PROTESTAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Serbiak gorenera igo du bere Armadaren alerta maila, Kosovoko tentsioaren aurrean

20221227114849_kosovo_
18:00 - 20:00
Serbiak gorenera igo du bere Armadaren alerta maila, Kosovoko tentsioaren aurrean
Serbiak bere armada borroka alerta maila gorenean jarri du Kosovoko tentsio gero eta handiagoen aurrean, eta Pristinari egotzi dio serbokosovarren protesten areagotzearen erantzukizuna; izan ere, azken egunotan barrikadekin blokeatzen ari dira herrialdeko iparraldeko hainbat errepide.

Albiste gehiago mundua

SRINAGAR (India), 14/08/2025.- A man rows a boat during rainfall in Srinagar, India, 14 August 2025. A cloudburst struck a remote mountain village in Jammu and Kashmir’s Kishtwar district, killing at least 38 people including two policemen, officials said. EFE/EPA/FAROOQ KHAN
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ia 40 pertsona hil dira Kaxmirren izandako uholdeetan, Indian

Gutxienez 38 pertsona hil eta 100 zauritu dira Indiako Jammu eta Kaxmir estatuan izandako euri-jasek eragindako uholdeetan. Erreskate talde ugari mobilizatu dira hondakinen artean harrapatuta egon daitezkeen edo korronteak eraman dituen biktimak aurkitzeko. Gunerik kaltetuenetako bat Chositi izan da. Ur-uholdeek kalteak eragin dituzte etxebizitzetan eta ibilgailuetan. Era berean, uholdeek suntsitu egin dituzte Kishtwar barrutiko Machail Mata santutegia urtero bisitatzen duten erromesentzako kanpin-dendetan jarritako aldi baterako sukaldeak.

Aitor Zabalgogeazkoari elkarrizketa
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Aitor Zabalgogeazkoa (MSF): "Gazako janari banaketa sistema berria basakeria bat da"

Aitor Zabalgogeazkoak zortzi aste egin ditu Gazan Mugarik Gabeko Medikuak erakundearen larrialdietako koordinatzaile bezala lan eginez. Bere hitzetan, 22 hilabeteren ostean, "jendeak esperantza galdu du eta gosetea gero eta handiagoa da". Zabalgogeaskoak gertutik bizi izan du Israelek eta AEBk babesten duten janari banaketa puntuetan gertatzen dena. "Egunero egoten dira hildakoak eta zaurituak" eta askok buruan eta bularrean jasotzen dituztela tiroak adierazi du "Gaur Egun" albistegian egindako elkarrizketan.

Gehiago kargatu