Diruaren prezioa
Futbolari buruz ia edozer gauza esan daiteke eta seguruenera guztiak egia izango dira. Ukaezina da, hala ere, bere inguruan gertatzen denak oihartzun handia duela, jarraitzaile asko duelako mundu guztian. Horregatik agian, kirol jarduera horretan gertatzen denak ez gaitu harritzen, beste edozein giza arlotan gertatuko balitz onartezina irudituko balitzaigu ere.
Joan zen astean, Espainiako futbol txapelketako partida batzuk Saudi Arabiara eramatea erabaki zuen kirol honetako federazioak. Superkopa deritzan lehiaketako hiru norgehiagokak. 10 urteko iraupena duen akordioaren bidez, Federazioak eta talde partehartzaileek 400 milioi euro jasoko dituzte. Saudi Arabia, Erdi Aroan bizi den estatu islamikoa da. Bere lege nagusia Xaria da, VII. mendean idazten hasi zen araudia eta gaur egun oraindik, beste edozein legearen gainetik dagoena.
Edozein lekutako agintariek eta erakundeen arduradunek, beraien portaeraren berri eman edo hartutako erabakiak arrazoitu behar dituztenean, ia beti taldearen, gizartearen edo ordezkatzen duten elkartearen onurak, aukerak eta irabaziak azaltzen dizkigute. Oraingo honetan esan digute, handik iritsitako diruak hemengo futbol xumeena babesteko eta indartzeko balioko duela; Arabiara horrelako txapelketa eramateak, aldiz, herrialde hura irekitzeko edo aire freskoa sartzeko balioko duela ere esan digute. Ez bata ez bestea ez dira egia, baina itxuraz inori ez zaio hori axola, azken finean handik iristen zaizkigun irudiak beste edozein lekutan ikusiko genituzkeenak direlako. Futbol zelaitik haratago zer dagoen ez digutelako erakusten eta egia esan da ez zaigulako gehiegi interesatzen.
Ekonomia eta etekina, erabaki eta ekintza gehienen neurri eta galbahe bihurtu diren garai hauetan, beste guztia iritsi huts bilakatu da. Baten batek zerbait adierazi ezkero, berehala parean kontrakoa izango du. Bat aditua, jakintsua edo ondo prestatutakoa izan eta bestea alproja galanta izan arren, bien iritziak balio bera dute gaur egun. Ez da ezer egiaztatu behar, ez dira egia eta gezurra bereizten, eta aktore ezagun hark zion moduan "hauek dira nire sinesmenak, nire printzipioak, baina gustatzen ez bazaizkizu beste batzuk ditut". Horrek dirudi gaur egungo jokabide ororen oinarria. Aktore berak esan zuen "ez nintzateke sekula izango, ni bezalako pertsona onartuko zukeen elkarte bateko kide".
Zoritxarrez ez dugu aukerarik gure ingurua ezabatu edo gure izenean erabakiak hartzen dituztenak epaitu, eta hartu dituzten erabaki horien ondorioen neurri berean zigortzeko. Saudi Arabia, beraz, herrialde aberatsa, beroa eta erosoa da, beste guztia iritzia besterik ez da.
Zure interesekoa izan daiteke
Epsteinen paperetan jasotakoak gizateriaren kontrako krimentzat har daitezkeela esan du NBEk
Inpunitate osoz aritzen zen enpresa kriminal baten aurrean gaudela diote kasua aztertu duten errelatoreek. Sexu-esklabotza, bortxazko desagertzea, tortura edota feminizidioa bezalako delituak egon direla erakusten duten gertakariak daudela ziurtatu dute.
Nola gauzatuko du Israelek Zisjordaniako lurren erregistroa?
Jerusalem ekialdean prozesu bera hasi zenetik, eraginpeko lurren % 1 baino ez da palestinarren izenean erregistratu.
Rubioren hitzetan, AEBk ez du Europa basailu izatea nahi, "aliatu sendo bat" baizik
Bestalde, Atzerri eta Segurtasun gaietako europar idazkari nagusi Kaja Kallasek azken hilabeteotan Trumpen Gobernuak egindako kritikei erantzun die. "Batzuek aurkakoa badiote ere, Europa eroria ez da hiltzen ari den zibilizazio bat", esan du, eta gaineratu du gero eta jende gehiagok batu nahi duela "Europaren klubera".
Ultraeskuinaren gertuko gazte bat kolpeka hil izanak politika giroa nahasi du Frantzian
23 urteko matematikako ikasle katolikoa zen Quentin, eta larunbatean zendu zen, jasotako kolpeen ondorioz eta bi egun koman eman ostean. Lyongo Fiskaltza gertakari horren nondik norakoak ikertzen ari da.
Israelek Zisjordaniako eremu zabalak Estatuaren zati gisa erregistratu ditu, 1967tik lehen aldiz
Palestinako Aginte Nazionalak salatu duenez, Palestinako lurralde gehiena 'de facto' anexionatu du.
Alemaniak, Frantziak, Erresuma Batuak, Suediak eta Herbehereek Navalni oposizioko burua toxina batekin hiltzea leporatu diote Errusiari
Pozoia, jatorriz Ekuadorko igel batek ekoizten duena, ez dago "modu naturalean" Errusian. Von der Leyenek estatu errusiarraren jokabide "terrorista" salatu du.
Rubiok AEBen eta Europaren arteko harremanak hurbildu nahi ditu baina kontinente zaharrak independentzia sustatu nahi du
Marco Rubio AEBetako Estatu idazkariak Europarekiko harremanak goraipatu ditu larunbat honetan Municheko Segurtasun Konferentzian, eta arindu egin du herrialdeko presidenteorde J.D. Vancek duela urtebete emandako hitzaldi gogorraren tonua.
Zelenskik esan du Ukraina erdibitzeak ez duela benetako bakerik ekarriko
AEBk bultzatzen dituen bake-negoziazioek arrakasta izan dezaten ahal duen guztia egiteko prest agertu da Ukrainako presidentea, baita hauteskundeak berehala deitzeko ere, bi hilabeteko su-etena bermatzen bada.
Europa indartzeko eta AEBrekiko harremana bideratzeko deia egin du Merzek, potentzia handien garaian
Alemaniako kantzilerrak europarren aldeko deia egin du Municheko Segurtasun Konferentziaren (MSC) irekiera ekitaldian. 120 herrialdetako 200 estatuburu, gobernuburu eta ministro biltzen ditu hitzordu garrantzitsu horrek.
Bake Batzordeak ez du NBEko Segurtasun Kontseiluaren ebazpena islatzen, Kallasen ustez
Europar Batasunak Kanpo Politikarako duen goi-ordezkariak ohartarazi du NBEko Segurtasun Kontseiluak ez duela behar bezala funtzionatzen "legearen gainetik dauden herrialdeak daudelako".