Ukrainako gerran zaila, biktimak zenbatzea
Ukrainako gerrak dagoeneko eragin dituen hildakoen eta zaurituen kopurua zehaztea zaila da, borrokan ari diren aldeek interes handia dutelako norberaren biktimen kopurua minimizatzeko eta etsaiarenak maximizatzeko. Hala ere, Estatu Batuetako informazio iturrien arabera, dagoeneko urte bete iraun duen gerra honetan 200.000 dira hilda edo zauritutako soldadu errusiarren kopurua.
Errusiaren aldetik eraso handi bat gertatzeko mundua zain dagoen bitartean, Donbasseko frontean azken egunotan eguneko ehundaka hildako gertatu dira. Wagner taldeko mertzenarioez gain, Errusiak gutxi prestatutako soldadugaiak ere bidali ditu frontera; ondorioz, asko bertan hiltzen ari dira.
Baina, begiraleen ustez, indar errusiarren barneko galerek ez dute oraindik lortu Putin bere helburu militarretatik urruntzen. Errusian ez du ia oposiziorik, eta gainera gerra hau, Munduko Bigarren Gerran bezala, defentsa nazionalak behartuta gertatzen ari omen denez, jarraitzaile asko ditu. Orduan 8 miloi soldadu errusiar hil ziren. Estatu Batuetako begiraleen ustez, Putinek oraindik ehundaka milaka soldaduen galerak izan arren gerrari eutsi diezaioke. Hala ere, kopuru hori altuegi izango balitz, barneko babes politikoa galtzen joan daiteke.
Ukrainarren aldeko galerak neurtzea ere zaila da, Kiev ez dagoelako prest hildakoen kopurua argitaratzeko. Hala ere, Ukrainako iturri ofizialek aitortu dutenez, Donbasseko azken borroketan egunero ehundaka hildako eta zauritu izan dira. Infanteri indar prestatuak atzean eta erreserban zain dauden bitartean, txarren prestatutako soldaduak, lurraldeetako unitatekoak frontera bidaltzen dituzte eraso eta bonbardaketa basatienak jasatera.
Bidenen administraritzak emandako azken datuen arabera, gutxi gorabehera 100.000 hildako eta zauritu izan dira bai Errusiaren aldean, bai Ukrainaren aldean. Hala ere iturri pribatuek kopuru hori alde bakoitzeko 120.000ra igo dute.
NATOko iturriek Donbass inguruan benetako sarraskia gertatzen ari dela diote.
Ostera Norvegiako goi mailako militarrek diotenez, Errusiak dagoeneko 180.000 hildako eta zauritu izan ditu. Iturri berberen arabera, Ukrainak, 100.000 galera hildakoen eta zaurituen artean. Gainera 30.000 zibil ukrainar ere hil dira.
Edonola ere, Estatu Batuetako ofizialen arabera, Ukrainako urte beteko gerran zortzi bider galera gehiago izan dira bi hamarkadetan Afganistango gerran Estatu Batuek izan zituztenak baino.
Zure interesekoa izan daiteke
Pentagonoak kargutik kendu du AEBko Armadako Estatu Nagusiko burua
Erasoen gorakadaren erdian, Randy Georgek agintea utzi du eta Trumpek bere erretorika belizista areagotu du.
Artemis II misio espaziala Ilargira bidean da jada
Bidaia tripulatuak bueltan dira Ilargira, 50 urteren ostean, baina oraingoan ez da ilargiratzerik aurreikusi.
Trumpek kargutik kendu du Pam Bondi fiskal nagusia, Espstein auziaren kudeaketarekin hainbat desadostasun izan ostean
AEBko presidenteak 2024ko azaroan jarri zuen karguan, baina denbora horretan hainbat enfrentamendu izan dituzte. Todd Blanchek ordezkatuko du Bondi, Trump presidente izan aurretik jasotako lau inputazio penaletan defendatu zuen abokatuak, alegia.
Amazonek Bahrainen duen zentro baten aurkako erasoa egin duela aldarrikatu du Iranek
Irango Guardia Iraultzaileak Microsoft, Apple, Google, Meta, Boeing, Tesla eta beste 14 enpresaren aurkako erasoak egiteko mehatxua egin zuen asteartean, Iranen kontrako "operazio terroristetan parte hartzea" leporatuta.
Erreskate faltsuak gauzatzen zituen sare bat desegin dute Nepalen
Mendizaleei iruzur egiten saiatzen ziren, beharrezkoak ez ziren ebakuazio medikoen bidez. Agintariek faltsututako 171 erreskate baieztatu dituzte 2022tik 2025era. Ikerketak zabalik jarraitzen du, eta ez da baztertzen kaltetuen kopurua handitzea.
Texasko petrolioak ia % 13 egin du gora, gerra laster amaitzeko zantzurik ez dagoelako
Trumpen azken agerraldiak gerra azkar amaitzeko itxaropena zapuztu du inbertsiogileen artean. Wall Streetek % 1,28 egin du behera, Trumpek Irani "gogor" erasotzen jarraituko duela iragarri ostean.
Artemis II-ko komuna, Ilargira bueltatzeko misioa kolokan jarri duen ustekabea
Tripulazioak akats bat antzeman zuen Orion ontziko hondakinen sisteman. Hala ere, arazoa konpondu zuten, aireratu eta ordu batzuk geroago, misioa arriskuan jarri gabe.
Albiste izango da: "Artemis II" ilargi-bidaia, NAN digitala mugikorrean eta Balmasedako prozesioa
Orain-eko albisteen laburpena, minutu batean.
AEB Iranen dituen helburuak betetzetik gertu dagoela ziurtatu du Trumpek, eta eraso gehiago iragarri ditu
AEBko presidenteak aste gutxi barru aurreikusten du gerraren amaiera, eta Ormuzko itsasartea "modu naturalean" irekiko dela dio. Bien bitartean, Teheranek ukatu egin du su-etena eskatu izana.
"Artemis II" aireratu da Ilargira bidean
NASAko tripulazioa Lurreko orbitan erabat sartu da, eta 10 eguneko bidaiari ekin dio. Gorabehera txikiak izan dira jaurtiketan, baina konpondu dituzte.