Errusiaren beldur dira Suedian
Suediako Parlamentuko txostenak errealismo falta eta Errusiarekiko harremanetan kalkulu akatsak leporatu dizkio bere Gobernuari. Txosten horren arabera, Errusiak mehatxurik handiena jartzen dio Suediari.
Suediaren aurkako eraso armatu bat ezin da baztertu, herrialde eskandinaviar honi Errusiak mehatxurik handiana jartzen diolako. Beldur hori astelehen honetan Suediako Parlamentuko Defentsa batzordeak aurkeztutako txostenean azaltzen da. Gainera, mehatxu hori gehitu egin omen da azken urteotan.
Ukrainako gerran izan arren, Errusiak Suediari airetik, itsasotik edo misilekin eraso egin diezaioke. Une hau oso larria da, Hans Wallmark Parlamentuko batzorde honetako presidentearen ustez, Errusia nazionalista eta inperialista baten aurrean gaudelako. Peter Hultqvist diputatuak salatu duenez, Errusiak gezur kanpainak, eraso zibernetikoak, espioitza eta eraso planak egin ditu.
Iraganean Suediako Defentsa politika itxaropenean oinarritu da, errealismoa kontuan hartu gabe, eta Errusiarekiko kalkuluak oker eginda, txosten horrek dionez. Disuasio militarrean ere Suediak ahalegin gehiago egin behar duela dio. Armada handiago egitea, derrigorrezko zerbitzu militarra eta armagintzan eta pertsonalean inbertsio gehiago beharrezkoak direla ere azaltzen du, batez ere Gotland uharte estrategikoan.
Ukrainako gerraren ondoren, Finlandiarekin batera, Suediak NATOn sartzea eskatu zuen, Gerra Hotzaren garaitik zuen neutraltasuna alde batera utziz. Finlandiak NATOn sartzea lortu zuen, ostera, Turkiak eta Hungariak Suediaren sarrerari betoa jarri diote. Orain Suediak itxaroten duenez, Aliantza Atlantiarrean sartzeko oztopo hori uztaileko erdikaldera NATOk Vilniusen egingo duen goi-bilera baino lehen gainditu daiteke.
Baina ordurako NATOn sarrera hori gertatzen ez bada, hori kezkatzekoa izango da, Hultqvist diputatuaren ustez. Kasu horreran, Suediak segurtasun eta defentsa gaietan Estatu Batuekin eta Britainia Handiarekin elkarlana indartu beharko luke.
Zure interesekoa izan daiteke
Pentagonoak kargutik kendu du AEBko Armadako Estatu Nagusiko burua
Erasoen gorakadaren erdian, Randy Georgek agintea utzi du eta Trumpek bere erretorika belizista areagotu du.
Artemis II misio espaziala Ilargira bidean da jada
Bidaia tripulatuak bueltan dira Ilargira, 50 urteren ostean, baina oraingoan ez da ilargiratzerik aurreikusi.
Trumpek kargutik kendu du Pam Bondi fiskal nagusia, Espstein auziaren kudeaketarekin hainbat desadostasun izan ostean
AEBko presidenteak 2024ko azaroan jarri zuen karguan, baina denbora horretan hainbat enfrentamendu izan dituzte. Todd Blanchek ordezkatuko du Bondi, Trump presidente izan aurretik jasotako lau inputazio penaletan defendatu zuen abokatuak, alegia.
Amazonek Bahrainen duen zentro baten aurkako erasoa egin duela aldarrikatu du Iranek
Irango Guardia Iraultzaileak Microsoft, Apple, Google, Meta, Boeing, Tesla eta beste 14 enpresaren aurkako erasoak egiteko mehatxua egin zuen asteartean, Iranen kontrako "operazio terroristetan parte hartzea" leporatuta.
Erreskate faltsuak gauzatzen zituen sare bat desegin dute Nepalen
Mendizaleei iruzur egiten saiatzen ziren, beharrezkoak ez ziren ebakuazio medikoen bidez. Agintariek faltsututako 171 erreskate baieztatu dituzte 2022tik 2025era. Ikerketak zabalik jarraitzen du, eta ez da baztertzen kaltetuen kopurua handitzea.
Texasko petrolioak ia % 13 egin du gora, gerra laster amaitzeko zantzurik ez dagoelako
Trumpen azken agerraldiak gerra azkar amaitzeko itxaropena zapuztu du inbertsiogileen artean. Wall Streetek % 1,28 egin du behera, Trumpek Irani "gogor" erasotzen jarraituko duela iragarri ostean.
Artemis II-ko komuna, Ilargira bueltatzeko misioa kolokan jarri duen ustekabea
Tripulazioak akats bat antzeman zuen Orion ontziko hondakinen sisteman. Hala ere, arazoa konpondu zuten, aireratu eta ordu batzuk geroago, misioa arriskuan jarri gabe.
Albiste izango da: "Artemis II" ilargi-bidaia, NAN digitala mugikorrean eta Balmasedako prozesioa
Orain-eko albisteen laburpena, minutu batean.
AEB Iranen dituen helburuak betetzetik gertu dagoela ziurtatu du Trumpek, eta eraso gehiago iragarri ditu
AEBko presidenteak aste gutxi barru aurreikusten du gerraren amaiera, eta Ormuzko itsasartea "modu naturalean" irekiko dela dio. Bien bitartean, Teheranek ukatu egin du su-etena eskatu izana.
"Artemis II" aireratu da Ilargira bidean
NASAko tripulazioa Lurreko orbitan erabat sartu da, eta 10 eguneko bidaiari ekin dio. Gorabehera txikiak izan dira jaurtiketan, baina konpondu dituzte.