Danimarka
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gutxienez hiru hildako eta hiru zauritu Kopenhageko merkatal zentro batean izandako tiroketan

Merkatal zentroa jendez hustu du Poliziak, eta 22 urteko gazte bat atxilotu du dagoeneko, tiroketarekin lotura duelakoan.
Field's merkatal zentroan jazo da tiroketa, Danimarkako hiriburuan. Argazkia: EFE
Field's merkatal zentroan jazo da tiroketa, Danimarkako hiriburuan. Argazkia: EFE

Gutxienez hiru lagun hil dira eta beste hiru zauritu dira Kopenhageko merkatal zentro batean izandako tiroketan.

Dagoeneko ustezko erasotzailea atxilotu dute, 22 urteko gizon gazte bat, eta ez dute baztertzen tiroketa eraso terrorista batekin lotura izatea.

Bere aldetik, Kopenhageko alkate Sophie Andersen erasoa gaitzetsi du, erasoa "oso larria" izan delakoan.

Merkatal zentroa jendez hustu du Poliziak. Argazkia: EFE Merkatal zentroa jendez hustu du Poliziak. Argazkia: EFE
Herritarrak, merkatal zentrotik ihes egiten. Argazkia: EFE Herritarrak, merkatal zentrotik ihes egiten. Argazkia: EFE

Zure interesekoa izan daiteke

CRANS-MONTANA (Switzerland), 01/01/2026.- People console one another near the Le Constellation bar and lounge where a fire broke out following an explosion in the early hours of New Year's Eve, in Crans-Montana, Switzerland, 01 January 2026. According to the police, several dozen people lost their lives in the fire and around one hundred people were also reported injured. (Suiza) EFE/EPA/JEAN-CHRISTOPHE BOTT
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gutxienez 40 hildako eta 115 zauritu, gehienak larri, Suitzako Crans Montana eski-estazioan izandako sute batean

"Le Constellation" tabernan ospatzen ari ziren urte berriko festan piztu da sute bortitza, 01:30ean. Agintariek ez dute espekulaziorik egin nahi sutearen arrazoiaren inguruan baina erabat baztertu dute atentatuaren hipotesia. Bi lekukok azaldu dutenez, sua egurrezko sabaira gehiegi hurbildu ziren bengala batzuen ondorioz piztu zen, eta "oso azkar" zabaldu zen.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X