Asilo-eskatzaileei GPS gailuak jartzea aztertzen ari da Erresuma Batuko Gobernua
Erresuma Batura modu irregularrean iristen diren asilo-eskatzaileei jarraipen elektronikoa egiteko dispositiboak jartzea aztertzen ari da Erresuma Batuko Gobernua, Rishi Sunaken Gobernuak azken hilabeteotan sustatu dituen politikak gogortzeko bidean.
Barne Ministerioak zaintzapeko zentroetan sartuta ez dauden migratzaileen ihesak saihesteko dituen aukeren artean dago neurria, The Times egunkariak aurreratu duenez. Astelehen honetan egindako elkarrizketa batzuetan, Suella Braverman ministroak ez du aukera hori baztertu.
Gobernua "aukera guztiak" aztertzen ari da Mantxako kanalean migrazio fluxuaren gaineko "kontrolen bat egiteko", Bravermanen arabera, eta beharrezko ikusten du, halaber, "atxilotzeko gaitasuna" handitzea.
Duela gutxi egindako aldaketen artean, migratzaileak atxikitzeko itsasontziak erabiltzea dago, Justiziak Ruandara kanporatzeko plana erabat itxi bitartean.
Ministroak Gobernuak bultzatutako legeak defendatu ditu BBCri eskainitako elkarrizketa batean, "legez kanpoko migratzaileak azkarrago atxilotzeko eta kanporatzeko", giza eskubideen aldeko erakundeen kritikak jaso badituzte ere, baita NBErenak ere.
Albiste gehiago mundua
90.000 pertsona inguru elkartu dira Arizonan, Charlie Kirken omenaldi ekitaldian
Arizonan, State Farm futbol estadioan antolatu dute Charlie Kirken aldeko omenaldia. Irailaren 10ean hil zuten tiroz gazte ultraeskuindarra eta AEBetako toki guztietatik joandako 90.000 lagun elkartu dira hura omentzeko. Estadioak 70.000 lagunentzat du lekua, baina beste 20.000 eserleku ere jarri dituzte bertaratuei lekua egiteko. Segurtasun neurriak ikaragarriak dira estadio inguruan. Jende askok gaua ere inguruetan pasa du omenaldira joateko.
Netanyahuk esan du ez dela Palestinako Estaturik egongo, eta Palestina onartzen duten herrialdeak mehatxatu ditu
Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroaren esanetan, ez da Palestinako Estaturik egongo, eta Erresuma Batuak, Kanadak, Australiak eta Portugalek iragarpena egin ondoren, Palestina onartzen duten herrialdeak mehatxatu ditu .
Erresuma Batuak, Kanadak, Australiak eta Portugalek Palestinako Estatua onartu dute
Bien bitartean, Benyamin Netanyahuk esan du ez dela Palestinako Estaturik egongo, eta mehatxatu egin ditu herrialdeak. Horrenbestez, NBEko 150 herrialdek onartzen dute jada Palestina ofizialki, Europar Batasuneko 14 tartean.
Palestinako Estatuaren onarpena giltzarri izango da ordu gutxi barru hasiko den NBEren 80. Batzar Nagusian
Erresuma Batuak, Kanadak, Australiak eta Portugalek igande honetan aitortu dute ofizialki Palestinako Estatua, goi-bileraren bezperan. Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroak esan du ez dela inolaz ere Palestinako Estaturik egongo, eta Bezalel Smotrich zein Itamar Ben Gvir Israelgo ministroek Zisjordania anexionatzea proposatu dute, Palestinako Estatua aitortzeko erabakiei erantzuteko.
Ustelkeriak haserrea piztu du Filipinetan, eta protesta jendetsuak eta liskarrak izan dira
Protestek kaleak hartu dituzte Manila hiriburuan eta beste hiri batzuetan, herrialdean dagoen ustelkeria politikoa salatzeko. 'Bilioi bat pesoren martxa' deiturikoak erakunde erlijioso eta zibilak batu ditu, diru publikoa “lapurtu” izana salatzeko. Protesta gehienak baketsuak izan dira, baina zaurituak eta atxilotuak izan dira poliziaren kontrako istiluetan.
Honela ikusten dira Gazako bonbardaketak gauean
Israelek Gaza hiriaren aurkako erasoaldi militarrarekin jarraitzen du. Bonbardaketak ez dira eten. Leherketak oso urrunetik ikusten dira, gauez bereziki.
Errusiak "perbertsiorik gabeko" Eurovisionen jaialdi alternatiboa egin du
Errusiak "perbertsiorik gabeko" Eurovisionen jaialdi alternatiboa egin du. Errusiarekin ideologikoki bat egiten duten herrialdeek parte hartu dute Intervision musika jaialdian, 2022an Eurovisionetik kanporatua izan ondoren, “LGTBI eduki potentzial” guztietatik at. Vladimir Putin Errusiako presidenteak kultur nortasuna aldarrikatu du aurkezpen bideo batean. 11.000 ikusle baino gehiagoren aurrean, Duc Phuc vietnamdarrak irabazi du ekitaldia, Kirgizistan eta Qatar sailkatu dira ondoren.
Charlie Kirken hiletak tentsioa eta muturreko segurtasun neurriak eragingo ditu Glendalen
Donald Trump presidenteak berak hitz egingo du arratsaldeko ekitaldian, eta beste agintari garrantzitsu batzuk ere izango dira bertan.
Gutxienez 71 pertsona hil dituzte larunbat honetan Gazako Zerrendan
Israelek Gaza hirian lurreko erasoaldia hasi zuenetik izan den egunik gogorrenetako bat izan da gaurkoa. "Gerra hasi zenetik bizi izan ditugun unerik zailenetakoak bizitzen ari gara", ohartarazi dute Bautista Al Ahli ospitaletik.
Hamasek bahituen "agur-irudia" argitaratu du Israelen erasoaldiaren ostean
Hamas talde palestinarrak Gazan geratzen diren bahituen irudia zabaldu du, Israelgo Armadak Palestinako enklabean egindako erasoaldiaren ostean "agur esateko irudia" dela esanez. Horretan, 46 bahitu agertzen dira: 43 israeldar, 2 estatubatuar eta nepaldar bat.