioetan izandako leherketa batean
Israelek 1.368 pertsona hil ditu jada herrialdearen aurka egindako eraso armatuetan. Halaber, Israelgo Armada Libano hegoaldeko herrixketan etxebizitzak eraisten hasiko da, bertatik 600.000 pertsona kanporatu ondoren. Hezbollah taldearen "kokalekuak" direla ziurtatu du Israelek.
Pentagonoak kargutik kendu du AEBko Armadako Estatu Nagusiko burua
Erasoen gorakadaren erdian, Randy Georgek agintea utzi du eta Trumpek bere erretorika belizista areagotu du.
Artemis II misio espaziala Ilargira bidean da jada
Bidaia tripulatuak bueltan dira Ilargira, 50 urteren ostean, baina oraingoan ez da ilargiratzerik aurreikusi.
Trumpek kargutik kendu du Pam Bondi fiskal nagusia, Espstein auziaren kudeaketarekin hainbat desadostasun izan ostean
AEBko presidenteak 2024ko azaroan jarri zuen karguan, baina denbora horretan hainbat enfrentamendu izan dituzte. Todd Blanchek ordezkatuko du Bondi, Trump presidente izan aurretik jasotako lau inputazio penaletan defendatu zuen abokatuak, alegia.
Amazonek Bahrainen duen zentro baten aurkako erasoa egin duela aldarrikatu du Iranek
Irango Guardia Iraultzaileak Microsoft, Apple, Google, Meta, Boeing, Tesla eta beste 14 enpresaren aurkako erasoak egiteko mehatxua egin zuen asteartean, Iranen kontrako "operazio terroristetan parte hartzea" leporatuta.
Erreskate faltsuak gauzatzen zituen sare bat desegin dute Nepalen
Mendizaleei iruzur egiten saiatzen ziren, beharrezkoak ez ziren ebakuazio medikoen bidez. Agintariek faltsututako 171 erreskate baieztatu dituzte 2022tik 2025era. Ikerketak zabalik jarraitzen du, eta ez da baztertzen kaltetuen kopurua handitzea.
Texasko petrolioak ia % 13 egin du gora, gerra laster amaitzeko zantzurik ez dagoelako
Trumpen azken agerraldiak gerra azkar amaitzeko itxaropena zapuztu du inbertsiogileen artean. Wall Streetek % 1,28 egin du behera, Trumpek Irani "gogor" erasotzen jarraituko duela iragarri ostean.
Artemis II-ko komuna, Ilargira bueltatzeko misioa kolokan jarri duen ustekabea
Tripulazioak akats bat antzeman zuen Orion ontziko hondakinen sisteman. Hala ere, arazoa konpondu zuten, aireratu eta ordu batzuk geroago, misioa arriskuan jarri gabe.
Albiste izango da: "Artemis II" ilargi-bidaia, NAN digitala mugikorrean eta Balmasedako prozesioa
Orain-eko albisteen laburpena, minutu batean.
AEB Iranen dituen helburuak betetzetik gertu dagoela ziurtatu du Trumpek, eta eraso gehiago iragarri ditu
AEBko presidenteak aste gutxi barru aurreikusten du gerraren amaiera, eta Ormuzko itsasartea "modu naturalean" irekiko dela dio. Bien bitartean, Teheranek ukatu egin du su-etena eskatu izana.