Australiak monarkia britainiarra birplanteatuko du bere Konstituzioan
Elizabeth II.a Australiako azken estatuburu britainiarra izan liteke. Erresuma Batuko erregina izateaz gain, Elizabeth II.a Commonwealtheko 14 herrialdeetako estatuburua ere bada, besteak beste Australiakoa, Zeelanda Berrikoa eta Kanadakoa.
Orain, erreginaldiaren 70. urteurreneko ospakizunak direla eta, iritsi da momentua Australiako Estatuko buruzagitzari buruz hausnartzeko, Matt Thistlethwaite ministro australiarraren ustez. Bera da, lehen aldiz, Estatuko buruzagitza eredu berria bilatzeko zereginarekin eta Estatuko gorengo karguan australiar bat izan dadin, izendatu berri duten ministroa. Politikari laborista honek uste duenez, Elizabeth II.aren erreginaldiaren amaiera une egokiena izango litzateke gai honi buruz serioski eztabaidatzeko. "Australia independentea da. Geure nortasuna eta kultura daukagu", dio Thistlethwaitek, "australiar guztiek izan behar dute estatuburu izateko ahalmena".
Canberrako gobernuko kide baten adierazpenok kontutan izanda, uste da Anthony Albanese lehen minitro laborista izendatu berriak gai honi buruz referendum bat antolatuko duela. Iraganean, 1999an egindako referendumean, australiarren %55 monarkia britainiarrari eustearen alde azaldu ziren. Dena dela, kontsulta egitekotan ere, ez litzateke oraingo gobernuaren agintaldian egingo, baizik eta Alderdi Laboristaren hurrengoan, hauteskundeak berriro irabaziz gero.
Bere erreginaldi luzean, Elizabeth II.ak guztira 14 bider egin du bidaia Australiara. Izan ere, atzerrira egin dituen bisita gehienak Commonwealtheko herrialdeetara egin ditu. Hortik kanpo, gutxitan joan da atzerrira. Horrek, halere, ez dizkio herrialde horietako sinpatiak bermatu. Australia ez da Commonwealtheko herrialdeen artean Konstituzioa erreformatuz monarkia kendu nahi duen bakarra. 2021eko azaroaren 30ean, Kariben Barbados uhartea errepublika bihurtu zen. Inguru horretako beste herrialde batzuetan ere errege-familia britainiarrak kritika ugari jaso ditu.
Zure interesekoa izan daiteke
Pentagonoak kargutik kendu du AEBko Armadako Estatu Nagusiko burua
Erasoen gorakadaren erdian, Randy Georgek agintea utzi du eta Trumpek bere erretorika belizista areagotu du.
Artemis II misio espaziala Ilargira bidean da jada
Bidaia tripulatuak bueltan dira Ilargira, 50 urteren ostean, baina oraingoan ez da ilargiratzerik aurreikusi.
Trumpek kargutik kendu du Pam Bondi fiskal nagusia, Espstein auziaren kudeaketarekin hainbat desadostasun izan ostean
AEBko presidenteak 2024ko azaroan jarri zuen karguan, baina denbora horretan hainbat enfrentamendu izan dituzte. Todd Blanchek ordezkatuko du Bondi, Trump presidente izan aurretik jasotako lau inputazio penaletan defendatu zuen abokatuak, alegia.
Amazonek Bahrainen duen zentro baten aurkako erasoa egin duela aldarrikatu du Iranek
Irango Guardia Iraultzaileak Microsoft, Apple, Google, Meta, Boeing, Tesla eta beste 14 enpresaren aurkako erasoak egiteko mehatxua egin zuen asteartean, Iranen kontrako "operazio terroristetan parte hartzea" leporatuta.
Erreskate faltsuak gauzatzen zituen sare bat desegin dute Nepalen
Mendizaleei iruzur egiten saiatzen ziren, beharrezkoak ez ziren ebakuazio medikoen bidez. Agintariek faltsututako 171 erreskate baieztatu dituzte 2022tik 2025era. Ikerketak zabalik jarraitzen du, eta ez da baztertzen kaltetuen kopurua handitzea.
Texasko petrolioak ia % 13 egin du gora, gerra laster amaitzeko zantzurik ez dagoelako
Trumpen azken agerraldiak gerra azkar amaitzeko itxaropena zapuztu du inbertsiogileen artean. Wall Streetek % 1,28 egin du behera, Trumpek Irani "gogor" erasotzen jarraituko duela iragarri ostean.
Artemis II-ko komuna, Ilargira bueltatzeko misioa kolokan jarri duen ustekabea
Tripulazioak akats bat antzeman zuen Orion ontziko hondakinen sisteman. Hala ere, arazoa konpondu zuten, aireratu eta ordu batzuk geroago, misioa arriskuan jarri gabe.
Albiste izango da: "Artemis II" ilargi-bidaia, NAN digitala mugikorrean eta Balmasedako prozesioa
Orain-eko albisteen laburpena, minutu batean.
AEB Iranen dituen helburuak betetzetik gertu dagoela ziurtatu du Trumpek, eta eraso gehiago iragarri ditu
AEBko presidenteak aste gutxi barru aurreikusten du gerraren amaiera, eta Ormuzko itsasartea "modu naturalean" irekiko dela dio. Bien bitartean, Teheranek ukatu egin du su-etena eskatu izana.
"Artemis II" aireratu da Ilargira bidean
NASAko tripulazioa Lurreko orbitan erabat sartu da, eta 10 eguneko bidaiari ekin dio. Gorabehera txikiak izan dira jaurtiketan, baina konpondu dituzte.