Alemaniako hauteskundeetarako 10 egunen faltan, sozialdemokratak aurretik dira
Angela Merkelek (67 urte) Gobernuan 16 urte eman ostean, Alemania prestatzen ari da haren ondorengoa hautatzeko irailaren 26ko hauteskunde federaletan. Inkesta gehienek SPD Alemaniako Alderdi Sozialdemokratari ematen diote garaipena, egun Merkelen CDU Batasun Kristau Demokratarekin batera koalizio handia osatzen duen alderdiari, hain zuzen.
Inkesten arabera, Olaf Scholz (63 urte) SPD alderdiaren hautagaia eta gaur egun Finantza ministro denak ordezkatuko du Merkel kantzilerra. Telebistako bigarren eztabaidaren ondoren, boto-emaileen % 41ek uste dute hori dela hautagai sinesgarriena. Hanburgoko alkate ohia bere alderdiko adar kontserbadorean kokatzen dute. Pandemiaren aurrean izandako jarrera bikainari esker, krisiei aurre egiteko kudeatzaile onaren ospea lortu du. Hala ere, irabazteko aukera apur bat ahuldu zaio azken egunetan, irregulartasun fiskalak zaintzeko arduradun judizialek bere ministerioan erregistroa egin eta gero. Horrek eztabaida handia sortu du Alemanian.
Horren atzetik oso gertu, botoen % 25 lortuko ditu Annalena Baerbock (41 urte) Berdeakeko hautagaiak. Hauteskunde hauetan emaitza onak lortzeko itxaropena du, eta bi hautagai nagusietako bat hautatzeko aukera izango du, harekin koalizio gobernua osatzeko. Schleswig-Holstein estatu federatuko gobernuan Ingurumen ministro izandakoa, kantzilerra izateko hautagai izendatu duten bigarren emakumezkoa da, Merkelen ostean. Berdeen alderdian sektore moderatuan dago, eta klase ertainekotzat jotzen dute.
Zure interesekoa izan daiteke
Pentagonoak kargutik kendu du AEBko Armadako Estatu Nagusiko burua
Erasoen gorakadaren erdian, Randy Georgek agintea utzi du eta Trumpek bere erretorika belizista areagotu du.
"Artemis II", lurraren orbita utzi eta Ilargira bidean da jada
Bidai tripulatuak bueltan dira ilargi ingurura, 50 urteren ostean; hala ere, ez da lurreratzerik aurreikusi.
Trumpek kargutik kendu du Pam Bondi fiskal nagusia, Espstein auziaren kudeaketarekin hainbat desadostasun izan ostean
AEBko presidenteak 2024ko azaroan jarri zuen karguan, baina denbora horretan hainbat enfrentamendu izan dituzte. Todd Blanchek ordezkatuko du Bondi, Trump presidente izan aurretik jasotako lau inputazio penaletan defendatu zuen abokatuak, alegia.
Amazonek Bahrainen duen zentro baten aurkako erasoa egin duela aldarrikatu du Iranek
Irango Guardia Iraultzaileak Microsoft, Apple, Google, Meta, Boeing, Tesla eta beste 14 enpresaren aurkako erasoak egiteko mehatxua egin zuen asteartean, Iranen kontrako "operazio terroristetan parte hartzea" leporatuta.
Erreskate faltsuak gauzatzen zituen sare bat desegin dute Nepalen
Mendizaleei iruzur egiten saiatzen ziren, beharrezkoak ez ziren ebakuazio medikoen bidez. Agintariek faltsututako 171 erreskate baieztatu dituzte 2022tik 2025era. Ikerketak zabalik jarraitzen du, eta ez da baztertzen kaltetuen kopurua handitzea.
Texasko petrolioak ia % 13 egin du gora, gerra laster amaitzeko zantzurik ez dagoelako
Trumpen azken agerraldiak gerra azkar amaitzeko itxaropena zapuztu du inbertsiogileen artean. Wall Streetek % 1,28 egin du behera, Trumpek Irani "gogor" erasotzen jarraituko duela iragarri ostean.
Artemis II-ko komuna, Ilargira bueltatzeko misioa kolokan jarri duen ustekabea
Tripulazioak akats bat antzeman zuen Orion ontziko hondakinen sisteman. Hala ere, arazoa konpondu zuten, aireratu eta ordu batzuk geroago, misioa arriskuan jarri gabe.
Albiste izango da: "Artemis II" ilargi-bidaia, NAN digitala mugikorrean eta Balmasedako prozesioa
Orain-eko albisteen laburpena, minutu batean.
AEB Iranen dituen helburuak betetzetik gertu dagoela ziurtatu du Trumpek, eta eraso gehiago iragarri ditu
AEBko presidenteak aste gutxi barru aurreikusten du gerraren amaiera, eta Ormuzko itsasartea "modu naturalean" irekiko dela dio. Bien bitartean, Teheranek ukatu egin du su-etena eskatu izana.
"Artemis II" aireratu da Ilargira bidean
NASAko tripulazioa Lurreko orbitan erabat sartu da, eta 10 eguneko bidaiari ekin dio. Gorabehera txikiak izan dira jaurtiketan, baina konpondu dituzte.