Irabazleen etorkizuna
XX. mendea, gizateriak eragindako sarraski beldurgarrienen lekuko izateaz gain, bi sistema ekonomiko kontrajarrien artean, historian zehar izandako lehia gogorraren borroka leku ere izan zen. Urtetan, kapitalismoak eta komunismoak, Munduan nagusitasuna lortzeko zeuzkaten arma, tresna eta baliabide guztiak erabili zituzten. Azkenean kapitalismoa gailendu bazen ere zenbait urtetan ez zen hain garbi izan, zeinek lortuko zuen bere eredua ezartzea.
Bigarren Mundu Gerra amaitu ondoren, Europa txikituta zegoen, gosea eta etsipena ziren nagusi eta urtetan komunismoaren mamuari aurre egin behar izan zioten Mendebaldeko gobernuek, ogia eta berdintasuna eskaintzen zituen sistema Vladivostoketik Londreseraino hedatu ez zedin. Baina azkenean, Sobiet Batasunak ezin izan zion erronkari eutsi eta amore eman zuen. Berlingo horma edo harresia ireki ondoren, sendoa eta indartsua zirudien sistema, hareaz egindako gazteluen gisa erori eta uretan urtu zen oso denbora gutxian.
Kapitalismoa ez da bat eta bakarra, eredu politiko ezberdinak garatu baitira bere oinarriak euskarri izanik. Txinakoa zer den zehaztea ez da erraza, are gutxiago lehia honetan kokatzea, bien alderdi onenak edo txarrenak bildu dituelako, nahaste zehatz ezina sortuz.
Orain dela 32 urte Berlingo hesia pasabide bihurtu zenean, baten batzuek historiaren amaiera aldarrikatu zuten, 5.000 urtetan zehar bizi eta idatzitakoa haizeak eraman balu bezala. Laster ohartu ginen historiak ez duela etenik, borroka eta enfrentamendua gizakiok gure baitan daramagula, eta beti dugula etsairen bat edo arerioren bat eta bila ez bagoaz beraiek datozkigula etxera.
Eta orain, hotza deitu genuen gerra hartan garaile bihurtu ginenok bakarrik gaude, eta ohartu gara gaitza ez dagoela kanpoan, barrua usteltzeko arriskuan jarri dugula ustez hobea zen bidea jorratuz. Garaile atera zen sistemaren eskutik, gizateriak naturaren baliabideak xahutu ditu, eskura duguna agorrezina bailitzan, itxuraz ohartu gabe ura kendu ezkero arraia ito egiten dela.
Eraiki dugun antolaketa erak etengabeko kontsumoa eskatzen du, hori baita garapenaren muina. Baina jokaera honen alde morala kontutan hartu gabe ere, ezinbestekoa duguna desegiten ari gara, bizia eta elikagaiak sortzen dituztenak erretzen eta uste baino abiada handiagoan amildegira gerturatzen. Eta hau egiten dugu ez dugulako benetan sinisten horrelako zerbait gerta litekeenik. Espero dugu azken orduan mirari salbatzaileak zurrunbilo ero honetatik aterako gaituela, baina dakitenek diote ezetz, egin beharrekoa mingarria dela, epe luzekoa eta gure egunerokoa baldintzatuko duela. Eta berandu gabiltzala.
Zure interesekoa izan daiteke
Israelek gutxienez bost pertsona hil ditu UNRWAk Gazako iparraldean duen eskola baten inguruan egindako eraso batean
Dagoeneko ia 1.300 palestinar hil dira Zerrendan Israelgo Armadaren esku 2025eko urrian indarrean sartu zen su-etenaz geroztik.
Marokoko ministro batek Ceuta eta Melillaren “askapenaz” hitz egin du Mohamed VI.aren aurrean
Bi hiri autonomoei buruz hitz egin du, Afrikako iparraldeko lurralde hori 1580an Espainiaren subiranotasunaren mende egon aurretik Ceutan jaiotako bi aditu islamiko aipatuta.
Ormuzen aldi baterako igarobide seguru bat irekiko dutela laster aurreikusi du Omanek
Iranek eta Omanek negoziazio teknikoekin jarraituko dute itsas ibilbide iraunkor bati buruzko akordio bat lortzeko, bai eta informazioa trukatzeko, itsas trafikoa kudeatzeko eta nabigazio- eta segurtasun-zerbitzuak emateko mekanismoak ezartzeko ere.
1.500 haurrek igeriketa-ikastaro doakoen amaiera ospatu dute Gazako itsasoan bainu handi bat hartuz
Astearte honetan, 1.500 haur palestinar elkarrekin sartu dira itsasora Gazako hegoaldeko Mawasi hondartzan udako doako igeriketa-ikastaroak amaitu dituztela ospatzeko. Eskolak Tantesh Akademiak antolatu ditu, eta 1999tik darama haurrei igerian irakasten. Familiak hondartza ondoan kanpin-dendetan eta egoera gogorrean bizi diren arren, akademiak eskolak ematea lortu du, hondartzan bertan behin-behineko igerilekuak eraikita.
Merzek herrialdeak erregistratutako azken dron erasoen arduradunak zigortuko dituela agindu du
Alemaniako agintariek astearte honetan jakinarazi dutenez, hirugarren drone bat aurkitu dute Leipzigeko aireportutik gertu; hilabete hasieran lehergailuz kargatutako beste bi artefaktu aurkitu zituzten inguru horretan bertan.
Singapurrek 47.000 euro emango ditu seme-alaba bakoitzeko, jaiotza-tasa sustatzeko asmoz
Familiei zuzendutako neurriek, halaber, hobekuntzak dakartzate etxebizitzan, haurtzaindegietan eta seme-alabak hazteko baimenetan. Laguntza-paketea 2026an jaio diren edo 1-17 urte betetzen dituzten Singapurreko haur guztiei zabalduko zaie.
Tornado batek gutxienez 40 zauritu eta 300 etxe kaltetu ditu Frantziako hegoaldean
40 pertsona baino gehiago zauritu dira eta 15 ospitaleratu dituzte. Gainera, bi lagun Pomas herritik falta dira, Aude departamenduan, Frantziako hegoaldean.
Trumpek % 50era igoko ditu Kanadako automobilen eta beste produktu batzuen gaineko muga-zergak
Trumpen arabera, erabaki horren arrazoia da Kanadak AEBko nekazarien produktuen gainean ezartzen dituen zergak. Ildo horretatik, Kanadako lehen ministroak nabarmendu du bere herrialdea AEBren "funtsezko hornitzailea" dela, batez ere energia, mineral jakin batzuen eta hornidura-kateetarako ezinbesteko produktuen arloan.
AEBk zigorrekin mehatxatu ditu Iranekin lotura ekonomikoak dituzten herrialdeak
AEBko Altxorraren idazkariak ohartarazi duenez, Teheranekin negoziatzen duen "inor ez dago salbuetsita" zeharkako zigorren jomuga izatetik.
EBk onartu egin du Ukrainari 6.100 milioi ematea, misilak eta aire-defentsarako sistemak erosteko
Boluntarioen Koalizioak Ukrainako aireko defentsak premiaz indartzeko konpromisoa hartu du. Bilera egin dute astelehen honetan.