ANALISIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gerra okerrak

Estatu Batuetako armadak aitortu du Irailean Afganistanen egindako erasoa oker nabarmena izan zela, atentatu suizida egin behar zuten terroristak zirelakoan, 10 zibil, tartean, 7 haur hil zituztela.

Misilak harrapatu zuen helburuari jarraipena ,Estatu Batuetatik bertatik egin zitzaion, sateliteek bidalitako irudiek garbi utzi omen zuten lehertutako autoaren mugimenduak arraroak eta susmagarriak zirela eta horregatik hartu zuten erasoa egiteko erabakia. Askoz handiagoa izan ziteken arriskua ezabatzeko.

Estatu Batuak aspaldi hasi ziren urrutitik gidatutako dronak erabiltzen. Mota eta tamaino guztietakoak dituzte, Estatu Batuetatik bertatik gidatutakoak dira eta gerra egiteko era aldatu dutela esan genezake. Gezurra badirudi ere, armadako funtzionario batek goizean haurrak eskolan utzi eta dron hauek gidatzen dituzten bulegoetara joaten da lanera. Han datuak eta aginduak jaso ondoren, egin beharreko erasoen berri jasoko du. Bideojokoa bailitzan,14 mila kilometrora dagoen helburuaren kontra misila jaurtitzeko botoia sakatuko du. Barak Obamaren agitealdian horrelako 500 eraso egin zituzten Afganistanen, Pakistanen, Somalian eta Yemenen. Pentsa liteke Obamaren ondorengo urteetan ugaritu egin direla horrelako ekintzak.

Eraso hauek egiteko hiru arrazoi nagusi aipatzen dituzte Pentagonoko adituek: ez dira soldaduak arriskuan jartzen, ez da aparteko operaziorik egin behar, ez dira soldaduak inora bidali behar eta edozein plangintza militar baino askoz merkeagoak dira. Baina hortaz dakitenek diote ez dela guztia hain erraza. Alde batetik eraso horiek egiteko teknologiaz aparte, informazioa behar duzulako terrenoan bertan eta Estatu Batuek eragozpen nabarmenak dituztelako herrialde askotan zuzeneko informazioa eskuratzeko. Ondorioz, horietako eraso batzuk hutsegite nabarmenak izan dira. Bestetik, botoiak sakatzen dituztenen egoera dago, askok eta askok buru arazo nabarmenak izan dituztelako egindakoaz ohartu direnean, beraiek erabaki gabe sarraskiak eragin dituztelako, batez ere. Ahaztu gabe, nazioarteko lege eta araudi guztien kontrakoak direla horrela egindako erasoaldiak, mugak urratzen dituztelako eta herrialdeen soberaniak zapaltzen.

Estatu Batuetako Gobernuak Afganistanen Irailean gertatutakoa gerra okerra izan zela onartu du, helburua zehazterakoan ,sateliteen irudiak ikusten zituztenek ez zutelako behar bezala egiaztatu jasotzen ari zirena. Erasoak aldiz aurkako iritzi asko eragin du, besteak beste, Estatu Batuetan bertan. Gerra zuzenik justurik ote dagoen eztabaida sortzen denean, gerra guztietan horrelako okerrak gerta litezkela onartu arren, gerrak arauak ere badituela aitortzea ezinbestekoa da, batez ere, borrokan nahastutako herrialdea demokratikoa bada. Afganistango misila eta dronen jarduera, gerra okerrak baino okerreko gerraren ondorioak lirateke.

 

Zure interesekoa izan daiteke

Gaza argazkia
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

1.500 haurrek igeriketa-ikastaro doakoen amaiera ospatu dute Gazako itsasoan bainu handi bat hartuz

Astearte honetan, 1.500 haur palestinar elkarrekin sartu dira itsasora Gazako hegoaldeko Mawasi hondartzan udako doako igeriketa-ikastaroak amaitu dituztela ospatzeko. Eskolak Tantesh Akademiak antolatu ditu, eta 1999tik darama haurrei igerian irakasten. Familiak hondartza ondoan kanpin-dendetan eta egoera gogorrean bizi diren arren, akademiak eskolak ematea lortu du, hondartzan bertan behin-behineko igerilekuak eraikita.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X