Migrazioaren drama
Gorde
Kendu nire zerrendatik

34 migratzaile desagertu dira Tunisiako kostaldean ontzi bat hondoratuta

Gainera, beste 25 pertsona zeramatzan beste ontzi bat ere hondoratu da Tunis parean. Kasu horretan, guztiak onik erreskatatu dituzte, bat izan ezik, haurtxo bat, hain zuzen ere. Aurten 469 migratzaile galdu dira Mediterraneo itsasoan; horietatik 54, umeak.
Mediterraneoan izandako beste erreskate baten artxiboko irudietako bat. Argazkia: EFE
Mediterraneoan izandako beste erreskate baten artxiboko irudietako bat. Argazkia: EFE

34 pertsona desagertu dira ostiral honetan Tunisiako kostaldean ontzi bat hondoratuta, eta bertan zihoazen lau pertsona erreskatatzea lortu dute, Sfaxeko auzitegiko bozeramaile batek aditzera eman duenez. Saharaz hegoaldeko herrialde desberdinetatik zetozen migratzaileak, eta Italiara iristea zuten helburu, ANSA Italiako agentziak kaleratu duenez.

Bestalde, beste 25 pertsona zeramatzan beste ontzi bat ere hondoratu da Tunis parean, Mediterraneoa igarotzen saiatzean. Guztiak onik erreskatatu dituzte, bakar bat izan ezik, haurtxo bat, hain zuzen ere.

2023 honetan 469 migratzaile hil edo desagertu dira Mediterraneo itsasoan, horietatik 54 ume izanda, Desagertutako Migratzaile Proiektuak zabaldutako datuen arabera. Gainera, 2014az geroztik, 26.227 migratzaile desagertu dira, eta horietatik 20.658k Mediterraneoaren erdiko bidea erabili zuten.

Zure interesekoa izan daiteke

Washington (United States), 18/12/2025.- US President Donald Trump delivers an address to the Nation from the Diplomatic Reception Room of the White House, in Washington, DC, USA, 17 December 2025. EFE/EPA/Doug Mills / POOL
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ospea minimoetan duela, Trumpek bere lorpenak puztu ditu nazioari egindako diskurtso batean

Ia egunero egiten dituen agerraldi publikoetan esaten dituen gauza asko errepikatuz hasi du hitzaldia agintariak: etorkinei eta Joe Biden bere aurrekoaren gobernuari eraso egin die, eta hilabete gutxi batzuetan AEBk "okerrenetik onenera" egin dutela ziurtatu du, deportazioak egin dituelako, mugaetako kontrolak zorroztu dituelako eta beste herrialde batzuen aurka muga-zergak ezarri dituelako.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X